Asteburu honetan Bizkaiko bertsolaritza txapelketako idatzizko modalitateko finala izan da. Bere kategorian, irabazle, Lauaxetako Aiala Bilbao Olabarri. Zorionak! Informazio gehiago, ondoko loturan.Sakondu
Atzokoan jai giroan izan genuen gurean. Inun ikasle ohia eta bertsolaritza taldekoen eskutik. Euskaraz mintzatuz, abestuz eta ospatuz aritu ginen! Sakondu
Euskara Batzordeak Lehen Hezkuntzako ikasleen artean antolatu dituen jarduerak edo lehiaketak dira. Gaur sari banaketa izan da. Zorionak Lander Villasante, Jon López, Beñat Arza, Oier López, Irene Uribe, Unai Aburto, Jon Etxeberria, Aitor Maeso, Joane Artetxe, Iker Morales eta Aimar Domingori.Sakondu
Euskararen aldeko manifestua, euskararen aldeko hainbat ekintza adin denetako ikasleekin, Ikastolako bertsolarien saioa, Jon Maia eta Iraia Iturregiren hitzaldia, eta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakasleek isil-isilean prestatu diguten bideoa! Berarekin izten zaitugu!Sakondu
Euskera bultzatzeko asmoz, aspaldi Lauaxetan garatzen dugun ekintza bat da. Belarri ezkutua jokoan, ikasle batzuk, euskararen zaindari dira, baina haien lana isilpean garatzen dute: euskera gehien erabiltzen duten ikasleak izendatu eta saritzea. Eta zer sari hobe euskal kulturan inbertitzeko bono bat baino? LHko gela bakoitzetik ikasle ezberdinak nabarmendu ondoren, zozketa gauzatu dugu eta Laida Barrenetxeak...Sakondu
Eguneroko kontua bada ere, gaurtik abenduaren 2ra oraindik ere ilusio gehiagoz, eta gogotsu ekingo diogu euskarari. Gurea ikastetxe euskalduna da eta ikasleak euskal kultura eta baloreetan hezi nahi ditugu. XXI. mendeko euskalduna izatea, mundura zabalik dagoen pertsona izatea bada ere, mundura irekitze hori, norberarena denaren aberastasuna aitortu eta balioesteko aurretiazko urrats horrekin egin behar dela uste...Sakondu
8 egun, 20 ordu eta 10 minutu. Horiek dira Euskaraldirako geratzen direnak, ekimen honekin bat egin dezakezula gogorarazteko idazten dugun post hau idazten ari garen une honetatik bertatik. Belarriprest edo Ahobizi bezala egin dezakezu, ahal duzun bezala inplikatuz, baina gure euskarari bultzada bat emateko gogoz. Aurrera! Animatu eta izen eman ondoko loturan.Sakondu
Hizkuntza baten helburua bere bidez gure egunerokoan bizitzea da. Hizkuntza erabiltzen dugun neurrian, gainera, aberastu egiten dugu, esparru bakar batera mugatu beharrean, hala nola akademikora edo lan-arlora. Horrez gain, gure kulturaren ezaugarri eta oinarri den hizkuntzaz ari garenean eta haren hedapena eta etorkizuna gure esku dagoenean, helburu pertsonaletik haratago onura kolektiboa bihurtzen da. Guztion kontua....Sakondu
Abian da ikasturte barria eta beronegaz ikasturteari loturiko albisteak, ekintzak, edota egunerokoak. Guztiaren jakitun izan nahi badozu, hainbat iturri daukazuz. Ezagutu nahi?Sakondu