Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Berdintasunaren lekukoa Lauaxetan aurrera doa

💜 Gaur une berezia bizi izan dugu Lauaxeta Ikastolan: berdintasunaren lekukoaren eskualdaketa ✨

Ikastolan euren ibilbidea amaitzen ari diren hiru ikaslek —Jon Azkuna, Unax Zubiete eta Unax Jaio— aitortza jaso dute Haregin taldean berdintasunaren alde egindako lanagatik 💜

Urte hauetan zehar, komunitate kontzienteagoa, errespetuzkoagoa eta konprometituagoa eraikitzen lagundu dute, ekimen eta hausnarketen bidez inguruan eragin positiboa sortuz.

Diploma jaso ondoren, pausu bat harago eman dute: lekukoa ikasle berriei ematea, konpromiso honek aurrera jarrai dezan eta egunerokoan hazten segi dezan bermatuz.

Keinu sinbolikoa, baina oso esanguratsua. Izan ere, berdintasuna ez da helmuga bat, baizik eta guztion artean, belaunaldiz belaunaldi eraikitzen den bidea 🌱

💚 Eskerrik asko zuen konpromisoagatik eta emandako ereduarengatik.

Aurrera jarraitzen dugu.

Azken albisteak

2026/05/05
Mundialerako bidean, Méridako Dantza Jaialdiaren ondoren
2026/05/05
Haizea Garmendia, Estatu mailako Ligan azpitxapeldun
2026/05/04
“Nire poltsikoaren jabe”: lehen pausoak finantza-hezkuntzan
2026/04/30
Eragin handidun keinu txiki bat
2026/04/28
Literatur mundura bidaia: sortuz eta partekatuz ikasten
2026/04/27
Lurretik ikastea: asteburu bat Baserri Eskolan

Kategoriak

Buletinean harpidetu