Aurki gaitzazu

Category

GIH eta Agenda 2030
Euskal Herriko UNESCO Sarea (EHUS) UNESCOri lotutako 19 euskal erakunde publiko eta pribatuk osatutako sarea da, eta beren proiektuak, programak eta ekimenak UNESCOren bost jarduera-eremuetan garatzen dituzte: hezkuntza, natura- eta giza zientziak, kultura eta informazioa eta komunikazioa, Garapen Jasangarriko 17 Helburuekin eta 2030 Agendarekin konpromisoa hartuta. Lauaxeta Ikastola Unescorekin elkartutako eskolen sareko kidea da eta,...
Sakondu
Bredako Unibertsitateko ikertzaile batek ikastolaren mugikortasun iraunkorra bultzatzeko plan bat garatuko du. Gure errealitatearen eta testuinguruaren aldez aurreko azterketa batetik abiatuta, ikertzaileak ikastolan mugikortasun iraunkorra sustatzeko eta Lauaxetako ikasleen artean mugikortasun horri lotutako balioak garatzeko ekintzak proposatuko ditu. Proiektua 4 hilabetetan zehar garatuko da eta Lauaxeta Ikastolak eta Bredako Unibertsitateak sinatutako akordioaren parte da.
Sakondu
Lumalai izenpean, Lauaxetan aire librean ibiltzen diren oiloz osotutako oilategi ekologiko bat dugu. Aldian-aldian, oiloak eta oilategia zaintzeaz gain, ikasleek arrautza ekologikoak saltzen dituzte. Eta, zer ikasten dute esperientzia horri esker? Oilategia hezkuntza-tresna baliotsua izan daiteke haurrei ikasgai garrantzitsuak irakasteko: • Erantzukizuna: Oiloak zaintzeak eguneroko elikadura, ur freskoa eta arrautzak biltzea eskatzen du. Horrela, zeregin...
Sakondu
Udako oporrak baino lehen, DBHko 4. mailako ikasleek, “Edutainment” proiektuaren barruan, Tanzaniako ikasleentzako hezkuntza-baliabideak prestatu zituzten jolas moduan. Ekimen hau RCP (Reaching Children ‘s Potential) programaren parte da, herrialdeko eremu urrun batean hazkundearen atzerapenaren arazoa ardatz duen boluntariotza-programa. Catrina MacDonald, Lauaxeta Ikastolako irakaslea eta proiektu honen kolaboratzailea, arduratu zen bere udako oporretan Tanzaniako ikasleei jolasak...
Sakondu
Gure baratzea ekologikoa da, eta gure oilategia ere bai; izan ere, gure oiloak eta etorkizunean etor daitezkeen beste hegazti batzuk nahi bezala ibiltzen dira aire zabalean. Horregatik, Luma Alai izen aproposa da haien etxearentzat, ez duzu uste? Arrautzak biltzeko gure errutinaren bideo txiki batekin utziko zaitugu.
Sakondu
Zer lotura dute mendiek euskalkien garapenarekin? Zer zerikusi du gure nortasun kulturalak hain mendi ederrez inguratuta bizitzearekin? Gatzatua, gazta edo bakailaoa pil-pil erara hain geurea dela gure geografiari esker? Horregatik garela hain herri mendigoizalea? Geografiak, ingurune jakin baten alderdi fisikoa aztertzeaz gain, ingurune horretan bizi direnen giza alderdiei erantzuten die, eta funtsezko zeregina du herrialde...
Sakondu
Atzo eta gaurko egunean, ikastolako Agenda 2030 taldearen bitartez, arropa bilketa solidarioa gauzatu dugu. Jasotakoa Kooperara bideratuko da. Eskerrik asko parte hartu duzuen ikasle eta familia guztiei!
Sakondu
Joandako astean, maiatzaren 3an Agenda 2030eko Eskolarteko Foroa eta Udal Foroan egon ginen. Bertan Amorebieta-Etxanoko mugikortasunaren inguruan hausnartu zuten ikasleek, eskola bakoitzean egindako diagnostikoak kontutan hartuz. Ikastolatik parte hartu zuten ikasleak DBH 1. Mailako June Zallo Saratxagak, Jone Lago Barrutietak eta Beñat Villaverde Martinek. Aurrera!
Sakondu
Lauaxeta Ikastolako liburuaren azoka solidarioan familiek izan duzuen parte hartzeari esker, 1.048€ batu eta La Otra Mirada ONGra bideratu dira, Senegalen ama eta haurrentzako anbulategi bat eraikitzeko, zehazki. Eskerrik asko guztioi!
Sakondu
Urtero ospatzen dugu liburuaren eguna Lauaxetan, baina edizio honetan goitik behera ospatu dugu, egitarau zabalarekin eta ikastolako ikasle asko partaide eginez: Eguna Amets Arzallusen Miñan irakurketarekin hasi genuen. DBHko 4. mailako ikasleek eta irakasleek elkarri lekukoa eman zioten, egunean zehar irakurtzen jarraitzeko. Jasone Osoro idazlearekin eta Markel Hernández idazle eta ikasle ohiarekin solasaldia izan genuen....
Sakondu
1 6 7 8 9 10 15