Badakigu zure semearen edo alabaren matrikulazioari buruz erabakitzea oso garrantzitsua dela zuretzat eta gauza asko izan behar dituzula kontutan. Ez dela kontu erraza.
Baina guk ere badugu hainbat esperientzia honetan. Horregatik, horretaz baliatu eta gure ikastola bisitatzera gonbidatzen zaitugu, bertatik bertara zure zalantzak argitzeko eta zuk zeuk erabaki hoberena hartu dezazun, zure seme/alabaren ikastola izan daiteken hori ezagutuz.
Ate irekietan hezkuntza proiektua ezagutu eta ikastolatik bisita gidatu bat egiteko aukera izango dituzu. Izen emateko, egin zure aukeraketa ondoren:
Kontutan izan:
Erabaki bat hartzeko ez dago hobe informatzea eta gauzak zeure kabuz ikustea baino. Proiektua eta lekua ezagutzea.
Ikastola ia bere bigarren etxea da eta niretzat funtsezkoa izan zen pertsonak nik neuk ezagutzea eta nire semea bere egunerokoan eta datozen urteetan hainbeste denbora egongo zen lekua ezagutzea.
Instalazioak apartekoak dira. Natura, mendiak eta aire zabala. Nik hori geroz eta gehiago baloratzen dut. Baina gehien konbentzitu ninduena proiektua eta profesionaltasuna izan ziren. Gainera, bidean sortu zitzaizkidan zalantza guztiekin lagundu zidaten.
Behin ate irekietan izen ematen duzunean matrikulazio prozesuan zehar, dagokion informazioa bidaliko dizugu zure emailera. Une honetan, zehaztu ditzakegunak ondokoak dira:
Matrikulatzeko Epe ofiziala: otsailak 13tik 24ra (biak barne)
Indarrean dauden arauak: klikatu ikusteko.
Idazkaritza orduak: Astelehenetik ostiralera, 09:15etatik 18:00etara (ostiralean, 15:00ak arte). Ez da hitzordurik hartu behar.