Denok ditugu hitzen bidez adierazten ditugun asmoak eta helburuak. Baina gure ekintzek erakusten dute helburu horiekin benetan konprometituta gauden edo ez. Gure memorian ekintza, gertakari, adibide eta ebidentzia asko biltzen ditugu, azken urtean zer egin duguna azaltzeko asmoz. Zuretzat egin ditugunaren adibideak izatea garrantzitsua dela uste dugulako. Hitzekoak garelako eta eta hitzak ekintzetara eramatekoak. Besterik gabe,...Sakondu
Elhuyar azokan saritutako Lauaxeta Ikastolako hiru ikaslek aukera izan dute BC materials ezagutzeko. BC materialsen zer egiten duten eta zein ikerkuntza lerro dituzten ikasi eta laborategiak bisitatu zituzten eta azkenik, 3D inpresorak nola erabiltzen dituzten material berriekin. Uxue Cruz eta Leire Ibarra izan dira suertatuak. Ikerbasquek, Zientziarako Euskal Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) 2012ko ekainean abiatutako ikerketa-zentro autonomoa...Sakondu
Itsasmuseum Bilbaok XX. urteurrena beteko du aurten, eta hori ospatzeko, BBKrekin elkarlanean, DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleei zuzendutako lehiaketa bat abiarazi zuen. Bertan, smartphonearekin grabatutako elkarrizketak egiten zitzaizkien ikasleen inguruko adinekoei, ‘Zer da itsasoa zuretzat?’ galderatik abiatuta. Zer da itsasoa zuretzat? Gure ikasle batzuek parte hartu zuten eta, gainera, hiruk saria eskuratu dute! Aiala...Sakondu
Gizarte Ekonomiako lehen Sormen Jaialdia heldu da Donostiara. Helburua da gizarte-ekonomiaren balioak zabaltzea pieza sortzaileen bidez, bi modalitatetan: grafikoa eta ikus-entzunezkoa. Batxilergoko ikasle batzuek lehiaketan parte hartu dute eta orain ikusleen botoen fasearen zain daude. Inklusioa, iraunkortasuna, funtsezko gizartea, tokiko garapena, berdintasuna eta gizarte-ekintzailetza izan dira EKOSen parte hartzeko inspirazio-iturri. Ainhoa López, Naroa Ezquerra, Naia...Sakondu
Unai Egiluzek, Lauaxetako ikasle ohiak, bere ametsetako bat lortu du Athleticen sartzean. 2018ko udan lurreratu zen Lezaman, Durangoko Culturaletik, eta kanpaina honetan debuta egiten duen laugarren futbolaria da. “Txikitatik nuen ametsa bete dut. Oso harro nago egindako lanagatik eta orain aukera gehiago bilatu behar ditut “nabarmendu zuen Unaik. Albisterako esteka hemen duzu.Sakondu
Paule Etxebarria, Hirune Barrenetxea eta Naia Garcia dira. Iaz, Elhuyar Zientziazoka lehiaketan parte hartu eben eta sari moduan Donostiko CFM zentrora bisita gidatu bat irabazi zuten. Bertan, bisita orokor bat eta gero, ikerlari ezberdinekin lan egiteko aukera izan zuten, ordubeteko tarteetan, bakarka. Beste ikasle batzuk ere datozan egunotan, Leioako zein Donostiko kanpusera joango dira, antzeko...Sakondu
Albiste onekin hasi dugu ikasturtea! Jon Valbuena Álvarezek Eusko Jaurlaritzak emandako Batxilergoko sari berezia eskuratu du! Hemendik, albistea hau Jon zoriontzeko eta bera zein gainerako ikasleak bere esku dagoen guztia egitera animatzeko aprobetxatu nahi dugu. Zuen emaitzak, zuen lan eta ahaleginaren araberakoak izango dira eta egindako lanak harro sentiaraziko zaitue! Aurrera!Sakondu
Gazteen kategorian 200 inguru parte hartzaile izan dira. Euskal Herritik 18 kontakizun aurkeztu ziran eta Miren Mondragon Batxilergo 1.eko ikasleak Arkeologiaren sari berezia irabazi du. Inspiraciencia, sormen literarioa zientziara hurbiltzeko ekimena da: zientzia eta idazketa era ludikoan bateratzen dituena; fikzioa abiapuntu izanik, zientzia birpentsatu eta irudikatzeko. Bere helburua pentsamendu zientifikora hurbilketa sustatzea da. Miren Oviedora...Sakondu
Edozein zeregin edo lanetan, egindako esfortzuak eta lanak zoriontzea merezi dute. Gainera, ahalegina eta dedikazioa tarteko, emaitzak epe ertain luzera, iristen dira. Ildo horretatik, ikasturte honetako erronka eta zailtasun guztiei ahalegin eta dedikazio handiz aurre egin dieten ikasle guztiak zoriondu nahi ditugu. Bakoitzak bere erronka akademiko eta/edo pertsonalekin, ez bakarrik aurre egin nahi dietelako, baizik...Sakondu
Noa Blanco, Ane Marín eta Gadea Martínez Bostonen eta New Yorken daude, beren sariaz gozatzen: prestakuntza-bidaia bat. Atzo, hain zuzen ere, Bostongo MIT eta Harvardeko laborategia bisitatu zituzten. Bertan, STEAM proiektu oso interesgarriak ezagutu eta zientzialari desberdinekin hitz egin ahal izan zuten. Hori guztia Bartzelonako Exporecerca zientzia-azokan eta Educaixako The Challenge esperientzian egindako lan onari...Sakondu