Gaur egun berezia izan da DBH 4. mailako ikasleentzat. Orientazio-programaren barruan, Tony Struch-en bisita berezia izan dugu gure artean. Idazle hau Zertarako etorri naiz mundu honetara? liburuaren egilea da, uda honetan gure irakurgaia izan dena eta geroago ikasgelan landu duguna Proiektu Pertsonalaren barruan. Liburu honek galdera sakonak planteatzen ditu gure nortasunaren, beldurren eta bizitzari eman...Sakondu
Zer dute amankomunean botilako tornado batek, kameleoi kimiko batek eta iodozko erloju batek? Ba gure pertzepzioa desafiatzen dutela eta zientzia zoragarriaren mundua arakatzera gonbidatzen gaituztela! Lauaxetan, STEM Eguna ospatzen dugu, jakin-mina pizten duten jarduerekin, pentsamendu kritikoa sustatuz eta aurkikuntza zientifiko handietara hurbilduz. 🤓🎉 Esperimentuak eta aurkikuntzak adin guztientzat Batxilergoko ikasleentzat, jardunaldiak erronka zientifiko ugari ekarri...Sakondu
Aste honetan atzera eginez, pasa den astean 4. DBHko ikasleek aukera paregabea izan zuten: Virginia Gamboa Aldecoa ezagutzea. CIC BIOGUNE ikerketa-zentroko doktoretza ikaslea da, eta bere ibilbide pertsonala eta ikerkuntza-esperientzia partekatu zituen gure ikasleekin. Topaketa honek aukera eman zien gazteei zientziaren mundura hurbiltzeko eta, zehazki, bularreko minbizia gainditzeko teknika berrien inguruko ikerkuntzan murgiltzeko. Virginia Gamboa...Sakondu
Gaur, Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko ikasle talde batek Galdakaoko Ospitaleko ate irekien jardunaldian parte hartzeko aukera izan du. Esperientzia honek osasun-langileen eguneroko lana gertutik ezagutzeko eta ospitale baten funtzionamendua barrutik ikusteko aukera eskaini die. Jardunaldian zehar, gure ikasleek hainbat espezialitatetan sakontzeko aukera izan dute, osasun-arloan talde-lanak duen garrantziaz jabetu dira eta medikuntzan teknologia berriek duten funtsezko...Sakondu
Iikastea partekatzea da. Horregatik esaten da hain zuzen, batek irakasten duenean bi dirala ikasten dutenak. Ikasle nagusiek zientzia Haur Hezkuntzako geletara eraman dute, adinera egokitutako esperimentu dibertigarriekin. 🎨💡 Koloreen nahasketak, flotatzen duten objektuak eta erreakzio harrigarriak aztertuz, haurrek jakin-mina eta emozioa piztu dituzte zientziaren bidez. 🔍👦👧 💡 Zientziarako interesa pizteaz gain, esperientzia honek nagusien komunikazioa...Sakondu
Haur bakoitzak modu berezian ikasten du. Lauaxeta Ikastolan, ikaskuntza multisentsorialaren alde egiten dugu, esperientzia aberasgarria eta esanguratsua izan dadin. 🌱👀🎶 Gure gela multisentsoriala ukimena, ikusmena, entzumena eta mugimendua sustatzeko diseinatuta dago. Montessori eta Snoezelen metodologia inspiratuta, haurrak modu naturalean eta dibertigarrian mundua esploratzeko aukera eskaintzen du. 🧩🎨 Zein dira onurak? 🔥✅ Informazioa hobeto barneratzea✅ Gaitasun...Sakondu
Industria Erronka FVEMek (Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa) bultzatutako proiektua da, industria Bizkaiko gazteei hurbildu nahi diena, STEM bokazioak pizteko helburuarekin. Horretarako, ikasturtean zehar, industria-enpresekin egindako topaketetan parte hartzeko aukera dugu, haien jarduera eta gehien eskatzen diren profil profesionalak ezagutzeko. Ekimen positiboa da ikasleen etorkizunerako eta Euskadiko ekonomiarentzat funtsezkoa den industria-sektorearen etorkizunerako. Aurrera!Sakondu
Asteburu honetan, Lauaxeta Ikastolan Txapeldunen Kirol Topaketa ospatu dugu! Eta bai, txapeldunak diogu, izan ere, 5 urteko gure kirolari txikiek baloia eskuan eta oinetan hartu dute, futbolean eta saskibaloian trebatuz. Baina txapelketa hau ez da soilik golak sartzea edo saskiratzeak egitea. Askoz gehiago da: ✅ Talde-lana: Adiskideekin elkar ulertzen eta elkarri laguntzen ikasten dute.✅ Esfortzua...Sakondu
Joandako astean esperientzia berezia bizi izan dugu Lauaxetako laborategian. Batxilergoko ikasleek beren denboraren zati bat eskaini zieten Lehen Hezkuntzako ikasleei, esperimentuak gidatuz eta zientziaren magia partekatuz. Esperientzia aberasgarria izan da bi aldeentzat, zientziak hezkuntza-etapa ezberdinen arteko zubi lanak egin dituelarik. Txikienentzat, aukera paregabea izan da zientzia modu praktiko eta dibertigarrian ezagutzeko. Erreakzio kimikoak ikusi dituzte,...Sakondu
En Lauaxeta creemos en la educación integral, en la que el aprendizaje va más allá de las aulas y se experimenta a través de la práctica y la tradición. En esta línea, el alumnado se sumergió la semana pasada en Herri Kirolak, los deportes tradicionales vascos, en una sesión especial de Educación Física guiada por...Sakondu