Aurki gaitzazu

Category

Hezkuntza eta guraso eskola
Gure seme-alabek ereduetatik ikasten dute, esaten zaienetik baino gehiago. Horregatik da garrantzitsua adibidearekin predikatzea, egunerokoan berdintasunaren garrantzia ikusaraztea eta balioa ematen duten erreferentzia-ereduak eskaintzea. Ildo horretan, berdintasunean hezteko 50 libururen bilduma eskaintzen dizugu, adinaren arabera sailkatuta.
Sakondu
Sare sozialak sarritan erabiltzen badituzu, seguruenik entzungo zenuen body positive mugimenduari buruz, baina agian ez dakizu zehazki zertaz ari den edo zer adierazten saiatzen den. Body positive-a Interneten sortu den termino bat da, eta pentsamendu positiboaren filosofiatzat hartua izan da, nork bere burua maitatzearena, gure gorputzetik hasita. Aniztasuna besarkatzean du, gizarteak inposatutako “gorputz perfektu” batetatik...
Sakondu
Influencers-ei buruz hitz egiten dugunean, pertsona ospetsuekin erlazionatzen dugu, batzuetan zergatik ulertu gabe, masiboki jarraitzen dituztenak. Baina badira, balioa ematen duten influencerrak, profilak edo pertsonak, bizitzan bertan bezala, mundu digitalean izan ala ez. Oraingo honetan, osasunaren arloko edukiak partekatzen dituzten eta interesgarriak izan daitezkeen pertsonen zerrenda aurkezten dizugu. Esteka honetan klik egin besterik ez duzu...
Sakondu
Gaitasun digitala gailu teknologikoak maila teknikoan erabiltzen jakitetik harago doa. Horien erabilera egokia be barneratzen du, jarduera bakoitzaren arriskuak eta onurak baloratuz. Gaurkotasuna duen gaia da, eta garrantzitsua iruditzen zaigu horri heltzea. Horregatik lantzen ari garen gaia da, bai ikasleekin, bai familiekin. Aste honetan DBHko 1. mailan egin dugunaren zati bat da, Segureskolaren eskutik.  ...
Sakondu
Ikasgai eta ikaskuntza batzuk baliagarriak eta interesgarriak iruditzen zaizkigu unean bertan; beste batzuetan, denboragaz ohartzen gara haien baliagarritasunaz; beste kasu batzuetan, berriz, egiten dugun ibilbidearen, ikasketen eta lanaren araberakoa izango da aurretik ikasi genuen zerbait erabilgarria iruditzea ala ez. Eta, beste batzuetan, agian zerbait ikasteak zertarako balio izan zidan galdetzen jarraituko dugu. Baina nahi ala...
Sakondu
Irakurtzeko ohitura garatzea interesgarria da, baina nola egin? Esteka honetan irakurtzeko zaletasuna pizteko 10 gako eskaintzen dizkizugu. Bestalde, beste esteka honetan liburuak doan deskargatzeko webgune batzuk aurkituko dituzu. Eta gogoratu, bizitzako beste arlo batzuetan bezala, zuk irakurtzen baduzu, errazagoa dela haiek irakurtzea.
Sakondu
Gaurkoan, pelikula interesgarri bat proposatzen dizuegu: “Haizea hezi zuen haurra” (El niño que domó el viento). Film ederra da, William Kamkwamba Malauiko 13 urteko gaztearen istorioa kontatzen duena. Haize-sorgailu bat eta ur-ponpa bat eraiki zituen, bere asmamenaren, iraunkortasunaren eta berarengan sinetsi zuten lagun gutxi batzuen laguntzaz. Filmaren trailerra ikusi nahi baduzu, esteka honetan egin dezakezu....
Sakondu
Joan den astean, DBHko 2. mailako familiek arratsalde bat eman zuten gai garrantzitsu honi buruz hausnartzen, eta, aldi berean, beren seme-alabek generoari, identitateari eta sexu-orientazioari buruzko diziplinarteko proiektuan alderdi berberak landu zituzten. Lauaxetatik, adin bakoitzean gogoeta egitea interesgarria iruditzen zaigun alderdiak identifikatzen ditugu, eta horri buruz lan egiten dugu, bai ikasleekin, bai familiekin, bai biekin,...
Sakondu
Parte garen errealitatea hobetzeko jarrera ekintzailea trebetasun garrantzitsua da. DBHko 2. mailako ikasleei dagokienez, Lauaxetak Bizkaiko Foru Aldundiaren Egin eta Ekin programan parte hartzen du. Oraingoan, Aldundiak familientzako gida bat helarazi digu, gazte bakoitzari bere bidea egiten laguntzeko. Alde batetik, ikasleek etorkizunera orientazio gutxi dutela uste dutelako, eta bestetik, azkenaldian enpresak behar duten profil eskasia...
Sakondu
Janzteko orduan, “berezko irizpidea” daukan alaba edo semea daukazu? Haurrek beren arropa aukeratu behar dabe, gustatzen ez bazaigu ere? Arropa gure nortasuna eta autonomia adierazteko modu bat da. Gehiago irakurri nahi? Gai honetan sakontzen dogu jarraian. Beharbada batzuetan ez jaku gustatuko, baina, denboran atzera begiratuz gero, gure gurasoei ere ez jaken gustauko soinean geunkan arropa...
Sakondu
1 12 13 14 15