Junior Achievement-ek Estatu mailako gazteen 30 ekintzailetza-proiektu onenak biltzen ditu Madrilen, uztailaren 2tik 5era Catanian egingo den Gen-E Europako Lehiaketan parte hartuko duten taldeak aukeratzeko. Guztira, 100 ekintzaile gaztek parte hartuko dute. Horien artean, Lauaxeta Ikastolako Ainhoa Lopez, Naia Alonso, Naroa Ezquerra, Nora Diego eta Sendoa Ozkariz. Lehiaketak ekintzailetzaz eta ikaskuntzaz betetako bi jardunaldi ditu....Sakondu
Duela gutxi kontatu genizuen Ibai, Lauaxetako 4 urteko ikaslea, Elkarrek antolatutako lehiaketa batean ipuin baten ilustrazio batengatik saritua izan zela. Bada, asteburu honetan bertan sari banaketa izan da. Lan bikaina Jon Ander Urkiagak idatzitako “Azeri ase ezina” ipuina ilustratzeko erronkaren aurrean. Zorionak Ibai! Sakondu
Exporecerca zientzia-azokan Kataluniako biologia-gizartearen saria jaso ondoren, beren proiektua aurkeztu zuten duela egun batzuk, Educaixak antolatutako “The Challenge” jardunaldietan. Espainiako, Peruko eta Portugalgo 100 taldek parte hartu zuten, eta ikasleek beren proiektuak aurkeztu eta defendatu zituzten ebaluatzaileen aurrean. Topaketa horretatik, beren proiektua Youth Start Gazte Ekintzailetzaren Europako lehiaketan aurkezteko aukeratu dituzte. Berlinera (Alemania) 4 eguneko...Sakondu
Joan den asteburuan, ikasle batzuek Educaixak antolatutako “The Challenge” jardunaldietan parte hartu zuten. Master Chef tailerretatik hasi eta inspiraziozko hitzaldietaraino, ikasketaz eta motibazioz beteriko ekitaldia izan zen. Maider Uriarte, Jon Vegas, Martin Perez, Katalin Portuondo, Uxue Martinez eta Izaro Elejalde izan ziren esperientzia horretaz gozatu zutenak, bere garaian Exporecerca azokan aurkeztutako lanen sari gisa. Diesflora:...Sakondu
Amorebieta-Etxanoko I. Ipuin Laburren Lehiaketak baditu irabazleak, eta Lauaxetako ikasle ohi bat eta irakasle bat dira! Jon Etxebarria Zarandona izan da 16 eta 22 urte bitarteko gazteen kategoriako irabazlea “Kontu zaharrak” ipuinarekin eta Nerea Aburto González izan da 23 urtetik gorakoen kategoriako irabazlea “Hil ezazu aita” ipuinarekin. Euskarazko ipuin laburren lehen edizio honek izan duen...Sakondu
Asteburu zoragarria Amets Iparragirre, Nahia Iragorri, Roke Atristain, Izaro Rioja eta Ager Uriberentzat! Pasa den asteburuan, esperientzia paregabe eta ahaztezin batean parte hartu dute: Unesmun! Topaketa Piedras Blancasen izan zen, Asturiasen, non ikasleek nazioarteko eztabaidaren mundu zirraragarrian murgiltzeko aukera izan zuten, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren ereduari erantzunez. Eta protokolo-maila handia izan zen! Esperientzia hau, argudiatzeko...Sakondu
1.600 talde eta 7.000 ikasle baino gehiagoren artean, Malfi taldea, Ainhoa Lopezek, Naia Alonsok, Naroa Ezquerrak, Nora Diegok eta Sendoa Ozkarizek osatua, Junior Achievment Fundazioaren Estatuko Ekintzailetza Txapelketako finalera igarotzen diren 15 talderen artean hautatu dute. Finala Madrilen izango da maiatzaren 22an eta 23an. Estatu mailan 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzat egiten den Ekintzailetza...Sakondu
Gurot lehiaketa onlineko kultur lehiaketa bat da. 2023an 3.200 gazte bizkaitar aritu ziren Gurot aplikazioarekin jolasten. Oraingoan edizio berritua eta osatua izan da, 11 eskualdetara zabalduz. Bere helburua, gazteen artean euskararen erabilera sustatzeaz gain, gazteei euren aisialdirako jolas edo tresna egoki bat eskaintzea da, galderei erantzunez sariak irabazteko aukera emanda. Lauaxetatik hainbat ikaslek parte hartu zuten...Sakondu
Duela aste batzuk, Lauaxetan, Pi eguna ospatu genuen, ikasleak beren ezagutzak modu sortzailean aplikatzera animatzeko hainbat egun eta erronka planteatuz. Gaurko egunean sariak banatu dira. Zorionak guztioi eta bereziki sarituei! 3C: Claudia Gutiérrez, Klaudia González, Aritz Abrisketa, Xabier López eta Eneko Iglesias 4A: Javier Gorroño 6B: Leonard Plano (Argazpia) eta Irene García (Piesia) DBH: Jone Lago (Argazpia),...Sakondu
Atzo Sener fundazioak antolatzen duen “Un reto por la ciencia” lehiaketaren finala izan zen. DBH 3Dko bi taldeek beraien lanak aurkeztu zituzten: -Mikel Iglesiasek eta Maren Mazok, finalisten artean, DRONZONE izeneko enpresa diseinatu dute DRONak pertsonen eta paketeen garraioarako erabiltzeko. -Ainhize Lezama eta Enara Maeso: “NFH: No Hay fronteras para un Hogar” lana aurkeztu zuten....Sakondu