Aurki gaitzazu

Category

Hezkuntza eta guraso eskola
Joan den astean, DBHko 2. mailako familiek arratsalde bat eman zuten gai garrantzitsu honi buruz hausnartzen, eta, aldi berean, beren seme-alabek generoari, identitateari eta sexu-orientazioari buruzko diziplinarteko proiektuan alderdi berberak landu zituzten. Lauaxetatik, adin bakoitzean gogoeta egitea interesgarria iruditzen zaigun alderdiak identifikatzen ditugu, eta horri buruz lan egiten dugu, bai ikasleekin, bai familiekin, bai biekin,...
Sakondu
Parte garen errealitatea hobetzeko jarrera ekintzailea trebetasun garrantzitsua da. DBHko 2. mailako ikasleei dagokienez, Lauaxetak Bizkaiko Foru Aldundiaren Egin eta Ekin programan parte hartzen du. Oraingoan, Aldundiak familientzako gida bat helarazi digu, gazte bakoitzari bere bidea egiten laguntzeko. Alde batetik, ikasleek etorkizunera orientazio gutxi dutela uste dutelako, eta bestetik, azkenaldian enpresak behar duten profil eskasia...
Sakondu
Janzteko orduan, “berezko irizpidea” daukan alaba edo semea daukazu? Haurrek beren arropa aukeratu behar dabe, gustatzen ez bazaigu ere? Arropa gure nortasuna eta autonomia adierazteko modu bat da. Gehiago irakurri nahi? Gai honetan sakontzen dogu jarraian. Beharbada batzuetan ez jaku gustatuko, baina, denboran atzera begiratuz gero, gure gurasoei ere ez jaken gustauko soinean geunkan arropa...
Sakondu
Joan dan astelehenean, Lauaxetan, haur txikienen familiekaz batera, gure seme-alabak eskolatzeko orduko ardura zaigun gai honen inguruan hausnartu dogu. Angela Magaz Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea eta Psikologia Klinikoan eta Heziketan Espezialista izan zan gure gidaria. Gehiago jakin nahi dozu? Kontatuko deutsugu. Zein da gure semea edo alaba ikastolara egokitzen laguntzeko prozedurarik onena? Zer ezaugarri...
Sakondu
Gailu teknologikoek beren erabilgarritasuna eta onurak daukez, baina ondo erabiltzen badoguz. Guraso edo hezitzaile garen aldetik, honeri bere arreta eskaini behar deutsogu. Horregatik, etxean teknologia ondo erabiltzeko 10 ideia bildu doguz. Ikusi nahi? Ondoko loturan klikatzea baino ez daukazu.
Sakondu
Pixkanaka, ikastaroa aurrera doa eta errutinara egokitzen ari gara. Txikitxoenak ere bai. Horren erakusgarri, euren aurpegiak. Txikienek, sentitzen dabena adierazten dabe, eta argazkiak horren islada baino ez dira. Beraz, aitatxu, amatxu, lasai eta aurrera!
Sakondu
Ikasturtea hasi eta ia konturatu gabe hilabete barri baten aurrean gagoz. Joan dan astean amaitu dira Haur Hezkuntzatik Batxilergora arteko ikasturte hasierako bilera guztiak. Familien eta tutoreen arteko topaketa- eta informazio-bilerak. Segi irakurtzen.
Sakondu
Badakigu ez daukazula denborarik galtzeko eta geure denbora ere ahalik eta hoeren aprobetxatu nahi dogu. Horregatik, zuzenean gure blog eta sareetan zein eduki interesatzen jatzuzan galdetzea erabaki gendun. Erantzunak ezagutu nahi badozuz, jarraian laburbiltzen deutsuguz.
Sakondu
Ikastolan semea edo alaba negarrez izteak guraso bezala larritu egiten gaitu. Normala da; gehien maite doguna dira, eta normala da baita eurak negar egitea ere.Helduoi ez al jaku kostatzen oporrak atzean itzi eta ikasturteko errutina eta erronkei aurre egitea?Jarraian, gai honen inguruko hausnarketa batzuk eskaini nahi deutsuguz. Gehiago jakin nahi dozu?Ez larritu gehiegi egokitzapena hasieran...
Sakondu
Lauaxetan ikasketak amaitzear dagozan ikasleek eta seme-alabek, ondoren zer ikasi eta zertan aritu nahi daben erabaki behar dabe. Batzuetan argi dauke, eta beste batzuetan ez hainbeste, baina erabaki garrantzitsua da, eta batzuetan itota sentitzen dira. Laguntzeko asmoz, hainbat ekimen garatzen doguz. Atzo egindakoa ezagutu nahi dozu? Batxilergoko 2. mailako ikasleek Jon Segoviagaz hausnartzeko aukera izan eben,...
Sakondu
1 13 14 15 16