Aurki gaitzazu

Category

Ekitaldiak eta ospakizunak
Gure semearen edo alabaren matrikulazioa edo eskolatzea erabaki garrantzitsua da, hainbeste maite dugun norbaiten oraingo eta etorkizuneko ongizateari zuzenean eragiten baitio. Beraz, ez da erabaki erraza eta zalantzak sor daitezke. Horregatik, edozein erabaki hartzerakoan garrantzitsua bada informazio ona izatea, kasu honetan are gehiago. Hori dela eta, ate irekien jardunaldi batzuk antolatzen ditugu urtero, behar duzun...
Sakondu
Azken urteetan mantendu beharreko distantzien ondorioz, elkar ikusteko gogoa pilatu zaigu, eta joandako larunbatean giroan nabari zen. Behingoz, ikastolako jaian elkartu eta ospatu ahal izan genuen: musika emanaldiak, partiduak, erakusketak, bazkaria,… eta tango lehiaketa baita! Besarkada bana!
Sakondu
Loturak dira talde-lanaren oinarria, eta euskarak merezi du eta asko bere alde talde lanean aritzea. Horregatik, ikasturtean zehar ikastolan garatzen dituzten ekimenetatik haratago, Euskara Taldeko kideek beren denboraren zati bat ikasgelaz haragoko loturak egitera bideratzen dute. Oraingoan Arantzazun eta Urbian. Euskararen alde Lauaxetan egiten dituzten beste ekintza batzuk ezagutzeko, ondoko loturan klikatzea besterik ez duzu.
Sakondu
Aurten Lauaxeta Ikastolan berdintasunaren aldeko lanean erreferente diren bi ikasle uzten gaitue: Iraia Brazalez eta Ane Arin. Ikasle horiek Batxilergoko 2. urtea ikastolan amaitzen dute, eta ikastolan berdintasunaren alde aritzen den Aregin taldeko kideak ditugu. Orain, haien erreleboa hartzeko unea da. Marta Jodra Zubizarreta eta Ariadne Jorge Uranga izango dira arduradunak, baina azpimarratu nahi dugu...
Sakondu
Horiek dira burura etortzen zaizkigun hitzetako batzuk, atzo Agur jaia edo promozio festa ospatu zuten Batxilergoko 2. mailako ikasleengan pentsatzen dugunean. 34. Promozioa! Etorkizun osoa duzue aurretik. Zuen promozioa eta beste batzuen orla ikusi nahi baduzu, ondoko loturan klikatzea besterik ez duzu. Aurrera!
Sakondu
Datorren ostegunean Batxilergoko 2. mailako ikasleen Agur jai edo promozio festa ospatuko dugu. Oso une bereziak zuentzat eta zuen familientzat: etapa bat amaitzea, ikastolatik haratago berri bati ekitea, … arlo akademiko-profesionalean zein pertsonalean horrek dakarren guztiarekin. Seguru amatxu, aitatxu edo aitite bat baino gehiago hunkitu egiten dela, ez baita gutxiagorako. Aurrera, neska-mutilak! Agur festarako aurreikusitako...
Sakondu
Azkenean, merezi bezala gozatu ahal izan dugu horretaz guztiaz; izan ere, familia mendi-irteerak berriro martxan jarri ditugu. Zein ondo egon ginen erakusteko, argazkiei begiratu bat eman besterik ez duzu egin behar, eta badakizu, hurrengorako animatu. Besarkada bana!
Sakondu
Lauaxeta Ikastolak Korrikan aktiboki parte hartu ondoren, Korrika Txiki ospatu dugu gaur, gazteenak euskararen alde inplikatzearen garrantziaz kontzientziatzeko. Aurrera, guztiona da eta!
Sakondu
Joan den larunbatean Zuhaitz eguna ospatu genuen Lauaxetan eta apurka-apurka normaltasunera itzultzen ari gara. Polita izan zen ikasleak ez ezik, familiak ere ikastolan ikustea, azken bi urteetan ezin izan baitugu horrelako topaketarik egin. Gimnasia erritmikoko taldearen erakustaldia, euskal dantzak, birziklatutako materialekin egindako eskulanen erakustaldia, GreenPower ekimenean parte hartzen duten Batxilergoko ikasleen kart erakusketa, … Eta...
Sakondu
1 6 7 8 9 10