Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Hobekuntza eta berrikuntza > Zelan lortu erlaxatzea eta egin beharrekoei etekin gehiago ataratzea?

Ziur egunean zehar gauza asko gertatzen jatzuzala eta honeen eraginez, zure pentsamenduak eta emozioak askotan hedatzen direla, une bakoitzean esku artean dozun zereginean zentratu beharrean. Gauza bera gertatzen jake gure ikasleei, eta horregatik, gai honetan lagunduko deutsen ohitura txiki bat ezartzea erabaki dogu.
Jakin nahi dozu zertan datzan? Jarraian kontatzen deutsugu.

Mindfulness, erlaxazioa, meditazioa… kontua da ohitura bat garatzea, gure barruagaz konektatu ahal izateko, sentitzen doguna onartuz eta gure arreta une horretan daukagun helburura bideratuz.

Ohitura hau gure errutinetan txertatzen badogu, baliagarria izango da, ez bakarrik gure ikasleen ikasketetarako, orokorrean euren bizitzako edozein esparrutarako ere.
“Isilunea” deitu deutsogun tartetxo hau egunero hainbat alditan emoten da: ikastolara iritsi bezain laster eta atsedenaldien ondoren, batez ere. Dagoeneko DBHn eta Batxilergoan egiten dogu, baita Lehen Hezkuntzan ere, oraingoan Filosofia irakasgaiaren esparruan. Hurrengo urratsa Haur Hezkuntzako txikienei eta Lehen Hezkuntza osoari zabaltzea da.
Erronkagaz bat egin nahi badozu eta bere emaitzak zeuk ere nabaritu, meditatzeko doako 5 aplikazio izten deutsuguz, zure mugikorrean deskargatu daikezuzanak. Honeen bidez, errazagoa izango jatzu minutu batzuk emotea zugan zentratzeko eta hortik abiatuz, egin behar dozun horreri ekiteko.
Aurrera!

Azken albisteak

2026/05/25
Urrea Nile eta Alizerentzat L’Atelier Dantza eskolarekin, Euskalduna Jauregian
2026/05/25
Ikaskuntzarako lidergoa: elkarrekin eraikitzen jarraitzeko lan saioa
2026/05/25
Kontsumo arduratsua lantzen DBH 2n
2026/05/22
Egin eta Ekin ekimenean saria, etxeko berdintasuna sustatzen duen app batekin
2026/05/22
Energia, planeta eta erabakiak: ikasleek sortutako ikerketa-unitatea
2026/05/22
Eskolarteko eta udal foroa: gizarte inklusiboago baten aldeko konpromisoa

Kategoriak

Buletinean harpidetu