Denok ditugu hitzen bidez adierazten ditugun asmoak eta helburuak. Baina gure ekintzek erakusten dute helburu horiekin benetan konprometituta gauden edo ez. Gure memorian ekintza, gertakari, adibide eta ebidentzia asko biltzen ditugu, azken urtean zer egin duguna azaltzeko asmoz. Zuretzat egin ditugunaren adibideak izatea garrantzitsua dela uste dugulako. Hitzekoak garelako eta eta hitzak ekintzetara eramatekoak. Besterik gabe,...Sakondu
Batxilergoko 1. mailako ikasle batzuk boluntariotza-programa batean murgildu dira Orue egoitzan. Gaur hasi da, hain zuzen ere, ekimen hau, eta Orueko bi profesionalek programa aurkeztu diete gure ikasleei. Saio horretan, neska-mutilek gehiago ezagutu dute egoitzako bizitzari buruz eta egoiliarren bizitzan alde nola eragin positiboa egin dezaketen. Hemendik aurrera, gure ikasleek astero bisitatuko dute egoitza, egoiliarrekin...Sakondu
Ikasturtean zehar, ikasle nagusiagoek hainbat jarduera egiten dituzte gazteenentzat. Oraingoan Batxilergoko 2. mailako txanda izan zen eta publikoa, HH 5 urteko ikasleak. Irudien bistara, gustatu zitzaien! Bideo labur batekin utziko zaitugu. Sakondu
Argi daukagu adimen artifiziala gure seme-alaben etorkizunean eta geure etorkizunean egongo dela. Geratzeko etorri dela eta oraindik ez ditugula ikusten emango dizkigun aukera guztiak. Gaur egun garatzen ditugun zeregin askotan lagungarri izango zaigu, eta zentzu horretan, gure egitekoa aldatuko du, adimen artifizialak gugatik egin dezakeena aprobetxatuz eta pertsonok eman dezakegun balio erantsidun alderdiak bereituz. Baina...Sakondu
Emakumearen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, ETBk Lauaxetara hurbildu nahi izan zuen gazteekin berdintasunaz, sexuaz, pornoaz, teknologiez eta emakumeenganako indarkeriaz hitz egiteko. Lauaxetan berdintasunaren alde lan egiten duen Haregin taldea osatzen duten pertsonetako batzuk izan ziran hain zuzen ETBrekin egon direnak. Bere gogoetak Gaur Egun eta Teleberrin izan ziran entzungai. Hemen duzue bideoa, entzun nahi izanez gero.Sakondu
Hezkuntza da pertsonen eta gizartearen hobekuntzan eragin positiboena duen faktoreetako bat. Horregatik, funtsezkoa da gure ikasleak berdintasunean heztea, indarkeriatik urrun. Gure seme-alabek jakin behar dute harreman batean bi aldeen beharrak kontuan hartu behar direla. Hori dela eta, azaroaren 24an, jarduera ugari egin dira Lauaxeta Ikastolan, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta. DBHn bideo...Sakondu
Gazteria etorkizuna da, eta pentsatzen eta jokatzen duten moduaren arabera, horrelakoa izango da gizartea urte batzuk barru. Emakumearen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren bezperan, ETBk Lauaxetara hurbildu nahi izan du gazteekin berdintasunaz, sexuaz, pornoaz, teknoligiez eta emakumeenganako indarkeriaz hitz egiteko. Lauaxetan berdintasunaren alde lan egiten duen Haregin taldea osatzen duten pertsonetako batzuk izan dira hain...Sakondu
Diseinuan eta eraikuntzan denbora bat eman ondoren iritsi zen egiaren unea: Gasca Lauacarrek Galdakaoko lasterketan parte hartu zuen! Kontua ez da azkarrena izatea, jasangarriena izatea baizik, eta, batez ere, esperientziaren ondorioz ikastea eta hobetzea, kasu honetan bezala. Beste 9 auto ekologikoekin batera, proiektu honetan murgilduta zeuden Batxilergoko ikasleek GreenPower Galdakao lasterketan parte hartu zuten. Greenpower,...Sakondu
Duela egun batzuk LHko 3. eta 4. mailako ikasleek eta gaur batxilergoko ikasle batzuek zuhaitzak landatu dituzte Laia eta pabilioi gunean. Urteak pasatuko dira eta batzuk eta besteak hazi egingo dira eta guk nostalgia puntu batez baina harrotasunez begiratuko diegu. Aurrera!Sakondu
GreenPower zirkuituko karreretan berarekin lehiatzeko kart elektrikoa diseinatzeko eta eraikitzeko GreenPower esperientzian murgilduta dauden Batxilergoko ikasleei, bidean babesa lortzea ere dagokie: haietan eta beren proiektuan sinesten duten pertsonak edo erakundeak batzea. Eta gero eta gehiago dira! Gascarekin lortutako akordioari Autocares Mallabia, Autocares Matiena , Olabarria eta IA Metallurgical Solutions gehitu behar dizkiogu. Aurrera!Sakondu