Lauaxeta Ikastola > Proiektuak > Nor naiz ni? DBHko 3. mailako gazteei zuzendutako proiektu berria

Zelan ikusten dut nire burua? Nola nago emozionalki? Zer erabilera ematen diet sare sozialei? Hauetan ere nire burua zaintzen dut? Sareetan ikusten dudana “bezain perfektua” al da nire bizitza? Nola ikusten ditut adiskidetasuna eta maitasuna? Eta zer gertatzen da alkoholarekin edo drogekin? Zer deritzot horri? Nor naiz ni guzti honen erdian?

Aurten, DBHko 3. mailako ikasleek garatzen duten diziplinarteko proiektua berritzea erabaki dugu, betraientzako benetan gai motibagarri eta baliagarri batean zentratzeko.

“Nor naiz ni” izenburupean, bete-betean heltzen diegu beren kezka handienei eta beren ongizatean eragin dezaketen kontuei: autoestimua, emozioak, identitatea, sare sozialak, lagunak, maitasuna, sexualitatea, alkoholarekiko eta/edo drogekiko esposizioa, eta horrek guztiak nola eragiten dien.

Hiru egunez gai horiek landuko ditugu kanpoko profesionalen hitzaldiekin eta ikasleen hausnarketekin.

Izan ere, batzuetan, bizitzak, lagunek, gizarteak bide jakin batzuk hartzen ditu, baina beti gaude garaiz baloratzeko nola eragiten duen gauza bakoitzak gure ongizate emozionalean, eta horren arabera guretzat nahi dugun ala ez erabakitzeko. Bere hausnarketa sustatzea da helburua, bizitzaren gidaritza hartu dezaten, kontzienteki eta dagokion arduraz. Helduak izanez.

Proiektu hau osatzeko, DBHko 3. mailako familiei ere zuzendutako hitzaldi bat ere garatu da, kontsumoarekiko mendekotasunari buruz, Sasoiaren eskutik, aste honetan bertan.

Azken albisteak

2025/04/11
Opor on eta merezi bezain zoriontsuak!
2025/04/11
Liburuaren astea Lauaxetan: hitzak, sormena eta elkartasuna protagonista
2025/04/11
Ikasteko eta laguntzeko liburuak: 855 € Mundu Bakean-entzat zuen elkartasunari esker!
2025/04/11
Komunitate inklusiboak eraikitzen: diziplina arteko bidai bat hiri-iraunkortasunerantz
2025/04/10
Memoria bizia: Lauaxeta Ikastolako ikasleak Gogora Fundazioak antolatutako biktimen eta gazteen arteko elkarrizketan
2025/04/10
Belaunaldien arteko zubia: Orue egoitzako bisita Lauaxetara

Kategoriak

Buletinean harpidetu