Bizitzan edozein erabaki hartzerakoan, Informazioa ezinbestekoa da. Erabakiak gure seme edo alabaren eskolaratzea bezalako garrantzizko zerbaiti eragiten deutsonean eta hasiera batean bere bizitzako hurrengo 16 urteetara hedatzen dan erabakia denean, askoz ere handiagoa da informatzeko eta erabakiagaz lasai geratzeko beharra. Horregatik prestatu doguz ate ireki jardunaldiak. Bertan, zure zalantza guztiak argitzera gonbidatzen zaitugu. Nolakoak dira saio hauek?...Sakondu
Gure esku dagozan eguneroko batzuek eragin zuzena dauke gure osasunean, eta horietako bat elikadura da. Seme-alabei buruz hitz egiten dogunean, oso ondare garrantzitsua da elikadura osasungarriaren aldeko ohiturak barneratzea. Zentzu horretan, ideia batzuk eskaintzen deutsuguz.Sakondu
Lauaxeta Ikastolak 2 eta 18 urte bitarteko adin-tartea hartzen dau, baina harago joan nahi dogu. Horregatik, zuen beharrizanei hasiera-hasieratik erantzunahal izateko, aliantzak sortu doguz hainbat Haur Eskolagaz eta Haurtzaindegigaz. Gehiago jakin nahi dozu? Jarraian azalduko deutsugu.Sakondu
Egunerokoan badakigu denbora askorik soberan ez daukazula. Horregatik, gauzak errezteko asmoz, albiste esanguratsuenak laburbildu doguz. Ikusi nahi?Sakondu
Jaiotzen diran unetik, haurrak zientzialari txikiak dira, eta etengabe behatzen dabe ingurunea, bost zentzumenak erabiliz, informazioa bilduz eta hartatik ikasiz. Lauaxetaren zentzumen anitzeko ikasgelak euren berezko joera hau aprobetxatzen dau, ikaskuntza errazteko. Ikusi nahi dozu? Segi irakurtzen.Sakondu
Aste honetan, Bihotzez elkartearen eskutik, Lauaxeta Ikastolako HHko irakasleek kardiopatien inguruko saio bat garatu dabe. Izan ere, gurasoentzat pausu garrantzitsua da seme-alaben eskolaratzea, eta are gehiago kardiopatia bezalako zailtasun bat dagoenean. Gehiago jakin nahi? Ondoren eskaintzen deutsugu aukera.Sakondu
Pixkanaka, ikastaroa aurrera doa eta errutinara egokitzen ari gara. Txikitxoenak ere bai. Horren erakusgarri, euren aurpegiak. Txikienek, sentitzen dabena adierazten dabe, eta argazkiak horren islada baino ez dira. Beraz, aitatxu, amatxu, lasai eta aurrera!Sakondu
Batzuetan, horrenbeste espero dogun asteburua iristen da, eta ez dakigu zer egin. Familia osoa dibertituko dauan planen bat nahi dogu, eta bide batez balio erantsiren bat badauka, hobe. Ideia horregaz, ekintza proposamen batzuk pentsatu doguz. Begiradatxo bat bota nahi?Sakondu
Kontziliazioa edo seme-alaben zaintza, familia, lana, lagunak eta norberarentzat denbora orekatzeko ahalegina zaila izaten da eta sarritan, asegabetasunaren iturri izaten da. Honeri erantzutelo asmoz, txikienei zuzendutako zerbitzu bereziak eskaintzea erabaki dogu. Gehiago jakin nahi dozu? Ondoren aurkituko dozu informazio gehiago.Sakondu
Inkestan egin dozuezan eskaerei erantzunez, 4 eta 12 urte bitarteko seme-alabarik badaukazu, urriaren 16ko astebururako plan posible bategaz gatoz: "Jostailuen kutxa", ABAOk Arriaga Antzokian eskaintzen dauan ipuin musikal samurra, Lauaxetaren ikasleentzat prezio berezian eskuragarri dagoena. Plana gustokoa badozu, informazio gehiago aurkituko dozu ondoren.Sakondu