Aurki gaitzazu

Category

Lauaxeta komunikabideetan
2023/24 ikasturteari hasiera eman zaio, eta Onda Vascaren gonbidapenari erantzunez, ikasleen jaitsiera, onarpen-prozesu berria, digitalizazioa eta etorkizuneko Hezkuntzaren Euskal Legea aztertu ditugu. Errenteriako Orereta Ikastolarekin eta El Regatoko irakaskuntza-kooperatibako Monica Gutierrezekin batera egiten dugu. Elkarrizketa esteka honetan ikusi dezakezu.
Sakondu
Lorpenak biltzea ez da zorte kontua, eguneroko lanarena baino. Gure ikasleek badakite hori, eta komunikabideek nabarmentzen dute, haien lorpenen berri izan baitute, beren lanari esker, hain zuzen ere. Kasu honetan, Exporecerca lehiaketan lortutakoak. Albistean sakondu nahi baduzu, ondoko loturen bitartez duzu aukera: Exporecercan aurkeztutako proiektuetarako esteka. Cadena Ser-en ikasleek eskainitako elkarrizketa. El Correon argitaratutako albistea....
Sakondu
Aurten ere, Forbes aldizkari ospetsuak eta El Mundo egunkariak ikastetxe onenen zerrenda argitaratu dute, hezkuntza-sektorea aztertu eta hainbat faktore (hizkuntzak, prestakuntza-planak, berrikuntza, eskolaz kanpoko jarduerak, azpiegiturak, etab.) kontuan hartu ondoren. Emaitza Estatuko 100 eskola onenen zerrenda da, eta, horien artean, beste urte batez Lauaxeta Ikastola. Hemendik guztioi eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiegu, hau posible...
Sakondu
Marta eta Ariane Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko ikasleei gaur Radio Euskadiko Boulevardean egindako elkarrizketa galdera honekin abiatu da. Emakumearen nazioarteko eguna baino bi egun lehenago, Radio Euskadik haiekin egon nahi izan du gazteek berdintasunaren inguruan duten ikuspegia ezagutzeko. Martak eta Arianek argi dute: asko dugu aurrera egiteko, eta bakoitzak kontzientziak mugi ditzake gizarte bidezkoago baten alde....
Sakondu
Datorren astelehenean irekiko da Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako matrikulazio-prozesua, baina oraingoan matrikulazio-araudi berriak eragindako aldaketekin egingo dugu. Zer da zaurgarritasun-indizea? Nola eragiten dio matrikulazioari? Horren inguruan hitz egingo dugu Onda Vascan, mahai-inguru batean, eta matrikulazioa egiteko unean dauden familiekin esteka partekatuko nahi dugu, zalantza batzuk argitzeko baliagarria izan daitekelakoan. Audioa hemen entzun dezakezu. Aurrekoaz...
Sakondu
Puri-purian dagoen gaia da eta ETBk Lauaxeta Ikastolarengana hurbildu nahi izan du horren inguruan hausnartzeko. Mundu digitala eboluzionatzen ari da, horrek dakartzan abantaila eta arriskuekin, bai lan munduaren eremuan eta baita hezkuntza eremuan ere. Baina hori ez da gauza berria, denbora daramagu mundo digitalaren abantailez baliatzen eta arrisku posibleak arintzeko moduak definitzen. Aukerak eta errezeloak,...
Sakondu
Denok ditugu hitzen bidez adierazten ditugun asmoak eta helburuak. Baina gure ekintzek erakusten dute helburu horiekin benetan konprometituta gauden edo ez. Gure memorian ekintza, gertakari, adibide eta ebidentzia asko biltzen ditugu, azken urtean zer egin duguna azaltzeko asmoz. Zuretzat  egin ditugunaren adibideak izatea garrantzitsua dela uste dugulako. Hitzekoak garelako eta eta hitzak ekintzetara eramatekoak. Besterik...
Sakondu
Gorabidek, bere 60. urteurreneko programaren barruan, eskola-marrazketa lehiaketaren erakusketa inauguratu dugu. Bertan Bizkaiko ikastetxetako 400 ikasle baino gehiagok parte hartu dute eta Lauaxetako ikasle den Aiala Bilbaoren lana izan da saritua. Aialak, bere lanarekin zera islatu nahi izan du: “inor ez dela perfektua eta, dena delakoagatik, guztiok garela desberdinak. Eta gizarteratzea mundu honetan guztiok eroso...
Sakondu
Badira urte batzuk sare sozialetan gure ibilbideari ekin geniola, hauek eskaintzen dizkiguten abantailak aprobetxatuz, leiho bat irekiz, bai ikastolako eguneroko kontuak kontatzeko edo hezkuntzaren ikuspegitik interesgarriak iruditzen zaizkigun eduki eta hausnarketak kontatzeko. Lehenengo bloga izan zen, eta harekin batera Facebook, Twitter, Youtube, Linkedin, Pinterest, eta gero Instagram. Eta pausuz-pausu, dagoeneko 2.000 baino gehiago gara Instagramen...
Sakondu
Zergatik dago gerra bat? Zer gertatuko da? Hona iritsiko da? Adingabeek galdera asko egiten dizkiote beren buruari Ukrainan bizitzen ari diren egoeraren aurrean. Euskal Telebistak nerabeengana hurbildu nahi izan du eta Lauaxetako ikasle batzuen hitz labur batzuk eman ditu gaur “Egun on Euskadi” saioan. Jarraian aurkituko duzun bideoan ikus dezakezu. Aurrekoaz gain, bizitzako beste esparru...
Sakondu
1 2 3 4