Ikasgelan egun batzuk eman ondoren, ikasle txikienek Lauaxetako urmaelera itzuli dituzte zapaburuak eta igelak. Izan ere, ikasgelan edukitzea asko gustatzen bazaie ere, beren etxea beste bat dela ulertzen dute. Ikusi nahi duzu nola agurtzen dituzten? Bai, txikienek “etxea” izten dutela ikustea hunkigarria da… Sakondu
Joan den ostiralean Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrek eurentzako egun berezi eta magiko batez gozatzeko aukera izan zuten: inauteriak, mozorrotzeak eragiten dien ilusio guztiarekin. Pixkanaka, aurrera goaz eta umeek eskertzen dute. Guztiok pozik, normaltasunaren bidean aurrera goazela sentitzeaz , eta pixkanaka maskara baino haratago euren arpegi politak ikusteagaz! Aurrera! Bide onean goaz. Sakondu
Gure interesa pizten duen zerbaiti buruz ikastea bezalakorik ez dago. Oraingo honetan, Lauaxetako 5 urteko ikasleek izango dute zortea, lagun berri batzuei esker bizitzaren zikloari buruz ikasiko baitute: une honetan ikasgelan lagun dituzten zapaburuak, baina handiagoak egiten direnean ikastolako urmaelera joango direnak. Jakin-mina ikaskuntzaren zerbitzura. Asko ikasi!Sakondu
Natura esploratzea modu aparta da txikienen ikaskuntza pizteko. Haurrek inguruko mundutik ikasi nahi dute, horregatik etengabe galderak egiten dituzte. Harriduraz eta jakin-minez beterik daude. Gaur hau eta Lauaxetaren inguruko espazioaren zabalera aprobetxatu ditugu, behe-lainoa harrapatzen saiatu eta bertatik ikasteko. Ez al dizue inbidia pixka bat ematen askatasun sentsazio horrek?Sakondu
Txikiek beraien inguru hurbila zentzumenekin aztertuz (ukituz, usainduz, dastatuz, entzunez…) eta batez ere sentituz ezagutzen eta ulertzen dute. Ezinbestekoa da, beraz, horretarako une eta espazio estimulagarrietan parte hartzeko aukera eskaintzea. Gure ikasleek, talde txikietan, Gela Multisentsorial magikoan murgiltzeko eta gozatzeko aukera daukate Haur Hezkuntza guztian zehar. Ikusi bestela ondoko bideoan!Sakondu
Datorren urtarrilaren 17tik aurrera, txikienentzako barneko jolasgunea eskolaz kanpoko ordutegian ere irekitzen da familientzat. Estalitako beste gune bat da, eguraldi txarra egiten duen egunetan oso erabilgarria, funtzionala eta gustura egotekoa, batez ere 16: 30ean zuen 2-8 urte bitarteko seme-alabak ikastolara jasotzera etortzen zareten familientzat. Ondo izan!Sakondu
Txikienek sorpresa bat jaso dute Gabonetako oporretatik bueltan: Olentzero, beraientzako planetaz eta ilusioz betetako zeru bat prestatzen aritu zen jaietan. Iaz, jolaserako barne-espazio berrituarekin harritu zituen, eta aurten txoko hau goxotzen jardun du.Sakondu