Gurasook une bakoitzean ondoen dakigun eta ahal dugun moduan egiten dugu, une horretan dakigunaren arabera, baina gure seme-alabek bezala, gure planteamenduak eta baldintzapenak gainditu, zalantzan jarri eta gure seme-alaben hezkuntzari esker gu geu ere garatu gaitezke. Lauaxetako familien eskolatik adin bakoitzeko kezka eta eragin nagusia duten gaiak identifikatzen saiatzen gara, zuei ikastaroak eta hitzaldiak eskaintzeko...Sakondu
Gure seme-alabekiko egunerokoak, sarritan negoziazioa eta pazientzia eskatzen ditu, eta batzuetan, seguruenik, gehiago obeditzea nahiko genuke, baina benetan nahi al dugu pertsona esaneko gisa haztea eta garatzea, eskatzen zaiena arrazoizkoa den ala ez planteatu ere egin gabe? Egia esan, heldu arduratsu gisa garatu nahi baditugu, irizpide propiodun pertsona bezela, nork bere erabakiak hartzeko gai izan...Sakondu
Ohikotasunera itzuli gara, eta konturatu aurretik oporretan gaude berriro. Hori bai, orain lan egitea dagokigu eta norberaren onena ateratzea, azken opor hauetako indar berrituekin, normaltasunerantz pausoak ematearen pozarekin, gure lagunen irribarreak ikusi ahal izateko aukerarekin eta aire garbiaz gozatuz. Ekin eta aurrera!Sakondu
Joan den larunbatean Zuhaitz eguna ospatu genuen Lauaxetan eta apurka-apurka normaltasunera itzultzen ari gara. Polita izan zen ikasleak ez ezik, familiak ere ikastolan ikustea, azken bi urteetan ezin izan baitugu horrelako topaketarik egin. Gimnasia erritmikoko taldearen erakustaldia, euskal dantzak, birziklatutako materialekin egindako eskulanen erakustaldia, GreenPower ekimenean parte hartzen duten Batxilergoko ikasleen kart erakusketa, … Eta...Sakondu
Kaixo, urte bitako umetxoak gara eta gaur, egun hauetako haizeak , ikastola nola utzi duen ikustera joan gara . Haizeak baserritik gertu bota dituen adar guztiak jaso ditugu eta gero potzuan sapabururik ba ote zegoen ikustera joan gara. Primeran pasatu dogu ! Aita, ama, natura inguruak asko gustatzen zaizkigu! Ondo pasatzen dugu!Sakondu
Bizitzan erabakiak hartu behar dira, eta ez da beti erraza izaten. Batzuetan gertatzen da esperientziak, urteek, … argiago ikusarazten digutela zer nahi dugun. Baina sarritan, erabakia momentuan hartu behar dogu, une horretan dakigunarekin. Oraingoan, DBHko 4. mailako gazteei dagokie hurrengo ikasturtean zein Batxilergo mota aukeratu pentsatzea. Laguntzeko asmoz, hiru egunetan zehar, orientazioko diziplinarteko proiektu batean...Sakondu
Lanaldi jarraitua edo zatitua? Kronobiologiaren arloko ikerketa berrienek diotenez, lanaldi zatitua hobeto egokitzen da adingabeen erritmo biologikoetara, eta, gainera, errendimendu handiagoa, nutrizio-ohitura hobeak eta eskolaz kanpoko jardueretarako sarbide hobea lortzen laguntzen du. Juan Antonio Madrid Murtziako Unibertsitateko Fisiologiako katedraduna, kronobiologian Espainiako aditu handienetakoa eta Sociedad Española del Sueño (SES) elkarteko batzorde zientifikoko kidearen arabera, “ordutegi...Sakondu
Zergatik dago gerra bat? Zer gertatuko da? Hona iritsiko da? Adingabeek galdera asko egiten dizkiote beren buruari Ukrainan bizitzen ari diren egoeraren aurrean. Euskal Telebistak nerabeengana hurbildu nahi izan du eta Lauaxetako ikasle batzuen hitz labur batzuk eman ditu gaur “Egun on Euskadi” saioan. Jarraian aurkituko duzun bideoan ikus dezakezu. Aurrekoaz gain, bizitzako beste esparru...Sakondu
Datorren martxoaren 16an, “Berdintasunaren aldeko herrialde-itun baterako ibilbide-orria” izeneko ekitaldia egingo da, hainbat belaunaldi bilduz, euskal gizarteak berdintasunarekin duen konpromisoa indartzeko. Bertan Lauaxetako ikasle batek parte hartuko du, ikastolan berdintasunaren alde egin dugun lana azalduz. Ekitaldia online izango da eta 17: 00etatik 18: 15etara egingo da eta ekimen hau Emakunde, Eusko Jaurlaritza eta Generation Equality...Sakondu