Aurki gaitzazu

Elkarrizketa sakonean: Aiala, Maialen, Alaitz eta Hugo, muralen artistak!

11

Oraingo honetan, euren berezko ekimena erakutsiz ikasturtean zehar hainbat mural artistikoren bitartez txunditu gaituen 4 ikaslegaz egon nahi izan dogu. Orainarte euren lanak blogean edota ikastolan ikusi ez badozuez, albiste honetan amaieran aurkituko dozun galeria bisitatzera gonbidatzen zaiutugu, euren lanak ezagutzeko.

Aiala Moreno, Maialen Junquera, Alaitz González, LH 5. mailakoak eta Hugo Moreno, LH 2. mailako ikasleak dira.

Nondik sortu jatzue mural artistiko honeek egiteko ideia?
Guztiak dagoz mundo mailako egun esanguratsu edo gai bateri lotuta eta ikastolan landu ondoren mural bat egitea pentsatu dogu kasu denetan: bardintasunaren alde, emakumeenganako indarkeriaren aurka, ingurugiroaren alde, euskararen alde, liburuen egunari lotuta, Gabonei lotuta, …

Eta zein da, zehazki, zuen helburua?
Alde batetik ondo pasatzea, eskulanak egiten gustatzen jakulako eta beste alde batetik irudi baten bitartez gai baten inguruan kontzientziatzea.

Eta zelan antolatzen zarie mural bakoitza egiterakoan?
Gai horreri lotuta Informazioa bilatzen dogu eta gero muralean zelan ipini pentsatzen dogu guztion artean eta gurasoen laguntzagaz. Asteburuetan egiten dogu, aitaren pabiloiean eta 3 edo emoten doguz lanean.

Eta zer ikasten dozue mural honeek egiterako orduan?
Ba gehien bat Informazioa bilatzen, esku lanak egiten, sortzen jakuzan arazoak edo zailtasunei aurre egiten, … Adibidez Gabonetako muralak argiak eta guzti eukazan eta hor arazo bat euki gendun baina konpondu gendun azkenean.

Eta, etorkizunari begira, beste muralen bat daukazue buruan?

Bai, bat bardintasunaren inguruan izango da, eta beste bat ezin dogu esan, sorpresa izan da!

Aiala, Maialen, Alaitz eta Hugo, etorkizunean irakaslea, moda diseinatzailea, albaitariaizango ei doguz. Dana dalakoa izanda ere, sormena, ekimena… eta edozein lanetan baliagarriak izango  jakezan hainbat konpetentzia erakusten deuskuez euren mural bakoitzean.

Eskerrik asko, artistak eta aurrera!

Euren lanak ezagutzeko jakinmina piztu badeutsugu, ondoko loturan klikatzea baino ez daukazu. Beti ere, aurrez-aurre muralak eskaintzen dauzan detaile eta aberastasuna, argazki batetan isladatzea ezinezkoa dala jakinaz.

Agian gustatuko zaizu

Azken albisteak

11
2024/10/10
Nola aukeratu seme edo alabarentzako ikastetetxea?
11
2024/10/10
Ikasleen Agentziak IBn: Lauaxeta Ikastolako Kulturlab Espazioko Ikasketa Propioaren protagonistak
11
2024/10/09
LXT Futbol zelaia, maila goreneko futbol zelai berria
11
2024/10/09
Trukaketa esperientziak: hizkuntza eta gehiago ikasiz!
11
2024/10/09
Lauaxeta Ikastolak WOP Challengean parte hartu du: Bizkaian zehargo kirol erronka solidarioa
11
2024/10/07
Eskutik eramaten gaituen norbait

Buletinean harpidetu

Gure web bisitariei esperientzia garden eta eroso bat eskeintzeko asmoz, cookie-ak erabiltzen doguz. Gure webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dozuz. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu pribatutasun pribatutasun politika atala.
JarraituPribatutasun politika

GDPR

  • Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. cumple con los requisitos establecidos en la Ley 34/2002, de 11 de julio, de Servicios de la Sociedad de la Información y Comercio Electrónico, en la Ley 56/2007, de 28 de diciembre, de Medidas de Impulso de la Sociedad de la Información, así como en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, sobre Protección de Datos de Carácter Personal, y su normativa de desarrollo, y a tal fin ha creado este aviso legal.

Web gunearen jabetza

www.lauaxeta.eus domeinua, Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ena da
Helbidea: Barrio San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano
Tel.: 946300020
Fax: 946300181
email: mailto:ikastola@lauaxeta.eus
IKF-F48090922

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. Familia kooperatiba bat dugu, irabazteko asmo gabea eta Administrazioak interes publikodun bezala zehaztutakoa, euskaldun y eleaniztuna, gizartearekin konprometitua eta osotzen duten pertsonei erabat irekia.

Lauaxetako estatutuak, 1988kop azaroaren 29an onartu ziran eta Elkarte Kooperatiboen Inskripzio Liburuan jasoak, BI-365 zenbakiaz aurkitu daitezkelarik.

Bere helburu soziala, Unibertsitate aurreko hezkuntza zerbitzuak eskaintzea da eta horretarako maila, etapa, ziklo, gradu eta modalitate desberdinak ditu aukeran. Aldi berean hainbat eskolaz kanpoko eta udako ekintza eskaintzen ditu.

Webgunearen helburua

Webgune honek, Lauaxeta Ikastolako familiei edota interesdunei, Lauaxeta Ikastolaren hezkuntza inguruko ekintza, zerbitzu eta albisteen berri ematea du helburu. Webgunea bisitatzeak beronen erabiltzaile bihurtzen du bisitaria eta ohar honetan zehazten beronen baldintzak onartzea dakar berarekin batera.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ek webgune honetako edukiak hobeagotu, aldatu edota ezabatzeko gaitasuna du, ala erabakiz gero,

Webgune honetako edukiak, familia, ikasle edota interesdunei Informazioa helarazteko helburuz zehaztu dira.

Gune honen bitartez eskaintzen diran eduki oro (testuak, irudiak, soinuak, audioak, bideoak, diseinuak, software,…) Lauaxeta Ikastola, S.Coop.enak dira, edota dagokionean, hirugarren batenak. Hauen erreprodukzioa egin nahi izanez gero, iturriak aipatzea eta gure webgunerako lotura zehaztea beharrezko izango dira.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. ez da webgune honen erabiltzaileek egin dezaketen erabilera okerrari lotutako kalteen erantzule egiten, ezta hauek egin dezaketen arau-hausteen arduradun egiten.

Datuen babesa

Webgune honen bitartez, ate irekiak, kontaktu edota blogari lotutako formulario bidezko informazio eskatzaileen datuak biltzen dira. Inola ere, datuok ez dira hirugarrenen eskutan jarriko eta informazio eskatzaileen zerbitzua betetzerakoan ezabatuak izango dira.

Blogean harpidetutako pertsonak, edozein momentutan eskatu ahalgo dute bertan baja ematea.

Aldi berean, hautagaien datuak ere biltzen dira eta hauek bildutako informazioa ere ez da hirugarrenen eskutan jarriko eta ezabatua izango da, zaharkitua dela ulertzen denean.

Edozein kasutan ere, interesa duenak, bere onespena aldatu dezake, datuak ezabatu edota aldatzeko eskatuz, lopd@lauaxeta.eus idatziz edota San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano helbidera zuzenduz.

Cookiak eta loturak

Wegune honek cookiak erabiltzen ditu, hau dau, ordenagailuan kokatzen diran testu artxiboak, websiteari, bisitarien erabilketaren analisia egiten laguntzeko helburuz. Cookie horiek inoiz ere ez dute informazio pertsonalik jasotzen.

Erabiltzaileak, nabigatzailea ere konfiguratzeko aukera du, cookie hauen instalazioa eragotziz, baina baliteke horren ondorioz webgunearen funtzionaltasun guztiak erabili ezin izatea.

Indarrean dagoen araudia

Aipatutako baldintzak, indarrean dagoen araudiaren araberakoak dira.