Category

Proiektuak
Zelan ikusten dut nire burua? Nola nago emozionalki? Zer erabilera ematen diet sare sozialei? Hauetan ere nire burua zaintzen dut? Sareetan ikusten dudana “bezain perfektua” al da nire bizitza? Nola ikusten ditut adiskidetasuna eta maitasuna? Eta zer gertatzen da alkoholarekin edo drogekin? Zer deritzot horri? Nor naiz ni guzti honen erdian? Aurten, DBHko 3. mailako...
Sakondu
Arropa ekologikoak, umeentzako eskola laguntza, osasun arazoak dituztenei lehen sorospenak egiteko QRdun pultsera, … hainbat ideia joandako ostilarean aurkeztutakoak. Guztietan, amankomunean: talde lana, ideien aurkezpena, enpresa ideia baten garapena eta ikasketarako esperientzia anitzak. Oso ondo, ekintzaileak! Aurrera!
Sakondu
Badakizu nondin datorren Txitxiburduntzi eguna? Eta  inauteriak? Otsaileko ohituren inguruan, LHko 4.Bkoak LauHaixetara irratian! Entzun nahi? Ondoren daukazu entzungai.
Sakondu
Zer iruditzen zaizu adiskideei zerbait irakatsi eta haiengandik beste zerbait ikasi ahal izatea, bakoitzak besteari bere denbora eskainiz? Lehen Hezkuntzan abian jarri den ekimena da, eta Denbora Trukerako Kooperatiba Solidarioa deitu diote. Helburua: Besteen laguntza edota haiengandik ikasteko beti dirua ez dela beti tartean egon behar erakustea. Ikaskideengandik ikastea. Besteei balioa eman diezaieketen gauzak ere...
Sakondu
Gure interesa pizten duen zerbaiti buruz ikastea bezalakorik ez dago. Oraingo honetan, Lauaxetako 5 urteko ikasleek izango dute zortea, lagun berri batzuei esker bizitzaren zikloari buruz ikasiko baitute: une honetan ikasgelan lagun dituzten zapaburuak, baina handiagoak egiten direnean ikastolako urmaelera joango direnak. Jakin-mina ikaskuntzaren zerbitzura. Asko ikasi!
Sakondu
Ikasleek garatu beharreko gaitasunen artean, eta are gehiago Batxilergoko etapan, jarrera ekintzailea dago. Izan ere, ekintzaile izateak, une bakoitzean dakigun eta egiten dakigun guztia, hobetu nahi dugun horren zerbitzura jartzea dakar. Horretarako, garrantzitsua da ikasleen egunerokotasunean ekiteko gaitasuna txertatzea, ikasleek euren izaeraren parte bezela barneratu dezaten. Hori hainbat ekimen eta proiekturekin lortzen da. Horien artean,...
Sakondu
DBH 2. mailako ikasleek diziplina anitzeko proiektu bat garatu dute. Helburua: gaur egungo gazteak genero, orientazio eta identitate anitzen inguruan kontzientziatzea. Hau da, genero, generoaren identitate ez normatibo eta orientazio sexual ezberdinen inguruan ikasi eta hausnartzea izan du helburu, gizarte irekiago eta errespetuzkoa eraikitzeko. Horretarako, besteak beste, hiru esparru horietan sakontzeko ekintzak garatu dituzte: Emakume...
Sakondu
Beste kultura batzuk ezagutzen ditugunean, gureaz haratago beste errealitate batzuk daudela ohartzen gara, eta norberarena zein besterena baloratzen ikasten dugu. Testuinguru horretan eta Kulturartekotasunaren diziplinarteko proiektuaren esparruan, Lauaxetaren DBHko 1. mailako gazteek hurbiletik ezagutu dituzte beren bizitzako une batean emigratzeko beharra erabaki edo ikusi zuten pertsona batzuen bizipenak, eta, horiei esker, bi ikaskuntza handi egin...
Sakondu
Konpetentziak garatzeko, beharrezkoa da haiek praktikan jartzeko aukerak eskaintzea. Horrela da ekintzailetzari dagokionean ere. Lauaxetako DBH 2. mailako ikasleek, Egin eta Ekin programaren bitartez, honetan dabiz. Egin eta ekin, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako programa bat dogu, gazteengan ekintzailetza bultzatzeko helburuz.
Sakondu
Lauaxeta ikastola
Oraingo honetan, Batxilergoko ikasle batzuek garatzen daben kart elektrikoaren proiektuari buruz gehiago jakin nahi izan dogu. Proiektu hau, automobilismoak gazteengan pizten dauan emozioaz baliatzen da, gazteek Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikaren (STEM) esparruan daukeen potentziala pizteko. Euren proiektuari buruz gehiago jakin nahi? Ondoren daukazu zehaztapen gehiago.
Sakondu
1 5 6 7 8 9