Aurki gaitzazu

Bi egun besterik ez, eta gure seme edo alaba Lizarra edo Eginorako bidean izango da. Abentura, lagunak, autonomia, natura eta esperientzia ugari.

Eta zer gertatzen da aita edo amagaz? Zer suposatzen dau abentura honek guretzat? Jarraitu irakurtzen eta hausnarketa batzuk partekatzen deutsuguz.

Batzuetan, esperientzia hau modu dualean bizi dogu.

Alde batetik, badakigu esperientzia positiboa izango dala beraientzat, eta guretzat, guraso garen aldetik, eguneroko bizitzan oso urriak diran beste espazio batzuez gozatzeko aukera izangop dogula.

Baina bestetik, beldur eta kezka batzuek ere arduratzen gaitue, are gehiago kanpamentuan lehen aldiz joaten direnean.

Gertatzen al jatzu?

Ildo horretan, gogoeta batzuk partekatu nahi doguz zugaz.

Alde batetik, kontuan hartu eta onartu behar da gure seme-alabak adinean aurrera doazala eta horrela izan behar dala, pertsona gisa garatzea eta zoriontsu izatea nahi dogun heinean. Baina, neurri batean, prozesu hori galera txiki gisa bizi izaten dogu. Alde horretatik, amatxu baten gogoetak partekatzen deutsuguz. Seguru neurri batean identifikatuta sentituko zarela.

• Beste alde batetik, esperientzia honeri esker positiboan aterako daben guztia gogorarazi nahi deutsugu. Pista gisa, ondokoak adibidez.

Azken albisteak

2026/05/26
Sormena.. eta ura, beroari aurre egiteko
2026/05/25
Urrea Nile eta Alizerentzat L’Atelier Dantza eskolarekin, Euskalduna Jauregian
2026/05/25
Ikaskuntzarako lidergoa: elkarrekin eraikitzen jarraitzeko lan saioa
2026/05/25
Kontsumo arduratsua lantzen DBH 2n
2026/05/22
Egin eta Ekin ekimenean saria, etxeko berdintasuna sustatzen duen app batekin
2026/05/22
Energia, planeta eta erabakiak: ikasleek sortutako ikerketa-unitatea

Kategoriak

Buletinean harpidetu