🌟 🎓 Batxilergo Duala AEBetako programa ofiziala da, eta aukera ematen dio ikasleari estatu mailako Batxiler titulua eta American High School Diploma aldi berean eskuratzeko. Horretarako, ohiko ikasketak ingelesezko ikasgai osagarriekin uztartzen dituzte, modu autonomoan eta digitalean lan eginez, beti jatorrizko irakasleek gidatuta. Programa honetan, Honor Roll izeneko aitortza emaitz akademiko bikaina lortzen duten ikasleei...Sakondu
📚✨ Istorioak… inspiratzeko eta laguntzeko! Beste behin ere, Lauaxeta Ikastolako ikasleen talentua eta sentiberatasuna aitortu dute Pentsatzeko ipuinak ekimenean, sormena, gogoeta eta konpromiso soziala uztartzen dituen lehiaketa honetan. 🎉 Aurtengo edizioan, hiru ikaslek jaso dute saria euren ipuinengatik: 🖋️ Amets Guerrero Uriarte, bere saria La Cuadri del Hospi elkarteari eman dio, minbizia duten haurrei laguntzeko.🖋️...Sakondu
🎥🔬 Aurreko batean, Gernikako Zientzia eta Teknologia Eguna ospatu zen, eta bertara joan ginen gure 4. DBHko ikasle batzuekin. Azokan, RK Informatikaren standean, iragarki labur bat grabatzeko aukera eskaini zieten ikasleei… eta gure ikasleen bideoa izan zen onena! 👏 Sormenari eta talde-lanari esker, smartwatch bat irabazi dute sari modura. Gaur, Gernikako enpresa bisitatu eta saria...Sakondu
Edozein lan edo eginkizunetan, egindako esfortzua eta dedikazioa aitortza eta zorionak jasotzeko modukoak dira. Eta, gainera, ahalegina eta konpromisoa tartean daudenean, emaitzak ere iritsiko dira, epe ertain-luzera. 🛤️ Ildo horretatik, ikasturte honetan zehar erronkei eta zailtasunei aurre egiteko esfortzuz aritu diren ikasle askori gure zorionik beroenak helarazi nahi dizkiegu. Eta, bereziki, 1. eta 2. Batxilergoko...Sakondu
Mikel Patino, DBH 2. mailako ikaslea, Euskadiko Matematika Olinpiadan saritua izan da. Aitortza honek ez du soilik bere gaitasun akademikoa nabarmentzen, baizik eta erronka konplexuei aurre egiteko, logikaz eta sormenaz pentsatzeko eta matematikak eskolatik harago gozatzeko duen gaitasuna ere bai. 🏅 Matematika Olinpiada proba zorrotza da, Euskadiko ikasleen gaitasun matematikoak neurtzeko sortua. Parte hartzea bera...Sakondu
Askotan pentsatzen dugu aldaketa handiak egiteko mundua aldatu behar dela… baina, zer gertatzen da gure inguruko errealitatearekin? 🌍 Edukazioa eta berdintasuna eskutik doaz, eta gizarte bidezkoago bat eraikitzeko lehen pausoa gure egunerokotasunean eta ingurune hurbilenean hasten da: ikastolan bertan. Hori da, hain zuzen, Haregin taldearen lana. DBHko eta Batxilergoko ikasleek osatutako talde honek urteak daramatza...Sakondu
🌍🎓Lauaxeta Ikastolan etorkizunera ateak zabaltzearen aldeko apustua egiten dugu, eta horietako bat Batxilergo Duala da. Programa honi esker, gure ikasleek ez dute soilik gure ikastolan Batxilergoa amaitu, baizik eta AEBetako High Schooleko titulazio ofiziala ere lortu dute 🗽📚. Aitortza bikoitz hau Espainiako eta AEBetako curriculumak uztartzen dituen online egiturari esker lortzen da, eta konpromisoa, etengabeko...Sakondu
Gaur ospatu dugu Zu ere erromantiko literatur lehiaketaren IV. edizioaren sari banaketa. Bi urterik behin, Batxilergoko 1. mailako Literatura Unibertsala ikasgaiko ikasleak dira lehiaketaren antolatzaile eta epaimahai. Haiek izan dira, hain zuzen ere, gaurko sarituen lana ebaluatu dutenak. 👏✨ Lehiaketaren helburua?Erromantizismo mugimenduko ezaugarriak islatzen dituzten ipuin laburrak sortzea, eta aurtengo edizioan lan bikainak aurkeztu dira...Sakondu
Gaur, 11:15etan, LHko 1. jolasorduan, ospatu da Lehialariak Agentziak eta Kultur Labek antolatutako marrazki lehiaketaren sari banaketa. Lehiaketa LH1 eta LH2ko ikasleei zuzenduta egon da eta helburua izan da gure liburutegiko orri-markatzaile berriak dekoratzea, liburuen maileguarekin erabiltzeko eta itzultzeko data adierazteko. Epaimahikideak Lehialariak agentziako ikasleak izan dira eta talde bakoitzeko irabazle bat aukeratu dute. Hona...Sakondu
Igande honetan, MugitekLab Lauaxeta taldeek Greenpower zirkuituan parte hartu zuten Amorebieta-Etxanon, ingeniaritza eta jasangarritasunarekiko duten grina eta haien lan ona erakutsiz, izan ere 3 sari eta Salaon kategorian nagusitza lortu zuten eta. 💡🔋 Baina lasterketa hau ez zen abiadurari eta eraginkortasun energetikoari buruzkoa bakarrik izan. Hurrengorako, taldeek erabiltzen duten ekipamenduaz gain, zirkuitura elementu berria gehituko...Sakondu