Gure Ikastolatik, ilusio berezia egiten digun ekimen berri bat abiarazi dugu: gurasoei zuzendutako euskara ikastaroak eskaintzen ditugu! Hala zerotik hasi nahi dutenak nola hobetu edo titulu ofizial bat lortu nahi dutenak aukera hori izatea nahi dugu. Eskolak A1 mailatik (hasierakoa) C1 mailaraino (aurreratua) egongo dira, maila eta behar guztietara egokituz. Helburua oso argia da: etxean...Sakondu
Euskararen alde lan egitea guztion kontua da, eta bere alde taldea egin behar dugu! Hori da Lauaxetan euskararen alde aktiboki lan egiten duten pertsonen taldearen kasua. Ikasturte amaieran ikastolatik kanpo irteeratzo bat egin ohi dute, hain zuzen ere ikastolatik haratago taldea egiteko helburuarekin. Oraingoan Irulegin izan dira. Ondo izan!Sakondu
Sarritan esaten dugu helduak erreferentziazko ispilu garela gure seme-alabentzat, eta gure jardunak koherentea izan behar duela eskatzen diegunarekin. Hori eremu guztietan gertatzen da, euskara barne. Horregatik, kanpoko erakunde batek Lauaxeta Ikastolan euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa ziurtatzea nahi izan dugu. Eta auditoria egin ondoren, pozik gaude aste honetan bertan jakinarazi digutelako ziurtagiria lortzeaz gain, Bikain...Sakondu
Musikak beti du emozio sakonak pizteko ahalmen berezi hori. Gainera, gurea den hizkuntzan kantatzen badugu eta gure kulturako abestiak berpizten baditugu, sentitzen duguna alaitasunetik haratago doa; besarkada bero bat bezalakoa da, nolabait arima suspertzen diguna. Atzo, ikastolan, Inun izan genuen, bere gitarra eta ahotsarekin arratsalde ahaztezina oparitu zigun ikasle ohia. Eszenari udaberriko eguraldia eta argia...Sakondu
Gurot lehiaketa onlineko kultur lehiaketa bat da. 2023an 3.200 gazte bizkaitar aritu ziren Gurot aplikazioarekin jolasten. Oraingoan edizio berritua eta osatua izan da, 11 eskualdetara zabalduz. Bere helburua, gazteen artean euskararen erabilera sustatzeaz gain, gazteei euren aisialdirako jolas edo tresna egoki bat eskaintzea da, galderei erantzunez sariak irabazteko aukera emanda. Lauaxetatik hainbat ikaslek parte hartu zuten...Sakondu
Gaur arratsaldeko 18:23etan Lauaxetak hartuko du lekukoa Korrikan. Aurretik, 16:30etatik aurrera, musika eta txokolatea izango ditugu ikastolan, ondoren Korrika girotzeko, ospatzeko eta elkarrekin bat egiteko. Baina, gainera, gaur goizean Lauaxetan gure Korrika Txikia ospatu dugu. Euskararen aldeko Lauaxetaren ekimen hau eta beste batzuk ikusi nahi badituzu, esteka honetan klik egin dezakezu. Aurrera, guztiona da eta!Sakondu
Datorren martxoaren 22an, Korrika Zornotzatik pasatuko da. Ikastolak kilometro bat erosi du eta kilometro hori 18:23an San Antonioko biribilgunean hartuko dugu. Kilometro horretan lekukoa ikasle bik, langile batek eta guraso batek eramatea erabaki da. Horregatik, guraso modura lekukoa eramateko interesik baduzu edo zuen seme-alabak eramatea nahiko bazenu, hurrengo galdetegia bete mesedez. Gurasoetako bat baino gehiago...Sakondu
Gaurkoan DBH4.ko 16 urtetako gazteek, Mikel Urdangarin musikaria gertutik ezagutzeko aukera izan dute, bere musikaz haratago, bera pixkat gehiago ezagutzeko eta eurak bezalaxe, helduagook ere gure beldurrak eta ametsak bitarteko dirala, erabakiak hartu behar ditugula sentitzeko aukera. Mikelek kontatu die, hain zuzen, nola zer ikasi ez zekiela eta, urte bete Eskozian eman zuen, ingelesa ikasi...Sakondu
Euskarazko materialak, filmak, bideoak eta ikus-entzunezko edukiak edukitzearen garrantzia ezin da gutxietsi. Informaziorako eta entretenimendurako sarbidea gero eta digitalagoa den mundu honetan, funtsezkoa da gure ikasleek beren ama-hizkuntza hainbat testuingurutan bizitzeko eta esperimentatzeko aukera izatea. Aste honetan, Tinko elkartearen laguntzari esker, Haur eta Lehen Hezkuntzako gure ikasleek gure hizkuntzan filmak ikusteko aukera izan dute: euskaraz....Sakondu
Gutun lehiaketa eta Konekta 4. Euskara Batzordeak Lehen Hezkuntzako ikasleen artean antolatu dituen jarduerak edo lehiaketak dira. Aste honetan sari banaketa izan da. Zorionak a Nora Nuñez, Laia Artetxe, Klaudia Gonzalez, Madalen Ibarretxe, Kiara Baz, Enara Villaverde, Andoni Ciudad Real, Peio Mimentza, Markel Martín, Amets Carrasco, Irene Uribe, Ager Izaola eta Jon Etxebarria!Sakondu