Aurki gaitzazu

Category

Uncategorized @eu
Gure sexualitateari, umore sexistari eta sexu-jazarpenari buruzko nahi gabeko kontaktu fisikoa, txisteak edo zurrumurruak dira sexu-jazarpenaren edo sexuan oinarritutako jazarpenaren aurpegiak. Eta ez dugu horietako bat ere onartu behar. Gaur, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna aprobetxatuz, ikastolan sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko protokoloa aurkeztu da, Berdintasunerako taldeak egindakoa, Emakunderen protokoloan oinarrituta. Gaurko jardueren...
Sakondu
Gaur Batxilergoko 2. mailako ikasleek bizkarrezur-muineko lesioa duen pertsona baten hitzen eta esperientziaren lekuko zuzenak izateko aukera dute. Jarduera honen helburua errepidearen arriskuei eta trafiko-istripuek eguneroko bizitzan izan ditzaketen ondorioei buruzko hausnarketa sustatzea da. Hori guztia Eusko Jaurlaritzaren Gerta Dakizuke programaren eta Aeslemeren eskutik. Eskerrik asko!
Sakondu
Zapatu honetan eskola ortuko uzta jasoko dugu, ikasleek astelehenean, azken urriko azokan saldu dezaten. Etorri nahi al duzu eta bide batez Lauaxetako beste gune berri batzuk ezagutu?  Lauaxetako Eskola Ortuaren proiektuaren baitan (Eneek-ek ortu ekologiko gisa ziurtatutakoa), hainbat azken urriko azoka ospatu ditugu. Gernikako urriko azken astelehenaren ildotik, ikasleek esperientzia esanguratsua izatea ahalbidetzen duen ekitaldia...
Sakondu
Aste honetan bertan hasi dira denboraldi-aurreko saskibaloi eta futbol entrenamenduak eta apurka-apurka normaltasuna berreskuratzen ari gara eskolaz kanpokoei dagokienez ere. 2022-2023 ikasturteko eskolaz kanpoko gainerako jarduerak urriaren 3an, astelehena, hasiko dira. Ekin, gozatu eta aurrera!
Sakondu
Euskaraldiaren edizio berri bati ongi etorria emateko, Amorebieta-Etxanon ekitaldi bat antolatu da ostegun honetan, hilak 29, 18: 00etatik aurrera Udaletxeko Plazan. Lauaxetatik, ekimenarekin bat egiten dugu eta familia guztiak gonbidatzen ditugu ekitaldira, musikaz, bertsoez eta batez ere giro onaz gozatzera. Zatoz! Guztiok euskararen alde!
Sakondu
Udak askorako ematen du, eta handik bueltan batzuetan harritu egiten gara gure seme-alabak eta ikasleak hazi direnarekin. Gertatu zaizu? Hala bada eta Lauaxetako kirol-arropa berritu behar baduzu, gure online dendatik egin dezakezu.
Sakondu
Batzuetan, horrenbeste espero dugun asteburua iristen da, eta ez dakigu zer egin. Familia osoa dibertituko dauan planen bat nahi dugu, eta bide batez balio erantsiren bat badu, hobe. Ideia horrekin, ekintza proposamen batzuk pentsatu ditugu. Begiradatxo bat bota nahi? Hezkuntza-etaparen eta ikasturtearen arabera bereizitako ibilbideak, bisitak, jarduerak eta ekitaldiak dira, gelan lantzen ari diran edukiei...
Sakondu
Ez… momentuz ez gara hortara iritsi, baina nork jakin! Oraingoz DBHko Lauaxetako ikasle batzuk surf udalekuetan dabiltza eta ondoko bideoa bialdu digute. Ondo pasa eta aurrera!
Sakondu
Abentura, lagunak, autonomia, natura eta esperientzia ugari. Eta zer gertatzen da aita edo amagaz? Zer suposatzen du abentura honek guretzat? Jarraitu irakurtzen eta hausnarketa batzuk partekatzen dizkizugu. Batzuetan, esperientzia hau modu dualean bizi dugu. Alde batetik, badakigu esperientzia positiboa izango dela beraientzat, eta guretzat, guraso garen aldetik, eguneroko bizitzan oso urriak diran beste espazio batzuez...
Sakondu
Ikastolatik, ikasgelatik haratago, familian eta inguratzen gaituen ingurune naturalaz gozatuz erlazionatzeko aukera ematen duten jarduerak planteatzen saiatzen gara. Hainbat modutan egiten dugu, baina horietako bat mendirako irteerak dira, aldizka antolatzen ditugunak. Oraingoan Gorlizera joan ginan, barbakoa eta guzti. Esperientzia aparta! Eta eskerrak eman nahi dizkiegu zuen prestutasunagatik parte hartu zenuten familia guztiei. Eskerrik asko eta...
Sakondu
1 39 40 41 42 43 44