Gaur, Lauaxeta Ikastolako 1. DBHko ikasleek aukera paregabea izan dute operaren munduan murgiltzeko, ABAO Bilbao Opera-ren ABAO Txiki programaren baitako hitzaldi didaktiko baten bidez. Ondoren, Soy Salvaje opera-txikia Arriaga antzokian ikustera joango dira, eta orain ekitaldi horren ideia gakoak eskaini dizkiote.
Oholtzaren gainean ikusten denaz harago —janzkera ikusgarriak, argiak eta ahots indartsuak—, bada lan handiz osatutako unibertso oso bat, eta hori ezagutzeko aukera izan dute gaurkoan: janzkera, eszenografia, talde teknikoa, artistak, entseguak… Hori guztia material audiovisualaren bidez eta profesionalen azalpenekin, modu dibertigarri eta pedagogikoan.
Hitzaldi hau ABAOren Programa Didaktikoaren parte da. Programa horrek 34 urte daramatza opera haurtzarotik helduarora hurbiltzen, musika eta emozioaren arteko lotura hobeto ulertzeko eta gozatzeko helburuarekin.
Urtero milaka ikaslek parte hartzen dute ekimen honetan, ikaskuntza eta entretenimendua uztartuz, eta erakutsiz opera ez dela gutxi batzuentzat bakarrik, adierazpen artistiko unibertsala baizik, edozein adinetarako eskuragarria.
Esperientzia honek ikasleen jakin-min kulturala pizten lagundu du, eta musika eta artea modu bizigarrian hurbilarazi.