Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > GIH eta Agenda 2030 > Gazte honeek entzuteko moduko hobekuntza-proposamenak daukez

Zelan hobetu zure auzoa, herria edo hiria? Hori da Deustuko Unibertsitatearen Making Cities ekimenak planteatzen dauana. Bertan, joandako edizioan, Lauaxetako ikasleek sormenaren eta originaltasunaren saria lortu eben. Orain, bigarren edizioa aterako da. Gehiago jakin nahi dozu?
Jarraian azalduko dizugu.
Making Cities 2030 jaialdiaren bigarren edizioak ateak ireki deutsoz berriro ere Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako, Errioxako, Kantabriako eta Aragoiko ikastetxeei, etorkizuneko hiriak diseinatu dagien.
Iazko esperientzia arrakastatsutik abiatuta, pandemia betean, DBHko 3. eta 4. mailako 500 ikasle baino gehiagoren eta 16 ikastetxetan aurkeztutako 40 proiekturen parte-hartzeagaz, aurtengo aurreikuspenek parte-hartze handiagoa aurreikusten dabe.
Aurkeztutako proiektu guztietatik, guztiak ingurumenaren, ekonomiaren, gizartearen eta kulturaren arloko garapen jasangarriari buruzkoak, hiru izan ziren lehen edizioan sarituak: Barakaldoko Inmaculada Ikastetxeko Barakaldo 2030, Bilboko La Salle Ikastetxeko Litinerario eta Lauaxeta Ikastolako Bilbao Txostena. Saria, Leire Ruigómez, Paula Aldazabal, Marta Jodra eta Koldo Olazabalagaren lanaren ondorio.

Making Cities 2030en planteamendua bat etorren Lauaxetan orain dala urte batzuetatik garatzen ari garen Smart Cities proiektuagaz, eta, gure ustez, interesgarria zan ikasleentzat ikaskuntzari garrantzi handiagoa emoteko, Deustuko Unibertsitateagaz harremanetan jartzea. Azken batean, Lauaxetaren proiektuaren eta Making Cities 2030 proiektuaren arteko sinergia da.
Horrelako ekimenek aukera emoten deuskue, ikasleei beren etorkizunari buruz pentsatzen jartzeko eta beren inguruneaz jabetu eta hobekuntzagaz konprometituta dagozan herritarrak hezteko. Horrelako proiektuetan parte hartzea modu egokia da Ikastola gizarteari zabaltzeko.
Ikasleentzat, beren bizitza errealeko arazoen inguruan pentsatzeko eta konponbideak proposatzeko gaitasunaregaz sentitzeko aukera izateaz gain, soluzioak entzun eta kontuan hartzea, oso eraikitzailea da beren ikaskuntza-prozesurako.
Deia egunkarian argitaratutako albistera sartu nahi badozu, esteka honetan klik egin besterik ez dozu.

Jarraian, ikastolan orain dala urte batzuk garatutako Smart Cities proiektuaren bideo bategaz hizten zaitugu.
Aurrera, neska-mutilak!

Azken albisteak

2025/05/19
Igerilari txikiak, aurrera pauso handiak: Haur Hezkuntzako igeriketa intentsiboa
2025/05/19
Familiak eta ikastola: bidea partekatuz
2025/05/19
Pentsamendua Eraldatzen: Take Action eta OneTwoThink
2025/05/15
Ziurtatu zure ingeles maila Cambridge tituluekin Lauaxeta Ikastolan
2025/05/15
Gaur, Lauaxeta Ikastolan Euskaraldiarekin bat eginez: Gure hizkuntzari bizia emanez
2025/05/14
Entzun natura: Getxoko Ingurumen Aretora bisitan

Kategoriak

Buletinean harpidetu