Espero dugu familian Gabon onak gozatu izana. Orain, berriz ere errutinan murgiltzea eta eginbeharrei ekitea dagokigu. Urte hasiera erronka eta helburu berriak finkatzen ditugun garaia izaten da. Eta horrela da gure seme-alabentzat zein helduentzat. Une ezin hobea da zer lortu nahi dugun eta gure seme-alabak nola inspiratu ditzakegun hausnartzeko; izan ere, batzuetan nahi duguna baino...Sakondu
Batzuetan erabakia argi dago, baina gehienetan aukera bat baino gehiago dago buruan. Informazioa eta laguntza eskaintzeko asmoz, larunbat honetan Orientazio Azoka ospatu dugu. Bertan, Batxilergoko azken ikasturteko ikasleek eta haien familiek unibertsitate ezberdinetara hurbiltzeko eta horietako bakoitzak eskaintzen dituen ikasketak ezagutzeko aukera izan dute. Larunbat honetan Lauaxetan egindako topaketa hau bat etorri zen Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta...Sakondu
Lauaxeta familien kooperatiba bat da, eta horrek, familia moduan hain zuzen ere, gehiago parte hartzeko aukera ematen digu, ez bakarrik egunerokoan eta arlo akademikoan, baita ikastolaren kudeaketan ere, azken batean, familiak baitira ikastolaren jabeak. Hala, joan den ostiralean, urtero bezala, Kooperatibisten Ohiko Batzarra ospatun dugu, aurreikusitako gai-zerrendako puntuak aztertu eta Lauaxetaren etorkizunari begira erabakiak hartzeko....Sakondu
Gure seme-alabak hezteko zenbait gai edo esparrutan erosoago eta indartsuago senti gaitezke. Sexualitaterena, batzuetan ez da horietako bat. Guraso izan arren, ez dugu denetik jakin behar, eta gure seme-alabak hezteko orduan, gure ezagutzekin eta gaitasunekin egiten dugu, baina baita gure gabeziekin ere. Batzuetan gertatzen da gu ere ez gintuztela naturaltasunez eta argitasunez hezi esparru horretan,...Sakondu
Guraso garen aldetik, gure seme-alabentzat onena bilatzen dugu, eta, horretarako, esperientzia duten profesionaletaz baliatzen gara, baina parte hartzea eta jarraipena egitea ere nahi izaten dugu. Gure seme-alaben ikastetxea kooperatiba bat izateak, hain zuzen ere, gehiago parte hartzeko aukera ematen digu, ez bakarrik egunerokoan eta arlo akademikoan, baita ikastolaren kudeaketan ere, azken batean, familiak baitira ikastolaren jabeak....Sakondu
“Memoria duen etorkizuna. Jakin nahi dugu!’ izenburu pean, Gogora-Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Memoriaren Institutuak terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktima guztien oroimenez urtero antolatzen duen ekitaldi honek erakundeetako agintari nagusiak eta hezkuntza-proiektuetan parte hartu dugun ikastetxeak bildu zituen. Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela, Lauaxetako zenbait ikasle, irakasle eta zuzendaritza Bilboko Euskalduna Jauregian elkartu ziren joan den...Sakondu
Hobetu ahal izateko, garrantzitsua da gure abiapuntua jakitea zein dan jakitea: zein diren gure indarguneak eta zer arlotan dugun hobetzeko aukera. Puntu honetan, norberak izan dezakeen pertzepzioaz haratago, baliagarria da ezagutza eta irizpidea duen norbaitek bere ikuspuntua ematea. Horixe da feedback-aren funtsa, gure ikasleen garapenerako tresna. Are gehiago Batxilergoaren kasuan, ikasleek etapa honetan bizi duten...Sakondu
“Fake new” (albiste faltsua) informazio edo albiste egiazko bezala agertzen dena da, baina izatez faltsua dena, engainagarria edo desinformatzailea. Albiste horiek online, sare sozialetan, webguneetan edo beste komunikabide batzuen bidez zabaldu ohi dira, iritzi publikoan engainatzeko edo eragiteko helburuarekin. Albiste faltsuak detektatzea funtsezkoa da desinformazioan ez erortzeko eta erabaki informatuak ez hartzeko. DBHko ikasleak gai...Sakondu
Maite dugun pertsona bat galtzea bizitzan aurrez aurre izan dezakegun esperientziarik zail eta mingarrienetako bat da. Gure seme-alabei ulertzen eta jasaten laguntzea dagokigun heinean, garrantzitsua da gai horri arretaz eta sentsibilitatez heltzea. Horreagtik, ideia batzuk eskaini nahi dizkizugu: Haurrekin heriotzari buruz hitz egiteko aholkuak: Izan zintzoa eta zuzena: Funtsezkoa da haurrekin zintzoa izatea, baina informazioa...Sakondu
Hezkuntza emozionala funtsezko gaia da gure seme-alaben prestakuntzan. Lehen hezkuntzan, haurrak emozio-aukera zabala esperimentatzen hasten dira, eta une horretan ezar ditzakegu etorkizuneko adikzioak prebenitzeko oinarriak, alkohola, tabakoa edo teknologiak bezalako substantziei dagokienez. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan gai horri helduko diogu, hain zuzen ere. Ohiturak neurtzeko inkesta anonimo baten bidez eta gai horri buruzko...Sakondu