Tag

hezkuntza
Pentsamendua errepikakorra da ziurrenik, aita-ama askoren buruan. Batez ere lehen aldia dan horreen kasuan. Baina hori ere ikaskuntza bat da guretzat, aita-ama gisa. Konfiantza izateko, eurei egiten uzteko, beren esperientziak izaten uzteko, beren emozioak eurak kudeatzeko. Eurekaz batera esperientzia honetatik ikasteko eta hazteko aukera da. Hori esanda, zure lasaitasunerako irudi batzuk eskaintzen deutsuguz, eta gehiago...
Sakondu
Bi egun besterik ez, eta gure seme edo alaba Lizarra edo Eginorako bidean izango da. Abentura, lagunak, autonomia, natura eta esperientzia ugari. Eta zer gertatzen da aita edo amagaz? Zer suposatzen dau abentura honek guretzat? Jarraitu irakurtzen eta hausnarketa batzuk partekatzen deutsuguz.
Sakondu
Plan ona, ezta? Guraso gehienek pixka bat itxaron behar dogu oraindik gure oporrez gozatzeko, baina, gure seme-alabak oporretan dagoz. Lauaxetaren proposamenen alde egin dabenek, gogotik gozatzen ari dira. Ikusi nahi dozu?
Sakondu
Ikasturtea amaitzear gagoz, baina ikasten jarraitu daikegu, eta kasu honetan bezala bada, gehien gustatzen jakun edo interesatzen jakun horretan bada, zenbat eta hobeto! Ikusi nahi al dozuz DBHn egiten ari garen tailerrak?  
Sakondu
Garapen Iraunkorra da gure lan-eremuetako bat. Kudeaketan ez ezik, hezkuntzaren eremuan ere bai, honen bitartez gaur egungo eta etorkizuneko gizartean eragiten bait dogu. Orain arte egindako lanaz haratago, orain BBK Kuna 2030 Kideak sarearen parte gara, garapen jasangarriaren helburuak lortzeko 83 erakundez osatutako sarea. Gehiago jakin nahi dozu? Ondoren, detaile gehiago daukazu.
Sakondu
Badakigu sarritan presaka ibiltzen zarena eta egunak ordu gehiago izatea eskertuko zeunkela. Horregatik, Lauberri, gure aldizkari digitalaren bitartez, hiru hilerik behin, albiste esanguratsuenen bilketa bat egoten dogu. Ikusi nahi?
Sakondu
Irudimenaren mugak apurtu eta, hamaiketakorako, pintxo osasuntsu zoragarriak prestatu dabez L.H 4 mailako ikasleek. Ikusi nahi? Segi irakurtzen. Elikadura osasungarrian oinarritutako ariketa egin dabe gaur LH 4.ko ikasleek. Bakoitzak, pintxo bat prestatu behar izan dau etxean, eta gaur, ikasgelan, aurkezpenei ekin deutsie. Osagarriak, pintxoaren mantenugaiak, erabilitako materialak eta errezeta aurkeztu dabez, besteak beste. Guzti honegaz...
Sakondu
Lauaxeta Ikastolan, ekintzailetza ez da igarokorra. Bene-benetan txertatu nahi da ikasleen egunerokoan, ekiteko ahalmena, ikastolatik irteten diran ikasleen berezko ezaugarria izan daiten. Beste batzuen artean, batxilergoko Business ikasgaian aritzen dira horretan. Taldeka, gizartean somatzen dabezan gabeziak detektatu eta horreei erremedio eskainiko deutsien enpresa proiektuak garatzen dabez. Ikusi nahi zein ideia onak daukezan? Bota begirada bat....
Sakondu
Gaur, Emakumearen Nazioarteko Egunean, Lauaxetako ikasleek hainbat ekimen garatu dabez bardintasunaren alde. Esate baterako, ondokoak. Segi irakurtzen. Ikasgelan garatu diran jarduera guztiez gain, ikasleak bardintasunean aurrera egiteko beharraz kontzientziatzeko, askotariko keinuak egin dabez emakumearen nazioarteko egunaren alde: txikienek beren eskuekaz margotutako murala, Lauaxetako talde feministako kide diran naguasiagoek bardintasunaren aldeko manifestuaren irakurketa Amorebieta-Etxanoko udalagaz batera,...
Sakondu
Lauaxetako ikasleen artean, nesken presentzia oso nabarmena da arlo zientifiko-teknologikoagaz lotutako barne-ekimenetan, lehiaketetan eta kanpo-esperientzietan ere. Hala ere, estatistikek dinoenen arabera, lanbide bat aukeratzerakoan eta horretan oinarrituta batxilergoaren ondorengo ikasketak egitean, emakumeek ez dabe horrenbeste karrera eta lanbide zientifiko-teknologikoen aldeko apostua egiten. Gaur, Emakumeak eta Neskak Zientzian Nazioarteko Egunean, hausnarketa honetan sakontzeko aitzakia egokia iruditzen...
Sakondu
1 2 3 4 5