Aurki gaitzazu

Tag

hh
Garapen pertsonalak ez du amaierarik. Ez gure seme-alabenak, ezta geureak ere. Adin bakoitzean, gure seme-alabek erronka desberdinei egin beharko diete aurre. Nola lagundu bidean, zailtasun edo erronka bakoitzetik ikas dezaten lortuz? Lauaxetako Familia Eskolatik gure laguntza eta esperientzia eskaintzen dizugu, baita gai bakoitzean esperientzia eta ibilbide luzea duten adituena ere. Urtarrilean, adibidez, gai hauek jorratuko...
Sakondu
Eta iritsi da Olentzero eta Mari Domingi ikastolara etortzeko eguna! Gogoz hartzen dugu, eta haurrek are hobeto! Oporretatik itzuli arte agur esaten dizuegu eguneko argazki batzuekin izten zaituegu. Gabon zoriontsuak igaro eta urte berri on!
Sakondu
Obren eta espazioen azken fina da horiek erabilgarriak izatea eta sortu ziren helburuari erantzutea, ikuspegi pedagogikotik edo, besterik gabe, erabiltzaileen gozamenetik. Ikasleentzat, familientzat edo ikasle ohientzat baliagarriak izatea. Eta ez dago atzo Ikaspark estreinatu zuten ikasle batzuen aurpegiak ikustea bezelakorik. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzako parke bihurtutako gune berria da. bat. Argazkiekin...
Sakondu
Atzoko egunean, haurren jostailuen publizitateari buruzko kode deontologiko berria indarrean sartu zela eta, ETBk Lauaxetara hurbildu nahi izan zuen gai horri buruzko elkarrizketa bultzatzeko. Zer jostailu mota aukeratzen dituzte txikienek? Oraindik ere estereotipoen baldintzapean al daude? Lortuko al dugu horiek desagerraraztea txikienen jokoari dagokionez? Guztion esku dago, bakoitzaren aukera pertsonalak errespetatzen dituen gizarte irekiago batean...
Sakondu
Euskararen aldeko manifestua, euskararen aldeko hainbat ekintza adin denetako ikasleekin, Ikastolako bertsolarien saioa, Jon Maia eta Iraia Iturregiren hitzaldia, eta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakasleek isil-isilean prestatu diguten bideoa! Berarekin izten zaitugu!
Sakondu
Egia da pertsona bakoitzak irizpide desberdinak izan ditzakeela ikastetxe baten alde egiteko. Hala ere, pertsona gehienek kontuan hartzen dituzte irizpide batzuk ere badaude. Zer irizpide hartu behar dira kontuan seme-alaben izenean non matrikulatu aukeratzeko? Zein da ematen duten hezkuntza-eredua?, nolakoak dira irakasleak?, zer emaitza lortzen ditu ikastetxe horrek?, zer tratamendu ematen die hizkuntzei?, zein da...
Sakondu
Aire garbia, espazio irekiak, eguzkiaren argia, jarduera fisikoa eta alaitasuna… Izan ere, naturak ongizatea suspertzen du eta psikologikoki orekatzen du. Ez da estudio handirik behar hori berresteko, baina batzuetan ondo dago norbaitek gogoraraztea. María Montessori eta psikologiaren eta hezkuntzaren arloko beste profesional batzuk arduratzen dira horretaz, hurrengo artikuluan. Bitartean, Lauaxetako ikasleek, eguraldiak uzten digun guztietan,...
Sakondu
Hori da kontua, ondo pasatzea. Gainera, familiok gure seme edo alaba zein ordutan jaso behar dugun besterik ez arduratzeko eran antolatzen bada, poza bikoitza da. Gure seme-alabentzat eta guretzat. Eta poza agerian izan zen, bai. Hurrengo irudiak ikusi bestela. HH3 eta LH3 bitarteko seme edo alaba baduzu eta animatzen bazara, lotura honetan duzu informazio gehiago.
Sakondu
Ez dugu guk esaten, Ming Kuok, Illinoisko Unibertsitateko Natur Baliabideen eta Ingurumen Zientzien Saileko irakasleak egindako analisi batek berresten du. Haurrek ingurune naturalarekin duten kontaktuak errendimendu akademikoa eta garapen osasungarria areagotzen ditu. Natura ikaskuntzarako baliabidetzat hartzeko garaia da; izan ere, ikerketa horren arabera, naturak zortzi modu desberdinetan areagotzen du ikaskuntza. Jakin nahi duzu nola? Artikulu...
Sakondu
Batzuetan, haurrek ez dute plan handirik behar, lagunekin egotea eta jolastea besterik ez. Gauza sinpleekin gozatzen dute gozatzen dutela, eta gurasoei hori ondo datorkigu gure eguneroko bizitzaren prisak kontutan izanik. Lagunak, jolasa, dibertsioa eta familientzako erosotasuna. Ospatu programaren osagaietako batzuk dira: HH 3 urtetako eta Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek urtebetetzeak ikastolan bertan ospatzeko duten...
Sakondu
1 12 13 14 15