Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Kantuz kantu eta kontuz kontu

Gaurkoan DBH4.ko 16 urtetako gazteek, Mikel Urdangarin musikaria gertutik ezagutzeko aukera izan dute, bere musikaz haratago, bera pixkat gehiago ezagutzeko eta eurak bezalaxe, helduagook ere gure beldurrak eta ametsak bitarteko dirala, erabakiak hartu behar ditugula sentitzeko aukera.

Mikelek kontatu die, hain zuzen, nola zer ikasi ez zekiela eta, urte bete Eskozian eman zuen, ingelesa ikasi eta diru sarrera bezala gazteluren bat konpontzeko lanetan.

Nola handik bueltan, ingeleseko irakaslea izatea pentsatu zuen eta nola urteak geroago, erabaki bat hartu beharrean, hezkuntza utzi eta musikan erabat barneratzeko bidea hartu zuen, eta, horren ondorioz nola gaur egun formazioz irakaslea, baina bihotzez eta lanbidez musikaria den.

Udalaitz, Mugarra, Anboto… bere etxetik ikusi ditzake eta gure ingurune paregabea bere abestientzako inspirazio iturri diran bezelaxe, bere hitzak gure ikasleentzako ere inspirazio iturri izan dira: norbere barrura begiratzeak dakarren argitasunaren inguruan hain zuzen, norbere etorkizunerako erabakiak hartzeko funtzesko begirada.

Irakasle izatetik musikaria izateko erabakiaren atzean dagoen beldurraren inguruan hitz egin die.

Euskaraz abestearen alde egindako apustua. Beste behin, erabaki bat eta honen atzean, beldurra bai, baina barriro ere bihotzak esaten digun horri kasu eginez hartutakoa. Musika unibertsala dela ulertuz hartutako erabakia, musika batez ere  entzun eta sentitu egiten dela pentsatuz.

Beldurrak eta ametsak, gazteagoek eta helduagook, guztiok ditugunak! Eta bihotza aipatuz, euskara, eta honen inguruan erreferente bat eskaintzeko helburuz garatu dugun ekintza.

Eskerrik asko Mikel Urdangarin!

Azken albisteak

2026/05/25
Ikaskuntzarako lidergoa: elkarrekin eraikitzen jarraitzeko lan saioa
2026/05/25
Kontsumo arduratsua lantzen DBH 2n
2026/05/22
Egin eta Ekin ekimenean saria, etxeko berdintasuna sustatzen duen app batekin
2026/05/22
Energia, planeta eta erabakiak: ikasleek sortutako ikerketa-unitatea
2026/05/22
Eskolarteko eta udal foroa: gizarte inklusiboago baten aldeko konpromisoa
2026/05/20
Eraldatzeko ikastea: gizarte-ekintza IBn

Kategoriak

Buletinean harpidetu