Tag

DBH
Gaurkoan DBH4.ko 16 urtetako gazteek, Mikel Urdangarin musikaria gertutik ezagutzeko aukera izan dute, bere musikaz haratago, bera pixkat gehiago ezagutzeko eta eurak bezalaxe, helduagook ere gure beldurrak eta ametsak bitarteko dirala, erabakiak hartu behar ditugula sentitzeko aukera. Mikelek kontatu die, hain zuzen, nola zer ikasi ez zekiela eta, urte bete Eskozian eman zuen, ingelesa ikasi...
Sakondu
Lauaxeta Ikastolako 9 ikaslek 4 sari eskuratu dituzte Exporecerca zientzia-azokan. Exporecerca Jove nazioarteko ikerketa-azoka bat da, 1999. urtetik publikoari irekia. Bertan, mundu osoko (Brasildik Arabiar Emirerri Batuetaraino) bigarren hezkuntzako eta batxilergoko gazteek beren ikerketa-proiektuak aurkezten dituzte hiru egunez, beraiek pertsonalizatutako standetan, beren ikerketak bisitariei zabalduz eta ezagutaraziz. Ane Marín, Gadea Martínez, Noa Blanco, Kattalin Portuondo,...
Sakondu
Gure ikasle batzuek Coca Colaren kontakizun laburren lehiaketan parte hartu dute. Lehiaketa honek gazteek beren istorioak eta sormena partekatzeko plataforma bat eskaintzeaz gain, esperientzia aberasgarri bat ere eskaintzen du, garapen pertsonalean eta hezitzailean nabarmen laguntzen duena. Besteak beste, honako onura hauek dakarzkie: Sormena sustatzen du: Kontakizun labur bat idazteak irudimena eta sormena eskatzen ditu. Lehiaketan...
Sakondu
Lauaxeta Ikastolako bertsolaritza taldeko neskek gaurko prestatu duten bertsoaren leloa da. “Esan ta izan. Nahi dut bizitzan! “. Ez gehiago, ez gutxiago. Ezin hobeto esan. Oinarrizko eta funtsezko zerbait aldarrikatzen dute, alegia, pentsatzen dugun bezala izateko, bizizteko eta esateko askatasuna. Zuen aldarrikapenarekin bat egiten dugu eta gauza bera egitera gonbidatzen zaituztegu, bideo hau ahal duzuen...
Sakondu
Gaitasunak garatzeko, garrantzitsua da erronkak izatea, bai ikastolan, bai ikastolatik kanpo. Horrela, ikasleek, gainera, gai diren guztia deskubritzen dute, eta horrek eragin positiboa du autoestimuan eta motibazioan; izan ere, asko dute emateko! Egun hauetan, hain zuzen ere, ikasle batzuk beren lanak erakusten ari dira Exporecerca azokan. Exporecerca urteroko ekitaldia da, eta Espainia osoko ikertzaile gazteak...
Sakondu
Norbere errealitatea hobetzeko ekintzailetza, jarrera eta gaitasun garrantzitsua da gure seme-alaben eta ikasleen etorkizunerako. Horretan jarduten dugu hainbat ekimenetan, besteak beste, Egin eta Ekin programan. Joandako egunetan, DBH 2. mailako gazteek, Errotik,  gaztanderiara joateko aukera izan dute, Keparen ekintzailetza adibidea gertutik ezagutuz. Bertan, Kepak, behiak zaindu eta bere esnearekin ikastolan jaten dugun yogurta eta gaztak egiten ditu....
Sakondu
DBHko 4. mailako ikasleek arriskuen eta aseguruen mundua ezagutzeko aukera izan dute, Kutxabanken eskutik. Hitzaldia Junior Achievement España Fundazioaren “El Riesgo y Yo” programaren barruan kokatzen da. Junior Achievement España Fundazioak garatutako “El Riesgo y Yo” programa bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleei zuzendutako finantza-hezkuntzako ekimen bat da. Helburu nagusia gazteei eguneroko bizitzako finantza-arriskuaren kudeaketarekin lotutako...
Sakondu
DBH3.mailan STEAM proiektu baten barruan erronka bat proposatu jakien ikasleei: Senerreko Un reto por la ciencia. Bertan, erronka ezberdinak proposatu ziren eta ikastolan bi talde finalista geratu ziren. Finalista izateagatik SENER erakundearen mentoretza daukate finalistek eta aste honetan Senerren izan dira. Aurrera!
Sakondu
Aste honetan, DBH 4. mailako ikasleek, Industria Erronka programaren barnean Asebal empresa ezagutzera joan dira. Industria Erronka FVEMek (Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa) bultzatutako proiektua da, industria Bizkaiko gazteei hurbildu nahi diena, STEM bokazioak pizteko helburuarekin. Horretarako, ikasturtean zehar, industria-enpresekin topaketak egiten ditugu, haien jarduera eta gehien eskatzen diren profil profesionalak ezagutzeko. Ekimen positiboa da ikasleen etorkizunerako eta Euskadiko ekonomiarentzat funtsezkoa den...
Sakondu
Gurasoekin egingo dugun saioaren ondoren, gaur hasi eta ostiralera bitartean nerabeekin lan egingo dugu. DBHko 1. mailako ikasleek hainbat jardunaldi eskainiko dituzte gai hori lantzeko. Nerabeak elkarrizketa horretan sartu nahi ditugu, beren eguneroko bizitzan teknologiaren erabilera modu arduratsuan ulertzeko eta maneiatzeko beharrezko espazioa eta tresnak eskainiz. Alderdi batzuetan aitak eta amak teknologiekin baino “konponduagoak” ikusten...
Sakondu
1 8 9 10 11 12 23