Joan den larunbatean, eskolaz kanpoko xake txapelketan izena eman zuten gure ikasleek Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskolarteko Txapelketan parte hartu zuten, Bizkaiko Xake Federazioaren eskutik. Emozioz eta estrategiaz beteriko eguna izan zen, eta xakelari gazteek euren trebetasuna eta dedikazioa erakutsi zuten. Xakearen bidez, gaitasun kognitiboak garatzen dituzte, hala nola kontzentrazioa, pentsamendu logikoa eta erabaki estrategikoak hartzea....Sakondu
Gaur Jolasbizin murgilduko gara, 4 eta 5 urteko haurren eskolaz kanpoko jarduera. Ekimen hau gure haurren mugimen-gaitasunen garapena jolasaren eta dibertimenduaren bidez sustatzeko diseinatuta dago. Gure esploratzaile txikientzako aurkikuntzak eta ikaskuntza. Jolas eta jarduera ugariren bidez, gure haurrek funtsezko trebetasun motorrak garatzeko aukera dute, hala nola koordinazioa, oreka, trebetasuna eta indarra. Jolasbizin parte hartzearen onurak...Sakondu
Eskolaz kanpoko saskibaloian eta partidetan, trebetasun eta onura ugari ikasten dira. Besteak beste: 1. Trebetasun teknikoak: Saskibaloiaren oinarrizko trebetasunak ikasten dituzte, hala nola driblatzea, pasatzea, jaurtitzea eta defendatzea. Koordinazioa, arintasuna eta taldean lan egiteko gaitasuna ere hobetu ditzakete. 2. Diziplina eta konpromisoa: Praktiketan eta partidetan parte hartzeak diziplina eta konpromisoa eskatzen ditu. Haurrek beren trebetasunak...Sakondu
AC CUP txapelketan parte hartuko dugu berriro, Athletic Clubeko oinarrizko futboleko txapelketan. Iazko estreinaldi bikainaren ondoren, 5.000 jokalari baino gehiago, 300 talde eta 1.000 partida jokatu ondoren, txapelketaren bigarren edizioa 2024ko ekainaren 5etik 9ra bitartean izango da, kategoria gehiago, jokatzeko minutu gehiago, joan-etorri gutxiago eta lau partida aseguratuta. Horietako bat, gutxienez, Lezaman izango da, urrezko...Sakondu
Oraingo honetan saskibaloiaz ari gara, izan ere, egun hauetan, Lehen eta Haur Hezkuntzako ikasleek Bilbao Basketek gidatutako entrenamendu saio batzuk probatzeko aukera dute. Lauaxetan antolatu ditugun jardunaldi bereziak dira, eskolaz kanpoko saskibaloian parte hartu nahi duten ala ez erabakitzeko, saio bat ikusteko eta probatzeko aukera izan dezaten. Saskibaloian bezala, eskolaz kanpoko beste batzuetan ere aliantzak...Sakondu
Oraingoan Lauaxetako LXT futbola LH4ko taldeko futbolari batzuek Athleticeko jokalariengandik gertuago sentitzeko aukera izan dute. Lezama denontzat programaren barnean, Lezamako instalazioetara hurbildu ziren, jokalarien aldageletan egon ziren eta Athletic Fundazioarekin hitzartutako kluben arteko barne txapelketa batean parte hartu zuten. Aurrera!Sakondu
Atzoko egunean Athletic Clubek sari bat eman zigun, baina berez berea da saria: Unai Egiluz, Lauaxetako ikasle ohia eta Athleticeko jokalaria. Saria bere prestakuntzan eta garapenean laguntzeagatik aintzatespena da. Aurrera, Unai!Sakondu
Minbizia da aurtengo EITB Maratoiaren kausa. ‘Minbizia Aurka Aukera Berriak’ leloarekin eta ETSren “Aukera Berriak” abestiarekin, Hockey Hot Shots taldeak eta Lauaxeta Ikastolak, bat egiten dugu minbiziaren aurka. Aurrera!Sakondu
Arratsalde euritsu honetan eskolaz kanpokoetak kuxkuxeatzen ibili gara! Ikastolako jardunaren ondoren jarduera fisiko pixka bat ondo dator eta ziur gero hobeto lo egiten dutela, bihar ikastolara gogo gehiagorekin etortzeko. Aurrera, txapeldunak!Sakondu
Zer zerikusi du trigonometriak saskibaloiarekin? Ikasi behar duguna zerbait praktikoarekin konektatzen denean eta, ahal dela, gure intereseko zerbait izatera, gure motibazioa handitu egiten da eta ikaskuntza irabazten irtetzen da. Oraingo honetan, DBHko 4. mailako ikasleak trigonometriari buruzko ezagutzak saskibaloian aplikatzen ari dira. Izan ere, trigonometriak hainbat aplikazio ditu saskibaloian, bereziki jokoaren mekanikan eta fisikan. Jaurtiketaren...Sakondu