Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Proiektuak > Nire ingurua eta ni. Nor naiz ni? Erantzun beharreko galdera garrantzitsua

Nola ikusten dut neure burua nire inguruan? Zer harreman dut besteekin? Zer erabilera ematen diet sare sozialei? Nire burua babesten dut haietan? Nire bizitza sareetan ikusten dudana “bezain perfektua” al da? Nola ikusten dut kolektibo jakin batzuen egoera gizarte mailan? Nor naiz ni honen guztiaren erdian?
DBHko 3. mailako ikasleek garatzen duten diziplinarteko proiektua da. “Ni nire ingurunean eta nire ingurunea niregan”. Helburua da ikasleak kontzientziatzea gaur egun bizi garen espazioetan (ikastola, hiria) biztanleriak dituen behar pertsonalei buruz, eta haientzat eta parte hartzen duten gizartearentzat baliagarriak eta motibagarriak diren hausnarketak garatzea. Zehatzago esanda:
• Pertsonen arteko harremanak hobetzea eta sendotzea.
• Kolektibo edo izaki kalteberak ikusaraztea eta kokatzea, eta haien segurtasuna indartzea.
• Ohiko espazioetan aurkitzen ditugun arazoei buruz hausnartzea: giza harremanik eza, harreman gero eta zibernetikoagoak egotea, elkarrekin bizitzeko espazioen urritasuna, adineko pertsonak, etxerik gabeko pertsonak, dibertsitate funtzionala duten pertsonak, …
• Bizi garen hirietan geure irudiari buruz eta publizitateak irudi idealizatuekin subliminalki nola bonbardatzen gaituen hausnartzea.
• Guzti hau herritarren bizikidetza hobetzeko GJHen parte dela ulertzea.

Hiru egunez aritu ziren gai horiek lantzen, kanpoko profesionalen hitzaldiekin eta ikasleen hausnarketekin.

Ikasitako guztia islatzeko, honako proiektu hauetako bat garatzea eta aurkeztea agindu zitzaien, taldeka:
• Hiriko gizatalde behartsuenen bizi-kalitatea hobetzeko zerbitzuak eskainiko dituen web orria, kolektibo jakin bati laguntzeko.
• Maketa bat, bizi diren hiria berreraikiko duena biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko.

Azken albisteak

2025/05/19
Igerilari txikiak, aurrera pauso handiak: Haur Hezkuntzako igeriketa intentsiboa
2025/05/19
Familiak eta ikastola: bidea partekatuz
2025/05/19
Pentsamendua Eraldatzen: Take Action eta OneTwoThink
2025/05/15
Ziurtatu zure ingeles maila Cambridge tituluekin Lauaxeta Ikastolan
2025/05/15
Gaur, Lauaxeta Ikastolan Euskaraldiarekin bat eginez: Gure hizkuntzari bizia emanez
2025/05/14
Entzun natura: Getxoko Ingurumen Aretora bisitan

Kategoriak

Buletinean harpidetu