Category

Proiektuak
Lauaxeta Ikastolako ikasleek Izar enpresa bisitatu dute, Industria Erronka programaren baitan. FVEMek (Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa) bultzatutako proiektua da, industria Bizkaiko gazteei hurbildu nahi diena, STEM bokazioak pizteko helburuarekin. Horretarako, ikasturtean zehar, industria-enpresekin topaketetan parte hartzeko aukera dugu, haien jarduera eta gehien eskatzen diren lanbide-profilak ezagutzeko. Ekimen positiboa da ikasleen etorkizunerako eta industria-sektorearen etorkizunerako, funtsezkoa...
Sakondu
Lauaxetako ikasle batzuek beren bizitzako une batean emigratzeko beharra izan zuten pertsona batzuen bizipenak ezagutu dituzte eta haie esker, bi ikaskuntza handi eroan dituzte. Alde batetik, gure errealitateaz haraindi, bestearen oinetakoetan jartzeak, beste pertsona horrek mundua nondik begiratzen duen ulertzen laguntzen duela, beste hori hobeago ulertzen lagunduz eta enpatia handiagoz harremanetan jarriz. Eta bestalde, bizitzak...
Sakondu
Denok ditugu hitzen bidez adierazten ditugun asmoak eta helburuak. Baina gure ekintzek erakusten dute helburu horiekin benetan konprometituta gauden edo ez. Gure memorian ekintza, gertakari, adibide eta ebidentzia asko biltzen ditugu, azken urtean zer egin duguna azaltzeko asmoz. Zuretzat  egin ditugunaren adibideak izatea garrantzitsua dela uste dugulako. Hitzekoak garelako eta eta hitzak ekintzetara eramatekoak. Besterik...
Sakondu
Hezkuntza da pertsonen eta gizartearen hobekuntzan eragin positiboena duen faktoreetako bat. Horregatik, funtsezkoa da gure ikasleak berdintasunean heztea eta indarkeriatik urrun. Gaur, azaroak 25, ekintza ugari egingo dira Lauaxeta Ikastolan, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta. Sexu-jazarpenaren edo sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako protokoloa aurkeztea, kontzientziazio-lan artistikoak, ipuinak, bideoak eta abestiak, berdintasunari buruzko eztabaidak...
Sakondu
Ikastola ikasgela ireki gisa ulertzen dugu, eta ikasturte bakoitzean askotariko esparruetako pertsonak hurbiltzen dira ikasleei beren esperientzia eta ezagutzak ematera. Gaur, Jokin Zabalak, ikastolako aita eta SENEReko profesionalak, DBHko 3. mailako ikasleekin partekatu du “Erronka bat zientziaren alde” proiektua. Proiektu honek ingeniaritzaren eta teknologiaren mundua hurbiltzen die gazte eta nerabeei, SENEReko profesionalek egunero aurre egin...
Sakondu
Badakigu ez dela Gernikakoaren bestekoa. Xumeagoa da. Baina oinarrian ikasleen lana eta gaitasunak dituela kontuan izanda, meriturik ez zaie falta! Gaurkoan, urriko azoka ospatzen dogu Lauaxetan. Kalabaza, porruak, aza, brokolia, dana eskola-baratzetik jasotakoa, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleek kudeatutako azoka batean. Ikusi nahi dozu? Poster eta muralen sorkuntzatik, azokaren antolaketatik, salmenta-postuen arretatik, guztia...
Sakondu
Lauaxetako Batxilergoko ikasleek osatutako LXT Racing taldeak, Galdakaon ospatutako ‘Bridgestone Greenpower Iberia’ Euskadi mailako zirkuituko urteko azken lasterketan parte hartu zuen igande honetan. Proiektuak mugikortasuna, iraunkortasuna eta STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) trebetasunak sustatzen ditu 9 eta 25 urte bitarteko gazteen artean. Ikasleek mugikortasun elektrikoan eta teknologiaren, fisikaren, kimikaren eta ekonomiaren eta karreren arloko...
Sakondu
Bizipenak ikaskuntza dira. Hala da arlo pertsonalean eta kolektiboan. Zentzu horretan, garrantzitsua da ikasleek gure herriaren historia ezagutzea, nondik gatozen ulertzeko eta bizi izan dugun guztitik ikasteko, iraganeko akatsak saihestuz. Indarkeria saihestuz, horrek ez baitu inolako konponbiderik ematen, sufrimendu erantsi gehiago eragiten baino. Testuinguru horretan, joan den ostiralean Lehen Hezkuntzako ikasle batzuk Gernikara hurbildu eta...
Sakondu
Elhuyar azokan saritutako Lauaxeta Ikastolako hiru ikaslek aukera izan dute BC materials, Material, Aplikazio eta Nanoegituren Euskal Zentroa, bisitatzeko eta bizitza hobe baterako Material Berrien inguruan ikasteko. Uxue Idirin Barquero, Martín Fernández Azaola eta Izaro Rioja Egileor izan dira suertatuak Ikerbasquek, Zientziarako Euskal Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) 2012ko ekainean abiatutako ikerketa-zentro autonomoa da....
Sakondu
Norberaren ideiak eta sentimenduak eraginkortasunez partekatzea ez da lan erraza, baina beste gauza batzuk bezala, praktikatuz, garatzen eta ikasten da. Horregatik, ezinbestekoa da ikasleek gaitasun hori garatzea ahalbidetuko dieten aukerak izatea, eta garrantzitsua da, halaber, hainbat komunikazio-formatutara hurbiltzea eta ezagutzea. Egun hauetan, adibidez, DBHko 1. mailako ikasleak EITBra joan ziren.
Sakondu
1 2 3 4 5 6 9