Gizarte mailan gazteen artean euskaldun kopurua gora doan arren, erabilera ez horrenbeste. Guk, honeri ekiteko talde bat sortu dogu. Gehiago jakin nahi? Segi irakurtzen. Ikastolan, aurtengo urtean euskararen erabilera sustatzeko talde barri bat sortu da irakasleen artean. Talde honetetatik hainbat ekintza dagoz mahai gainean. Euren artean, eusLiderrak, DBH 3. Mailako ikasleei zuzenduta eta beti ere...Sakondu
Batzuetan, horrenbeste espero dogun asteburua iristen da, eta ez dakigu zer egin. Familia osoa dibertituko dauan planen bat nahi dogu, eta bide batez balio erantsiren bat badauka, hobe. Ideia horregaz, ekintza proposamen batzuk pentsatu doguz. Begiradatxo bat bota nahi?Sakondu
Abian da ikasturte barria eta beronegaz ikasturteari loturiko albisteak, ekintzak, edota egunerokoak. Guztiaren jakitun izan nahi badozu, hainbat iturri daukazuz. Ezagutu nahi?Sakondu
Badakigu sarritan presaka ibiltzen zarena eta egunak ordu gehiago izatea eskertuko zeunkela. Horregatik, Lauberri, gure aldizkari digitalaren bitartez, hiru hilerik behin, albiste esanguratsuenen bilketa bat egoten dogu. Ikusi nahi?Sakondu