Gaurkoan, pelikula interesgarri bat proposatzen dizuegu: “Haizea hezi zuen haurra” (El niño que domó el viento). Film ederra da, William Kamkwamba Malauiko 13 urteko gaztearen istorioa kontatzen duena. Haize-sorgailu bat eta ur-ponpa bat eraiki zituen, bere asmamenaren, iraunkortasunaren eta berarengan sinetsi zuten lagun gutxi batzuen laguntzaz. Filmaren trailerra ikusi nahi baduzu, esteka honetan egin dezakezu....Sakondu
Ikasleak motibatuta eta inspiratuta egon daitezke ikasi ahala, eta hori susta dezakeen metodo bat lehen mailako iturrietatik ikastea da. Dual Diplomako ikasleek bertatik bertara esperimentatzeko aukera izan zuten Ben Lesser-ekin, Holokaustotik bizirik atera zen gizon batekin eta Dachauren heriotzaren trenetik bizirik atera zen azken pertsonarekin, zuzeneko saio batean. 93 urteko gizon honek, orain Estatu Batuetan...Sakondu
Hori da Lauaxetako Batxilergo dualeko ikasketak amaitu barri dabezan ikasleek lortutakoa. Jakin nahi dozu zertan datzan? Jarraian azalduko deutsugu.Sakondu
Batzuetan, horrenbeste espero dogun asteburua iristen da, eta ez dakigu zer egin. Familia osoa dibertituko dauan planen bat nahi dogu, eta bide batez balio erantsiren bat badauka, hobe. Ideia horregaz, ekintza proposamen batzuk pentsatu doguz. Begiradatxo bat bota nahi?Sakondu
Kontziliazioa edo seme-alaben zaintza, familia, lana, lagunak eta norberarentzat denbora orekatzeko ahalegina zaila izaten da eta sarritan, asegabetasunaren iturri izaten da. Honeri erantzutelo asmoz, txikienei zuzendutako zerbitzu bereziak eskaintzea erabaki dogu. Gehiago jakin nahi dozu? Ondoren aurkituko dozu informazio gehiago.Sakondu
Inkestan egin dozuezan eskaerei erantzunez, 4 eta 12 urte bitarteko seme-alabarik badaukazu, urriaren 16ko astebururako plan posible bategaz gatoz: "Jostailuen kutxa", ABAOk Arriaga Antzokian eskaintzen dauan ipuin musikal samurra, Lauaxetaren ikasleentzat prezio berezian eskuragarri dagoena. Plana gustokoa badozu, informazio gehiago aurkituko dozu ondoren.Sakondu
Atsedenaren artea lan egitearen artearen parte dala esaten da. Guri gure seme-alaben eta ikasleen bizitzarako baliagarriak eta garrantzitsuak diran gaitasunez hitz egitea gustatzen jaku. Orain, atseden hartu eta horretaz gozatzen ikasteko sasoia heldu jaku. Indar barritzeko sasoia. Eta ikasturte berezi honetan familiek, ikasleek eta langileek emon dozuen guztia kontutan izan da are garrantzitsuago. Atseden hartu,...Sakondu
Joan den zapatuan une hunkigarriak bizi izan ziran Lauaxetan eta ez zen gitxiagorako. Bi astez udalekuetan egon ondoren, seme-alabekaz elkartzeko eguna zan! Ongi etorri! Sakondu
Lauaxetako DBHko ikasle batzuk primeran pasatzen ari dira egunotan. Joan dan astean surfa, aste honetan mendia eta datorren astean artea eta animazioa. Esandakoaren erakusgarri, ondorengo irudiak ikusi.Sakondu