Tag

batxilergoa
Oraingo honetan, Batxilergoko ikasle batzuek garatzen daben kart elektrikoaren proiektuari buruz gehiago jakin nahi izan dogu. Proiektu hau, automobilismoak gazteengan pizten dauan emozioaz baliatzen da, gazteek Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikaren (STEM) esparruan daukeen potentziala pizteko. Euren proiektuari buruz gehiago jakin nahi? Bideo bat prestatu dizugu.
Sakondu
Lauaxeta Ikastola ez dago hirigune batean, Zornotza eta Durango arteko muino baten gainean baizik. Batzuentzat desabantaila izan liteke, baina, hain zuzen ere, gure kokapenak ahalbidetzen du ikasleek espazio, berdegune eta inguru zoragarriko ikuspegi zabalak izatea, Urkiolako parke naturala alde batean eta Urdaibai bestean. Gozamenaz haratago, ikaskuntzak naturarekin duen harremana adierazten dute hainbat ikasketek. Beraz,  hirigunetik...
Sakondu
Ikaskuntza ikasgelatik haratago dago, baita ikastolatik haratago ere. Horregatik, ikasleek aldian-aldian ikaskuntza-irteerak egiten dituzte, ikastaroaren une bakoitzean landutako alderdietan sakontzeko. Joan den astean, adibidez, Batxilergoko 2. mailako ikasleak Bilboko Arte Ederren Museoan eta Bilboko Berreginen Museoan izan ziren. Eguneko argazki batzuekin utziko zaituztegu.
Sakondu
Adimen Artifizialaren laguntzarekin kart elektriko bat eraikitzea, bere bateriak gehiago irautea… gure ikasleek egindako IAren aplikazioaren adibide batzuk dira. Adimen Artifizilak, tresna berri guztiek bezala, arriskuak, beldurrak eta errezeloak dituzte. IA ez da gure lana egiteko iritsi, gure garapenean laguntzeko baizik. Beste behin ere, teknologia hori erabiltzeko modurik onena zein den eztabaidatu behar dugu, gure...
Sakondu
Batzuetan, horrenbeste espero dogun asteburua iristen da, eta ez dakigu zer egin. Familia osoa dibertituko dauan planen bat nahi dogu, eta bide batez balio erantsiren bat badauka, hobe. Ideia horregaz, ekintza proposamen batzuk pentsatu doguz. Begiradatxo bat bota nahi? Hezkuntza-etaparen eta ikasturtearen arabera bereizitako ibilbideak, bisitak, jarduerak eta ekitaldiak dira, gelan lantzen ari diren edukiei lotutakoak. Ikusteko, esteka honetara sartu zaitekez.
Sakondu
Eta oporren ondoren, ohiko ohiturei berriro heltzeko eta klaseari berriro ekiteko eguna iritsi zaigu! Berrelkartzea, urduritasuna, ilusioa, nagikeria eta emozio topatuen eguna… ez al zaigu helduoi ere gertatzen? Eguneko bideo bat ikus dezakezu beherago. Bide batez, aurtengo ikasturteari dagokionez obra eta lan lerroen laburpen bat prestatu dizuegu ondoko dokumentuan. Ondo hasi ikasturtea eta aurrera!
Sakondu
Prest zaude? Ikastolan martxan gaude, zure etorrerarako prestaketa guztiekin. Honen erakusgarri, ondoko bideoko irudiak. Besarkada bat!
Sakondu
Albiste onekin hasi dugu ikasturtea! Jon Valbuena Álvarezek Eusko Jaurlaritzak emandako Batxilergoko sari berezia eskuratu du! Hemendik, albistea hau Jon zoriontzeko eta bera zein gainerako ikasleak bere esku dagoen guztia egitera animatzeko aprobetxatu nahi dugu. Zuen emaitzak, zuen lan eta ahaleginaren araberakoak izango dira eta egindako lanak harro sentiaraziko zaitue! Aurrera!
Sakondu
Gazteen kategorian 200 inguru parte hartzaile izan dira. Euskal Herritik 18 kontakizun aurkeztu ziran eta Miren Mondragon Batxilergo 1.eko ikasleak Arkeologiaren sari berezia irabazi du. Inspiraciencia, sormen literarioa zientziara hurbiltzeko ekimena da: zientzia eta idazketa era ludikoan bateratzen dituena; fikzioa abiapuntu izanik, zientzia birpentsatu eta irudikatzeko. Bere helburua pentsamendu zientifikora hurbilketa sustatzea da. Miren Oviedora...
Sakondu
Edozein zeregin edo lanetan, egindako esfortzuak eta lanak zoriontzea merezi dute. Gainera, ahalegina eta dedikazioa tarteko, emaitzak epe ertain luzera, iristen dira. Ildo horretatik, ikasturte honetako erronka eta zailtasun guztiei ahalegin eta dedikazio handiz aurre egin dieten ikasle guztiak zoriondu nahi ditugu. Bakoitzak bere erronka akademiko eta/edo pertsonalekin, ez bakarrik aurre egin nahi dietelako, baizik...
Sakondu
1 11 12 13 14 15 18