Busturiako Madariaga Dorrean, Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa den Ekoetxea Urdaibairen egoitzan egindako ekitaldian, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru zuela, Eusko Jaurlaritzaren eskutik jaso du Lauaxeta Ikastolak Eskola Iraunkorraren Ziurtagiriaren berritzea. Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria Eskolako Agenda 21 programa bost urtez garatu ondoren Eskola Jasangarriaren akreditaziora borondatez aurkezten diren ikastetxeei ematen zaien aintzatespena da, ikasleak, familiak eta irakasleak auditore...Sakondu
Atzo eta gaurko egunean, ikastolako Agenda 2030 taldearen bitartez, arropa bilketa solidarioa gauzatu dugu. Jasotakoa Kooperara bideratuko da. Eskerrik asko parte hartu duzuen ikasle eta familia guztiei! Sakondu
Joandako astean Lauaxetan ospatu den bigarren eskuko liburu azokaren helburuetako bi dira. Bildutako 848€ak Greenpeacera bideratuko dira. Eskerrik asko parte hartu duzuen ikasle eta familiei!Sakondu
Lauaxetako 4 eta 5 urteko ikasleek Plastikina ezagutu dute egunotan. Zerbait esan dizuete etxean? Oso panpina bidaiaria da, eta haur asko ezagutzea eta plastikoa ondo erabiltzearen garrantzia ikusaraztea du helburu. Ekimena UNESCOren Eskola Elkartuen Planaren Saretik sortu da. Plastikinak inspiratuta, Lauaxetako ikasleek bere dohain artistikoak erakutsi dituzte gainera, plastikoak biltzeko edukiontzi berezi bat sortuz. Haur...Sakondu
Aurten ere, Lauaxetako ikasleek Unesmun ekimenean parte hartu dute. Unesmunek Nazio Batuen Eredua erreplikatzen du eta UNESCO Eskolen Sarearen barne antolatzen da. Harvardeko Unibertsitatean jatorria duen hezkuntza-proiektu honek, UNESCOren printzipioen arabera, gazteen artean elkarrizketarako hezkuntza sustatzea du helburu, eta, horretarako, lankidetza eta akordioak eztabaidaren bidez lortzea bezalako balioak sustatzen ditu, bakerako kultura bat garatuz, mundu...Sakondu
Joan den larunbatean Zuhaitz eguna ospatu genuen Lauaxetan eta apurka-apurka normaltasunera itzultzen ari gara. Polita izan zen ikasleak ez ezik, familiak ere ikastolan ikustea, azken bi urteetan ezin izan baitugu horrelako topaketarik egin. Gimnasia erritmikoko taldearen erakustaldia, euskal dantzak, birziklatutako materialekin egindako eskulanen erakustaldia, GreenPower ekimenean parte hartzen duten Batxilergoko ikasleen kart erakusketa, … Eta...Sakondu
Joandako astean, DBH 2. mailako ikasleak Zornotzako Zelaietan egon ziran, Agenda 2030 programaren barruan Udaletxetik Amorebieta Ziklablea egitasmoaren aurkezpenean. Bizikletaren erabilera sustatzeko ekimena da. Interesgarria!Sakondu
Aurreko egunetan elikagaien bilketa solidarioa garatu dugu. Ekimena ikastolako 2030 Agenda taldearen eskutik gauzatu da eta Bizkaiko Elikagai Bankuarentzat izango da. Eskerrik asko parte hartu duzuen familia eta ikasle guztiei! Zuen laguntzari esker, 827 kg elikagai bildu ditugu!Sakondu
Aste honetan bertan, Eskola Jasangarriaren ziurtagiria berritzeko auditoriaren bisita izan dugu. Bisita gidatua, ikasleen eskutik egin zen. Ikastolan barrena ibilaldi bat egiteaz arduratu ziren, arlo honetan eskuartean ditugun ekimen guztiak ikusgai jartzeko eta ebidentziak emateko. Lan ona egin duzue, ikasle gidariak!Sakondu
Joan den asteburuan, Fair Saturday Fundazioak antolatutako Ipuinak planetaren alde ekimenaren sariak banatzeko ekitaldia egin zen. Han izan ziren Uxue, Nerea, Maider, Ayala, Irati eta Sara, merezitako saria jasotzen. Zorionak! Sakondu