Gaurkoan, pelikula interesgarri bat proposatzen dizuegu: “Haizea hezi zuen haurra” (El niño que domó el viento). Film ederra da, William Kamkwamba Malauiko 13 urteko gaztearen istorioa kontatzen duena. Haize-sorgailu bat eta ur-ponpa bat eraiki zituen, bere asmamenaren, iraunkortasunaren eta berarengan sinetsi zuten lagun gutxi batzuen laguntzaz. Filmaren trailerra ikusi nahi baduzu, esteka honetan egin dezakezu....Sakondu