Ikasturtea amaitzear dugu eta animo mezu bat bidali nahi dizuegu. Bereziki Batxilergoko 2. mailako ikasleei, laster beste erronka bat baituzue aurretik: Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio proba. Zuen agur jaiaren bideo labur batekin uzten zaituztegu. Aurrera guztiok! Azken txanpa!Sakondu
Gure seme-alaben etapa guztiak erronka bat dira, haiek aldatzen eta gainditzen doazen heinean eta beren bizitzan ikaskuntza berriak txertatuz garatzen doazen bidean. Baina batzuetan beldur garen etapa bat nerabezaroa da. Zer espero duzu beragandik? Nola lagundu gure seme-alabei etapa berri honetan? Pista batzuk eskaintzeko asmoz, Lehen Hezkuntzako 6. mailako seme-alabak dituzten familientzako saio berezi bat...Sakondu
Ahalegintzen garenean, emaitzak lortzen dira. Besteak beste, norberak egindako lanarekiko gogobetetasuna eta satisfakzioa, eta, harago, besteen aintzatespena ere jasotzea posible da. Hori da Batxilergo Dualeko programako ikasleen kasua, oraingo honetan Academicak bidalitako eguzkitako betaurrekoekin agertzen zaizkigu, udarako ateetan. Gainera, horietako batzuek, DBHko 3. eta 4. mailakoek eta Batxilergoko 1. eta 2. mailakoek, ohorezko diploma jaso...Sakondu
“Ume oro artista bat da. Arazoa da haztean, nola jarraitu artista izaten”, esan zuen Pablo Picassok. Txiki-txikitatik eskuartean arkatz bat hartu eta zirriborratzen ikustea baino ez dago. Artea sormenaren sinonimoa da, eta, beraz, bere garapena garrantzitsua da. Ildo horretan, Lauaxetako Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek euskal artista eta eskultoreen lanak ezagutu dituzte, eta bereak sortzera...Sakondu
Kasu honetan ekintzailetza eta aldaketaren inguruko esperientziak partekatzen eta beste esperientzia batzuk entzun eta haietaz ikasten izan gara. Lauaxetako irakasle den Egoitz Etxeandia Romero, izan zen #LeinnInternational ekitaldi honetan. Aurrera!Sakondu
Lauaxeta Ikastolak Korrikan aktiboki parte hartu ondoren, Korrika Txiki ospatu dugu gaur, gazteenak euskararen alde inplikatzearen garrantziaz kontzientziatzeko. Aurrera, guztiona da eta!Sakondu
Aurreko egunetan, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleei erronka bota diegu pintxo osasungarri eta sortzaileak egiteko, eta hauxe da emaitza: “Gazta itsasoa”, “Marigorringo pintxoa”, “Piñako loroa”, Animatu etxean zerbait prestatzera eta gozatu familian!Sakondu
Joan den ostiralean Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrek eurentzako egun berezi eta magiko batez gozatzeko aukera izan zuten: inauteriak, mozorrotzeak eragiten dien ilusio guztiarekin. Pixkanaka, aurrera goaz eta umeek eskertzen dute. Guztiok pozik, normaltasunaren bidean aurrera goazela sentitzeaz , eta pixkanaka maskara baino haratago euren arpegi politak ikusteagaz! Aurrera! Bide onean goaz. Sakondu
Hezkuntzaren bidez, gure seme-alaben eta ikasleen garapen pertsonalean eragiten dugu, eta, horrekin batera, parte diren gizartearen etorkizunean. Zentzu horretan, bakean heztea erabakigarria da, beren arteko desberdintasunak hitzaren bidez konpontzeko gai izan daitezen, indarkeriara jo gabe. Egun hauetan, haiekin hausnarketa egin dugu gaurkotasun osoko albiste tristeen inguruan: Ukrainaren egoera. Saihestu beharreko esperientzietatik ikasteko eta indarkeriak, ezer...Sakondu
Eta 5 urteko txikienek badakite. Atzo landareak eta makilak biltzen aritu ziren, zapaburuak bizi diren lekua atondu eta erosoagoa izan dadin. Hori bai, badakite zerbait iragankorra izango dela, eta pixka bat handiagoak egiten direnean Lauaxetaren urmaelera joango direla. Sakondu