Abian da ikasturte barria eta beronegaz ikasturteari loturiko albisteak, ekintzak, edota egunerokoak. Guztiaren jakitun izan nahi badozu, hainbat iturri daukazuz. Ezagutu nahi?Sakondu
Con el comienzo del nuevo curso volvemos a las rutinas y a la necesidad de organizarnos para el nuevo curso: ikastola, extraescolares, citas médicas, planes de ocio… ¿Cómo tener todo en cuenta y no olvidarse de nada? Con el objetivo de ayudarte compartimos contigo un calendario familiar y algunas ideas que pueden resultarte de utilidad....Sakondu
Janzteko orduan, “berezko irizpidea” daukan alaba edo semea daukazu? Haurrek beren arropa aukeratu behar dabe, gustatzen ez bazaigu ere? Arropa gure nortasuna eta autonomia adierazteko modu bat da. Gehiago irakurri nahi? Gai honetan sakontzen dogu jarraian. Beharbada batzuetan ez jaku gustatuko, baina, denboran atzera begiratuz gero, gure gurasoei ere ez jaken gustauko soinean geunkan arropa...Sakondu
Joan dan astelehenean, Lauaxetan, haur txikienen familiekaz batera, gure seme-alabak eskolatzeko orduko ardura zaigun gai honen inguruan hausnartu dogu. Angela Magaz Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea eta Psikologia Klinikoan eta Heziketan Espezialista izan zan gure gidaria. Gehiago jakin nahi dozu? Kontatuko deutsugu. Zein da gure semea edo alaba ikastolara egokitzen laguntzeko prozedurarik onena? Zer ezaugarri...Sakondu
Gailu teknologikoek beren erabilgarritasuna eta onurak daukez, baina ondo erabiltzen badoguz. Guraso edo hezitzaile garen aldetik, honeri bere arreta eskaini behar deutsogu. Horregatik, etxean teknologia ondo erabiltzeko 10 ideia bildu doguz. Ikusi nahi? Ondoko loturan klikatzea baino ez daukazu.Sakondu
Bai, erabakiak. Horixe da, hain zuzen ere, Lauaxeta Ikastolako World Peace Game dinamikan murgilduta dagozan ikasleek egiten dabena. Izan ere, sarritan, gure errealitatea hobetzea gure esku dago neurri handi batean. Gehiago jakin nahi dozu? Segi irakurtzen.Sakondu
Gure esku dagozan eguneroko batzuek eragin zuzena dauke gure osasunean, eta horietako bat elikadura da. Seme-alabei buruz hitz egiten dogunean, oso ondare garrantzitsua da elikadura osasungarriaren aldeko ohiturak barneratzea. Zentzu horretan, ideia batzuk eskaintzen deutsuguz.Sakondu
Ziur egunean zehar gauza asko gertatzen jatzuzala eta honeen eraginez, zure pentsamenduak eta emozioak askotan hedatzen direla, une bakoitzean esku artean dozun zereginean zentratu beharrean. Gauza bera gertatzen jake gure ikasleei, eta horregatik, gai honetan lagunduko deutsen ohitura txiki bat ezartzea erabaki dogu. Jakin nahi dozu zertan datzan? Jarraian kontatzen deutsugu.Sakondu
Egunerokoan badakigu denbora askorik soberan ez daukazula. Horregatik, gauzak errezteko asmoz, albiste esanguratsuenak laburbildu doguz. Ikusi nahi?Sakondu
Maitane, Inma, Andere, Ainize, Pili, Maite, Iñaki, Fernando, Iban, Xabier… ehun bat izen Lauaxetan eta gaur, guztion eguna. Irakasleen eguna. Hori dala eta ikasleei galdetu deutsegu eurentzako zer dan irakaslea. Entzun nahi?Sakondu