Tag

DBH
Helburu horrekin, Leartibai Fundazioak Talentatu jardunaldiak antolatu ditu, STEAM gaiak sustatuz (Science, Technology, Engineering, Art, Mathematics). Bertan izan ziren Lauaxetaren DBHko 4. mailako ikasleak, hurrengo ikasturtean Batxilergo zientifikoa egitea erabaki dutenak, hain zuzen. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo esteka honetara.
Sakondu
DBH 4 mailako ikasleen artean poesia lehiaketa bat antolatu dugu. Lanak edozein hizkuntzatan egin ahal izan ditutezte eta banaka zein taldeka. Lan hoberenei saria lortzeaz gain, haien poemetako bertso batzuk aukeratuak izango dira eta ikastolako toki, bide, horma, … ezberdinak hornitzeko erabiliko ditugu, Ikastola poesiaz eta ikasleen hitzez betetzen joan daiten. Zorionak irabazleari, Libe Garate...
Sakondu
Lauaxetako DBH 4. mailako ikasle batzuek Jakiunderen Jakin-mina programan parte hartu dute. Honi esker, alor ezberdinetako goi mailako adituen hitzaldiak jasotzeko aukera dute eta haietaz ikasi. Zorionak Uxue Abad, Ane Bagán, Naroa Amezua, Sara Aranguren, Elene Cascán, Ikerne Elezcano, Aroa Fernández, Noa Martínez, Olatz Rubio, Ager Uribe! Jakin-minak Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako gobernuaren babesa du eta...
Sakondu
Ikastetxe bakoitzean egindako lehen fasearen ondoren, Ane Bilbao Olabarrik eta Ane Iglesias Miñok Euskadiko matematika-olinpiaden azken fasean parte hartu dute. Aurrera, neskak!  
Sakondu
Gerra, ebakuazioak, beste familia batzuetan hartutakoak, … pertsona batzuek egun hauetan bizi duten zoritxarra eta urte batzuk lehenago gure gertuko pertsonek bizi izan zituzten egoerak. Orueko egoiliar batzuk DBHko 4. mailako geletara hurbildu dira gaur euren bizipenak ikasleekin partekatzera. Garai hartako egoeraz jabetzeko hainbat bizipen entzungai: Eguberrietako opari gisa laranja bat jasotzea opari handia zela;...
Sakondu
Liburu-apalategi bat norena den jakiteko gai izango zinateke, bere argazkia ikusita bakarrik? Erronka hori planteatu diegu DBHko 3. eta 4. mailako eta baita Bagtxilergoko ikasleei, liburuaren eguna dela eta. “Teacher shelfie” jarduerarekin, selfie berezi samar bat dute oraingo honetan, irakasleen liburu-apalategiarena hain zuzen ere. Asmatuko ote zeinena?    
Sakondu
Aste honetan, berriro ekin diogu STEAM egunari Lauaxetan, berrikuntza batekin, Batxilergotik eta DBHtik harago, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat ere zabaldu dugu. STEAM ikuspegi integratzailea da, ikasleek zientzia, teknologia, ingeniaritza, arte eta matematikan duten interesa sustatzen duena, trebetasun garrantzitsu ugari garatzen dituen heinean. Bi egunetan, martxoaren 30ean eta 31n, tailerrak, erakusketak, ikasleen beraien...
Sakondu
Joandako astean, Lauaxetako ikasleak Olinpiada Zientifikoetan abiatu ziran. Estatu mailan egiten den lehiaketa bat da. Momentuz, fase autonomikoan gaude. 3. DBHko ikasleentzat bideratuta dago, baina 2007.urteko ikasleek parte hartzen dute. Beraz, 4.mailako batzuk ere parte hartzen dute. Ikasleek galdera batzuk erantzun behar dituzte hiruko taldeetan, zientziako esparru ezberdinen ingurukoak. Informazio gehiago ondoko loturan. Aurrera!  ...
Sakondu
Bizitzan erabakiak hartu behar dira, eta ez da beti erraza izaten. Batzuetan gertatzen da esperientziak, urteek, … argiago ikusarazten digutela zer nahi dugun. Baina sarritan, erabakia momentuan hartu behar dogu, une horretan dakigunarekin. Oraingoan, DBHko 4. mailako gazteei dagokie hurrengo ikasturtean zein Batxilergo mota aukeratu pentsatzea. Laguntzeko asmoz, hiru egunetan zehar, orientazioko diziplinarteko proiektu batean...
Sakondu
Atzo, Plastikako DBHko 4. mailako ikasleek klase berezi bat jasotzeko aukera izan zuten, IED Kunsthalek zuzenduta, Lauaxetaren aliantza den Goi Mailako Diseinu Ikastegiak. Beren argazki kamera egin zuten eta gero kanpora irten, probatzeko. Honen erakusgarri, ondoko argazkiak. Eskerrik asko!
Sakondu
1 20 21 22 23