Lehen Hezkuntzako ikasturte guztien ondoren, asteburu honetan DBHko 1. mailako txanda izan da, eta Bizkargin izan dira. Abentura, laguntasuna… eta kontuan hartuta aurten lagun berriak dituztela gelan, honelako esperientziek laguntzen dute. Aurrera!Sakondu
Batzuetan, horrenbeste espero dogun asteburua iristen da, eta ez dakigu zer egin. Familia osoa dibertituko duen planen bat nahi dugu, eta bide batez balio erantsiren bat badu, hobe. Ideia horrekin, ekintza proposamen batzuk pentsatu ditugu. Begiradatxo bat bota nahi? Hezkuntza-etaparen eta ikasturtearen arabera bereizitako ibilbideak, bisitak, jarduerak eta ekitaldiak dira, gelan lantzen ari diren edukiei lotutakoak. Ikusteko, esteka honetara sartu zaitezke.Sakondu
Lauaxeta Ikastolan urrats garrantzitsuak egiten ari gara gure hezkuntza-eredua Nazioarteko Batxilergoan (IB) akreditatzeko. IBa, erreferentziazko errekonozimendua da mundu osoan, eta dagoeneko abian dugun hezkuntza-proiektua indartzen eta aberasten du. Zer da Nazioarteko Batxilergoa (IB)? International Baccalaureate (IB) nazioarteko ospea duen hezkuntza-akreditazioa da, eta ikasleen garapen integralean oinarritutako ikuspegi pedagogiko sendo eta kalitatezkoa bermatzen du. Joan den...Sakondu
DBHko 4. mailako Proiektu Pertsonalean, Bizitza asmoari eta Nortasunari buruz hausnartu dugu DBHko 4. mailako Proiektu Pertsonala ikasgaian, Tony Estruch-en “Zertarako etorri naiz mundu honetara?: Zure talentua ezagutzeko eta sustatzeko bidaia” liburuari buruzko mahai-ingurua egin dugu; ikasleek beren talentua, trebetasunak eta bizitzan duten helburua aztertzeko aukera. Liburua autoezagutzan eta hazkunde pertsonalean oinarritzen da, prestakuntza-etapa honetako...Sakondu
DBHko eta Batxilergoko ikasle batzuek Batxilergo Duala egitea aukeratzen dute, eta, hain zuzen ere, aste honetan hasi dute ikasturte berri hau, AEBn dituzten tutore berrien eskutik. Diploma honek ikaslearen jatorrizko herrialdeko batxilergoko titulazioa (aurrez aurre) eta Estatu Batuetako batxilergoko titulazioa edo High School Diploma (digitala) lortzea dakar. Programa horren bidez, ingelesa hobetzeaz gain, prestakuntza akademiko...Sakondu
Eta oporren ondoren, aste honetan ohiko ohiturei heldu eta ikasturtea hastea tokatzen zen. Ilusioa, logura, berrelkartzeko gogoa, urduritasuna, eta hainbat emozioen egunak… ez al zaigu helduoi ere gertatzen? Baina lehen astea gainditu dugu eta giroa oso ona da. Erakusteko, bideo txiki bat utziko dizugu. Asteburu on. Deskantsatu eta astelehena arte! Aurrera!Sakondu
Prest al zaude? Ikastolan lanean dihardugu, zuri datorren astean harrera egiteko! Esteka honetan , ikasturteko egutegia ikus dezakezula gogorarazten dizugu eta beste honetan Haur Hezkuntzako egutegi berezia, baita hemen, Harrera gidak ere. Besarkada bat!Sakondu
Bere bizitzako 16 urtetan norbait ezagutzen duzunean, ez zaizu gauetik goizera ahazten. Asko dira bidean partekatzen diren esperientziak, bizipenak, uneak, zailtasunak eta pozak, eta horrek batzen gaitu. Horregatik gustatzen zaigu berriz elkartzea, zuei buruz jakitea, zertan ari zareten, ikasten edo lanean, eta, batez ere, bizitza ondo doakizuela jakitea. Horregatik pozten gara egun batean zuen ikastola...Sakondu
Nazioarteko Batxilergo Dualak, egiten den herrialdeko Batxilergoko diploma ez ezik, High School Diploma ere lortzea dakar. Lauaxetako hainbat ikaslek aukera hori aukeratzen dute, eta zenbaitek ondo aprobetxatzen eta gainditzen dutela ere erakusten dute. Oraingo honetan, dualean lehenego urtea duten ikasleak aipatu nahi ditugu, lehenengo urtea izanda, egindako lan ona goraipatzeko. Besteak beste, Mikel Maguregi Atutxa,...Sakondu
Asteburu honetan, Lauaxetako saskibaloi jokalariak Olibasketen elkartu dira. Denboraldia ixteko paparreko bat da. Joan den asteburuan Zaragozan izan den kirolari, dibertsioari eta elkarbizitzari eskainitako asteburua. Merezitako agurra ikastaroan zehar egindako ahalegin eta ilusio guztiarentzat. Oroitzapen bat 1.200 kirolari gazte baino gehiagorentzat. Aurrera!Sakondu