Zer iruditzen zaizu zure trebetasunak partekatzeko espazio bat izatea, ongi ematen zaizun hori erakusteko eta zure lagunak bide batez entretenitzea eta zu zeu hobeto ezagutzea? Lehen Hezkuntzan badaukate. Ahotsenea du izena eta ostegunero egiten da 11: 15etik 11: 45era. Gaur bertan inauguratu dugu gune hau ikasturte honi dagokionez. Aurrera!Sakondu
Zer iruditzen zaizu pentsatzen lagunduko dizun liburu bat edukitzea? Ezagunak zaizkizun pertsonaien bidez gidatuko zaituen liburu bat, bere ezaugarriak nabarmenduko dituena eta betaurreko batzuk ere eskainiko dizkizuna, horien bidez talde-lana edo ikasteko gogoa bezalako gauza garrantzitsuak argiago ikus ditzazun? Aste honetan ikasleek jaso dute “Pentsatzen ikastearen abentura” izenekoa, eta prest daude pentsatzen ikasten jarraitzeko! Liburu...Sakondu
DBHko eta Batxilergoko ikasle batzuek Batxilergo Duala egitea aukeratzen dute, eta, hain zuzen ere, aste honetan hasi dute ikasturte berri hau, AEBn dituzten tutore berrien eskutik. Diploma honek ikaslearen jatorrizko herrialdeko batxilergoko titulazioa (aurrez aurre) eta Estatu Batuetako batxilergoko titulazioa edo High School Diploma (digitala) lortzea dakar. Programa horren bidez, ingelesa hobetzeaz gain, prestakuntza akademiko...Sakondu
Egunero zuretzat eta zure seme-alabentzat konpromisoz lan egiten dugunok gehiago ezagutzea nahi dugu. Zuzendaritzatik, irakasleengandik, irakasle ez diren langileak eta sukaldeko langileenganaino. Guztiok osatzen dugu talde hau, eta ahalik eta girorik onena sortzen ahalegintzen gara haien ikaskuntzarako eta ongizaterako. Horregatik, post hau geure burua aurkezteko eta guri aurpegia jartzeko idatzi dugu. Hemen uzten dizkizugu taldeko...Sakondu
Hezkuntzan ez dago poztasun handiagorik gure ikasleak pertsona gisa nola hazten eta garatzen diren ikustea baino. Horretarako beharrezkoa dira lana eta taldean ekitea, bide zirraragarri hori beraiekin partekatuz. Aurten, beti bezala, hor egongo gara, familiekin elkarlanean, urrats bakoitzean zuei laguntzeko, lanarekin, dedikazioarekin eta konpromisoarekin. Horrela kontatzen dute Maitek eta Anderrek Teleberri-n, familia bereko bi belaunaldik,...Sakondu
Komunikazioa errazteko helburuz, ikastolarekin harremanetan jartzerako orduan baliagarri izango zaizun kontaktuen agenda bat prestatu dugu. Bertan, edozein zalantza edo iradokizunen aurrean norengana jo behar duzun aurkituko duzu. Emailez bialtzen da familiei, baina gure webgunearen alde pribatuan ere eskuragarri dago. Gida hau zure telefonoan edota ordenagailuan ere deskargatu eta eskura euki dezakezu baita.Sakondu
Udak askorako ematen du, eta handik bueltan batzuetan harritu egiten gara gure seme-alabak eta ikasleak hazi direnarekin. Gertatu zaizu? Hala bada eta Lauaxetako kirol-arropa berritu behar baduzu, gure online dendatik egin dezakezu.Sakondu
Prest al zaude? Ikastolan lanean dihardugu, zuri datorren astean harrera egiteko! Esteka honetan , ikasturteko egutegia ikus dezakezula gogorarazten dizugu eta beste honetan Haur Hezkuntzako egutegi berezia, baita hemen, Harrera gidak ere. Besarkada bat!Sakondu
Irailaren 2ra arte, ikastola itxita egongo da, hori bai, ikasturte berrirako hainbat obra eta prestaketa egongo dira bitartean. Uda ona opa dizuegu eta gogoratu gure webgunean egutegia, ikasturte berria eta orain arte argitaratutako guztiari buruzko informazioa aurki dezakezuela. Beste barik, bueltara arte ondo izan!Sakondu
Atseden hartzea ere ikasketa garrantzitsua da. Gure seme-alaben bizitzarako baliagarriak eta garrantzitsuak diren gaitasunez hitz egitea gustatzen zaigu. Orain atseden hartzeko sasoia dator, eta horretaz gozatzekoa. Atseden hartu indarberritzeko. Uda zoriontsua opa dizuegu eta irailean indarberrituta itzuliko gara, ikaskuntza-esperientzia eta proiektu berriekin! Atseden hartu, ondo izan eta bueltara arte! Zaindu, ondo izan eta besarkada bana!Sakondu