Aurki gaitzazu

Category

Ekitaldiak eta ospakizunak
Gaur, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Txitxiburduntzi eguna ospatu dute. Argazki batzuekin utziko zaituztegu, baina pena da usaina ez iristea eta zaporeaz gozatzerik ere ez izatea. Ez dizuegu inbidia gehiago eman nahi! Baina ba al dakizue ezer ohitura honi buruz? Txitxi-burruntzi eguna Euskal Herriko ohitura zaharra da, hainbat tokitan Inauteri aurreko igandean ospatzen zen. Egun...
Sakondu
Blog honen bidez, asko azpimarratzen dugu gure ikasleen eta seme-alaben garapenean, ikastolan eman dituzten 16 urteetan zehar, bidea partekatzearen garrantzia. Indarrak batzearen eta ekarpen positiboa egitearen garrantzia. Horrela da haien heziketan, eta horrela egiten dugu, hitzez hitz, bidea, Lauaxetatik aldian-aldian antolatzen ditugun familia-irteerekin gertatzen denean. Oraingoan, atzo bertan, Atxarreko San Pedrora. Bideo batekin utziko zaituztegu....
Sakondu
“Santa Ageda bezpera dugu Euskal Herriko eguna, “etxe honetan zorion hutsa betiko euko al dabe…”. Urtero Santa Ageda bezperan abesten den abestiak dioen bezala, gaur Lauaxetan, Santa Ageda bezpera oraindik izan ez arren, txikienek zoriona opa dizue familia guztietan. Gaurko artisten bideoarekin utziko zaituztegu. Ongi izan eta besarkada bana!
Sakondu
Joan den larunbatean Zuhaitz eguna ospatu genuen. Plan horri esker, ikasleek gimnasia erritmikoan eta dantzan dituzten trebetasunak erakutsi zizkieten familiei, eskola ortuko uzta saldu edo Batxilergoko ikasleek landu duten auto elektrikoa erakutsi zieten. Egun horretatik aurrera, gainera, zuhaitz bat gehiago haziko da Lauaxetan. Eskerrik asko hurbildu zaretenoi!
Sakondu
LH 5. eta 6.ko ikasleek, familia plan bat egitera gonbidatzen zaitue! 10:30tan hasiko da eta eguerdira arte luzatuko da. Eskolaz kanpoko gimnasia erritmikoko taldea ikusi ahalgo duzu. Eskolaz kanpoko dantza taldea baita. Batxilergoko GreenPower proiektukoen kotxe elektrikoa ikusiko duzu. Lauaxetako ortu ekologikoko sasoiko produktuak erosi ditzakezu. Zuhaitzaren landaketa ikusi ahal izango duzu. Festan parte hartzeko birziklatzeko...
Sakondu
Eta iritsi da Olentzero eta Mari Domingi ikastolara etortzeko eguna! Gogoz hartzen dugu, eta haurrek are hobeto! Oporretatik itzuli arte agur esaten dizuegu eguneko argazki batzuekin izten zaituegu. Gabon zoriontsuak igaro eta urte berri on!
Sakondu
Batzuetan erabakia argi dago, baina gehienetan aukera bat baino gehiago dago buruan. Informazioa eta laguntza eskaintzeko asmoz, larunbat honetan Orientazio Azoka ospatu dugu. Bertan, Batxilergoko azken ikasturteko ikasleek eta haien familiek unibertsitate ezberdinetara hurbiltzeko eta horietako bakoitzak eskaintzen dituen ikasketak ezagutzeko aukera izan dute. Larunbat honetan Lauaxetan egindako topaketa hau bat etorri zen Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta...
Sakondu
Denok ditugu hitzen bidez adierazten ditugun asmoak eta helburuak. Baina gure ekintzek erakusten dute helburu horiekin benetan konprometituta gauden edo ez. Gure memorian ekintza, gertakari, adibide eta ebidentzia asko biltzen ditugu, azken urtean zer egin duguna azaltzeko asmoz. Zuretzat  egin ditugunaren adibideak izatea garrantzitsua dela uste dugulako. Hitzekoak garelako eta eta hitzak ekintzetara eramatekoak. Besterik...
Sakondu
Guraso garen aldetik, gure seme-alabentzat onena bilatzen dugu, eta, horretarako, esperientzia duten profesionaletaz baliatzen gara, baina parte hartzea eta jarraipena egitea ere nahi izaten dugu. Gure seme-alaben ikastetxea kooperatiba bat izateak, hain zuzen ere, gehiago parte hartzeko aukera ematen digu, ez bakarrik egunerokoan eta arlo akademikoan, baita ikastolaren kudeaketan ere, azken batean, familiak baitira ikastolaren...
Sakondu
Euskararen aldeko manifestua, euskararen aldeko hainbat ekintza adin denetako ikasleekin, Ikastolako bertsolarien saioa, Jon Maia eta Iraia Iturregiren hitzaldia, eta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakasleek isil-isilean prestatu diguten bideoa! Berarekin izten zaitugu!
Sakondu
1 4 5 6 7 8 10