Aurki gaitzazu

Tag

euskara
Loturak dira talde-lanaren oinarria, eta euskarak merezi du eta asko bere alde talde lanean aritzea. Horregatik, ikasturtean zehar ikastolan garatzen dituzten ekimenetatik haratago, Euskara Taldeko kideek beren denboraren zati bat ikasgelaz haragoko loturak egitera bideratzen dute. Oraingoan Arantzazun eta Urbian. Euskararen alde Lauaxetan egiten dituzten beste ekintza batzuk ezagutzeko, ondoko loturan klikatzea besterik ez duzu.
Sakondu
Aiala Bilbao eta Izaro Pagalday saritu zituzten atzo Amorebieta-Etxanoko bertso-txapelketan, duela egun batzuk Bizkaiko bertso-txapelketan parte hartu ondoren. Aialak, azken honetan ere, beste sari bat eskuratu zuen. Zorionak!
Sakondu
Gure ikasle ohi Inunen eskutik, Lehen Hezkuntzako ikasleek, beste behin, giro ezin hobean, euskaraz abesteko aukera izan zuten. Gaur egungo abestiak eta betikoak. Gure kulturaren parte diranak. Lauaxetak euskararen eta gure kulturaren alde egiten duen beste ekimen bat dugu. Beste batzuk ikusi nahi badituzu, esteka honetan klik egitera gonbidatzen zaitugu.
Sakondu
Gaurkoan gure gazteen artean euskararen erabilera hedatzeko asmoz eta horretarako erreferente interesgarriak eskaintzeko helburuz, tetsigantza nabarmen bi izan ditugu Lauaxetan. Batetik Amets Arzallus, bertsolari eta idazlea. Bestetik Omar Diop, Senegaletik 14 urtegaz, Berriatuara etorritako euskalduna. Biak euskaldunak, bata Ipar Euskal Herrian bizi da, bestea Hego Euskal Herrian. Biak euskaraz bizi direnak eta euskaraz sortzen dutenak:...
Sakondu
Lauaxeta Ikastolak Korrikan aktiboki parte hartu ondoren, Korrika Txiki ospatu dugu gaur, gazteenak euskararen alde inplikatzearen garrantziaz kontzientziatzeko. Aurrera, guztiona da eta!
Sakondu
Eta iritsi da Korrika eta Lauaxeta Ikastola ere, bertan izan da, euskararen alde. Aurrera!
Sakondu
Datorren martxoaren 31n hasiko da Korrika 22, eta aurten Lauaxeta Ikastolak kilometroa erosi du gure ikasleek korrika egin eta euskararen alde lekukoa eraman dezaten. Ikastolari dagokion zatia Amorebieta-Etxanotik igaroko da apirilaren 1ean goizaldeko 3: 40an. Gurekin korrika egitera animatzen zaituztegu. Lekukoa eraman nahi baduzu, izena eman dezakezu ondoko estekan. Egun berean Korrika Txiki ospatuko da...
Sakondu
Mugak lausotzen ari diren mundu globalizatu honetan, uniformetasunera jotzeko arriskua dago, bidean gure kultura eta hizkuntza galduz, azken batean: gure identitatea. Gainera, gure gazteek kontsumitzen dituzten edukien gutxiengo bat baino ez dago euskaraz, eta, beraz, batzuetan zailagoa egiten zaie euskarazko erreferenteak aurkitzea. Hori dela eta, ikastolan, beraientzat esanguratsuak edo erakargarriak diren eta beren bizitza euskaraz...
Sakondu
Aurten ere euskarazko literatur lehiaketa antolatu dugu Lauaxetako Lehen Hezkuntzako ikasleen artean: ipuinak, ilustrazioak eta koplak. Asko izan dira aurkeztutako lanak eta oso onak, baina horietako batzuk aukeratu behar zirenez, hauxe izan da emaitza: – Ipuin baten ilustrazioagatik, Lehen Hezkuntzako 3. mailan: Kiara Baz – Ipuin baten ilustrazioagatik, Lehen Hezkuntzako 4. mailan: Nora Jaio –...
Sakondu
Hizkuntzak besteekin komunikatzeko aukera ematen digu, baina gizartea garatzen den edo garaiak aldatzen diren heinean, hizketarako gai berriak edo errealitate berriak sortzen dira, eta horiei izena jarri behar zaie, horiei buruz hitz egin ahal izateko eta komunikatzen jarraitu ahal izateko. Ildo horretan, Euskaltzaindiak klima-aldaketari buruzko hiztegi berri bat argitaratu berri du, eta bertan “garapen jasangarriaren...
Sakondu
1 3 4 5 6