Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Kudeaketa > Lauaxeta: kirola eta komunitatea eskutik

馃聽Lauaxeta Ikastolan argi daukagu: gure ateak zabaltzea da komunitate bezala hazteko bidea. Horregatik, ez dugu soilik hezkuntzaren aldetik egiten, baizik eta kirolaren bidez ere bai.

20.350 m虏 instalazio zabal eta 6.000 m虏 estalita ditugu, moderno eta irisgarriak, guztion gozamenerako pentsatuak. Eta ez gure ikasle eta familientzat bakarrik: edonork, talde edo kirol-elkarteek ere erreserbaren bidez erabil ditzakete.

Horrela, langile, aliantza eta talde kirolariek Lauaxetan leku aproposa aurkitzen dute kirola egiteko, partekatzeko eta gozatzeko.

Dagoeneko gure instalazioetan entrenatzen dute Hockey HotShots, Waterpolo, SD Amorebietako beteranoen emakumezkoen taldea, Zornotza ST eta Erdu Pilota taldeek. Eta aurten gehitzen dira, gainera, Lagun Onak Pilota Elkartea, Hazi Berriak nesken futbol taldea eta Erein nesken futbol taldea.

Honek guztiak argi erakusten du Lauaxeta heztegi bat baino askoz gehiago dela: elkargune bat, lankidetza sustatzeko gunea eta gure komunitatearen garapen kirolari laguntzeko espazioa.

馃尡 Hori da gure konpromisoa: kalitatezko eta irisgarri den gune bat eskaintzea, guztion ongizatea ardatz duena.
Gonbidatuta zaudete Lauaxeta Ikastolako kirol-proiektu honen parte izatera!

Azken albisteak

2026/03/27
Etorkizuna diseinatzen: komunitate inklusibo eta jasangarriak
2026/03/27
Etorkizuna aukeratzen: orientazioa DBH 4. mailan
2026/03/26
Nazioarteko trukea: Berlingo ikasleak Lauaxetan
2026/03/25
Spelling Bee Deustuko Unibertsitatean: ingelesa modu praktikoan lantzen
2026/03/24
Familia eta ikastola, erronka digitalen aurrean elkarlanean
2026/03/23
Ideiak ekintzara: Ekintzailetza Astea Batxilergoko 1. mailan

Kategoriak

Buletinean harpidetu