Aurki gaitzazu

Category

Kudeaketa
Lauaxeta Ikastolako futbol zelaia argiztatuta dago! Neguko egun ilunak ez dira arazo izango guretzat, izan ere, zelaiak 3 argiztapen maila eskaintzen ditu, partida erdi-profesionalak ere ospatzeko egokia. Energia-kontsumo jasangarria bermatzen duen teknologiarekin, ingurumena errespetatzen dugu, kirola eta ingurumenarekiko ardura uztartuz. Bideoan ikus dezakezu.
Sakondu
Lauaxeta Ikastolak Madrilen Estatuko Hezkuntza Kooperatiben Federazioak (UECOE) antolaturiko ODS eta Agenda 2030 Sari Nagusia irabazi du eta jaso gaur bertan. Izan ere, azken urteetan ikastolan garatu ditugun ODS eta Agenda 2030arekin lotutako ekimenen memoria aurkeztu genuen. Memoria honetan gure kudeaketa, gelako proiektuak eta eguneroko praktika jasangarriak jaso genituen, hala nola: Plaka solar berrien instalazioa,...
Sakondu
Atzo gogoratzeko eguna izan zen Lauaxeta Ikastolan! Lauaxetako futbol zelai berria inauguratu genuen, eta modurik onenean egin genuen: gure ikastolaren izena oso urrun eraman duten ikasle ohiez inguratuta, Maite Zubieta eta Jon Magunagotia, gaur egun Athletic Cluben eta SD Eibarren futbolariak direnak. Une honek instalazio berri bat ospatzeaz gain, Lauaxetaren iragana, oraina eta etorkizuna lotzen...
Sakondu
Gure zutabeetako bat ikasleen hezkuntza aktibo eta esanguratsuarekiko konpromisoa da. Orainarte, besteen artean, hau hainbat lantalderen bidez gauzatzen izan dugu, zeinetan ikasleak ikastolarekin lotutako hainbat alderdiren protagonistak ziren. Lantalde horiek, orain Nazioarteko Batxilergoko (IB) ereduan ikasleen agentziak deitzen dira. Ikuspegia bera da, ikasleak ahalduntzea, beren ikaskuntzaren protagonistak izan daitezen. Printzipio hori errealitate bihurtzen da hezkuntza...
Sakondu
Datorren asteazkenean, urriak 16, Lauaxeta Ikastolak bere azken belaunaldiko futbol zelai berria inauguratuko du: LXT Futbol Zelaia. Instalazio hau kirol-errendimenduko, segurtasuneko eta ingurumen-iraunkortasuneko estandar altuenak betetzeko diseinatu da, eta ingurune ezin hobea eskaintzen du, bai prestakuntzarako, bai lehiaketarako. Lauaxeta ikastolaren barruan dago, eta gure ikasle eta familientzat ez ezik, Amorebieta-Etxanoko komunitatearentzat ere eskuragarri egongo da....
Sakondu
Lauaxeta Ikastolan urrats garrantzitsuak egiten ari gara gure hezkuntza-eredua Nazioarteko Batxilergoan (IB) akreditatzeko. IBa, erreferentziazko errekonozimendua da mundu osoan, eta dagoeneko abian dugun hezkuntza-proiektua indartzen eta aberasten du. Zer da Nazioarteko Batxilergoa (IB)? International Baccalaureate (IB) nazioarteko ospea duen hezkuntza-akreditazioa da, eta ikasleen garapen integralean oinarritutako ikuspegi pedagogiko sendo eta kalitatezkoa bermatzen du. Joan den...
Sakondu
Ikasturte hau gure instalazioetan hobekuntza garrantzitsuekin hasi da, gure ikasleentzako hezkuntza- eta ongizate-ingurune onena eskaintzen jarraitzeko pentsatuta. Horietako batzuk amaituta daude eta beste batzuk amaitzetik oso gertu, hala nola: • Futbol-zelai berria eta kirol-guneak: zelai berritua, kirol honetaz eta beste batzuez gozatzeko aproposa, hala nola kalisteniaz gozatzeko, futbol-zelaiaren ondoan horretarako egitura jarrita. • Atletismo pista...
Sakondu
Sarritan esaten dugu helduak erreferentziazko ispilu garela gure seme-alabentzat, eta gure jardunak koherentea izan behar duela eskatzen diegunarekin. Hori eremu guztietan gertatzen da, euskara barne. Horregatik, kanpoko erakunde batek Lauaxeta Ikastolan euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa ziurtatzea nahi izan dugu. Eta auditoria egin ondoren, pozik gaude aste honetan bertan jakinarazi digutelako ziurtagiria lortzeaz gain, Bikain...
Sakondu
Egunotan zeregin garrantzitsu batetan murgilduta gabiltza: 2024-2028 Plan Estrategikoaren hausnarketetan. Prozesu horrek, datozen urteetarako jarraibide bat zehazteaz gain, aurrea hartzeko eta etorkizunak dakartzan erronketara eta aukeretara egokitzeko bidea ematen digu. Plan Estrategiko hau funtsezkoa da, hezkuntza-erakunde gisa dugun misioa eta ikuspegia definitzeko eta berresteko, gure erkidegoko pertsona guztiak integratuz. Azkar aldatzen den mundu honetan, eta...
Sakondu
Duela egun batzuk, Nerea Casasek eta Saioa Asuak, Lauaxeta Ikastolako irakasleek, beren metodologiak partekatu zituzten pentsamendu konputazionalaren inguruan Bartzelonan egindako Hezkuntza Kongresu batean. Baina zer da pentsamendu konputazionala eta zergatik da interesgarria hezkuntzan txertatzea? Pentsamendu konputazionala trebetasun kognitibo eta teknikoen multzo bat da, arazoak modu egituratu eta eraginkorrean lantzeko aukera ematen duena, ordenagailu batek egingo...
Sakondu
1 2 3 4 5 9