Category

Proiektuak
Eskerrik asko “Non dago Peter Rabbit?” ekitaldian gure baratze eskolarraren produktuen mini-feriari esker, KulturLab-eko liburutegian liburu berriak ditugu! 🎉 Gaur Haur Hezkuntzako txikienei eman dizkiegu. 🤗📖 Haien artean, Mamuki, Nerea Ariznabarretarena, Lauaxetan ipuin musikatuan izan zena!🎉 Aurpegiak ikusi nahi dituzue? Hemen dituzue bideo batean!
Sakondu
Joan den astean, gure irakasleetako batzuek EduCaixak pentsamendu konputazionalari buruz antolatutako prestakuntza espezializatu batean parte hartu zuten, hezkuntzan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den trebetasun batean. Baina, zer da zehazki pentsamendu konputazionala? Modu errazean, pentsamendu konputazionala problemak modu logiko eta egituratuan ebazteko gaitasuna da, ordenagailu batek egingo lukeen moduan. Hobeto ulertzeko, imajina ezazu argibide...
Sakondu
Datorren apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekintza antolatu ditugu egunean zehar, Lauaxeta Ikastolaren Liburutegi berriaren inaugurazioarekin hasita. Ikasleek izango dituzten ekintzak ikusi nahi izanez gero hemen duzu informazioa.    
Sakondu
Atzo, Bigarren Hezkuntzako (DBH) irakasleak Haur Hezkuntzako irakasleen hezitzaile bihurtu ziren, gure haurren prestakuntza digitalean aurrerapauso bat emateko. Ekimen honen helburu nagusia datorren ikasturtetik aurrera pentsamendu konputazionala txikienei eramatea da. Gaur egun, gure ikasleak Lehen Hezkuntzatik hasten dira gaitasun hori aztertzen, baina orain 4 urtetik aurrera hasi nahi dugu lantzen Haur Hezkuntzan. Nola egingo dugu?...
Sakondu
Noa Blanco, Ane Marin eta Gadea Martinez gara Muymollusc-eko sortzaileak, eta itsaskien oskolekin material berri bat sortu dugu. Gure helburua deialdi honen bidez, laguntza eskatzea da. Banku bat sortuarazi nahi dugu ikastolan jartzeko. Baina, ez ditugu errekurtso nahikoak gure helburua betetzeko. Banku bat sortzeko moldeak, erretsina edo euskarriak saldu edo ekoizten dituen kontakturen bat ezagutzen...
Sakondu
Udako oporrak baino lehen, DBHko 4. mailako ikasleek, “Edutainment” proiektuaren barruan, Tanzaniako ikasleentzako hezkuntza-baliabideak prestatu zituzten jolas moduan. Ekimen hau RCP (Reaching Children ‘s Potential) programaren parte da, herrialdeko eremu urrun batean hazkundearen atzerapenaren arazoa ardatz duen boluntariotza-programa. Catrina MacDonald, Lauaxeta Ikastolako irakaslea eta proiektu honen kolaboratzailea, arduratu zen bere udako oporretan Tanzaniako ikasleei jolasak...
Sakondu
Ikasturtea hasi denetik hainbat truke jarri dira abian: Danimarka, Belgika eta gero Arroxela. Orain gu gara gure hizkuntza, kultura eta Euskadiko txokorik politenetako batzuk alemaniarrei erakusten diegunak. Garraio greba batek bere garaian etortzea galarazi zien, baina orain bai, hemen ditugu eta uda izan arren, gure xirimiri tipikoaz ere goza dezakete! Hizkuntzak, kultura eta bizi-esperientziak trukatzeko...
Sakondu
 Oporretarako egun gutxi batzuetara eta goizeko jardunean, zer egin egun hauetan motibagarri izateko eta ikasten jarraitzeko? Jarduera asko egiten dira, baina, adibidez, DBHn talentu-tailerrak garatzen ari dira: esploratzaileak, pintura, dantzak, kirolak, joskintza eta birziklapena, kantua eta orkestra, sormenezko idazketa, zine-foruma, kosmetika, eskulanak, ikasleek egun horiek amaitzeko haien zaletasunen arabera aukeratzekoak, zerbait desberdina eginez eta haientzat...
Sakondu
Lauaxetako ikasle batzuek Elhuyar zientzia azokan parte hartu dute egunotan, egindako proiektuen eta ikerketen ondorioak partekatuz. Hainbat izan dira ikasleak: Ane Bilbao, Maialen Lopez, Noa Blanco, Ane Marin, Gadea Martinez , Joane Azkuenaga, Amaia Olano, Laida Agirre, Laida Gonzalez, Garazi Biritxinaga, Nikole Valle, Elene Aldazabal, Izaro Bengoetxea, Sare Etxebarria, Ane Iglesias, Monica Gutierrez, Irati Seijoo, Hirune...
Sakondu
Zer lotura dute mendiek euskalkien garapenarekin? Zer zerikusi du gure nortasun kulturalak hain mendi ederrez inguratuta bizitzearekin? Gatzatua, gazta edo bakailaoa pil-pil erara hain geurea dela gure geografiari esker? Horregatik garela hain herri mendigoizalea? Geografiak, ingurune jakin baten alderdi fisikoa aztertzeaz gain, ingurune horretan bizi direnen giza alderdiei erantzuten die, eta funtsezko zeregina du herrialde...
Sakondu
1 2 3 9