Joan den larunbatean txikitxoenekin eta haien familiekin elkartu ginen. Ia 800 lagun animatu zinaten Lauaxetan Gora musikarekin abestu eta dantzatzera! Euskarazko haur musika taldea da. Bere asmoa musikaren bidez euskararen erabilera sustatzea da eta horretarako abesti fresko, itsaskor eta dantzagarriak osatzen dituzte. Honen erakusgarri, bideo hau uzten dizuegu. Sakondu
Ipuinak betidanik izan dira gure historiaren parte. Atea irekitzen digute mundu ezezagunetara, gure irudimena pizten dute eta bizitzako lezio baliotsuak irakasten dizkigute. Baina ipuinen gauzarik ederrena ez dago hitzetan bakarrik; kontatzeko moduan ere badago magia. Neska-mutil bakoitza bakarra da, bere barne-mundua dauka, ideia, emozio eta adierazteko modu propioekin. Batzuek ipuinetan amets egiteko aukera ikusten dute;...Sakondu
Larunbat honetan Mindfulness tailerra ospatu dugu Haur Hezkuntzako neska-mutilentzat eta haien familientzat. Esperientzia aberasgarria izan da, lasaitasun, konexio eta ikaskuntza partekatu unez beterik. ๐ Mindfulnessa tresna giltzarria da gure seme-alabei beren emozioak kudeatzen, arreta-gaitasuna hobetzen eta eguneroko erronkei aurre egiten laguntzeko. Baina, heldu garen aldetik, gure lasaitasunaren alde lan egitea ere funtsezkoa da. Azken finean,...Sakondu
Haurtzaroan garatzen dira etorkizuneko ikasketen oinarriak, eta motrizitate fina da horietako funtsezko bat. Eskuen eta hatzen mugimendu zehatzak begien koordinazioarekin uztartzen dituen gaitasun hau ezinbestekoa da idazketarako eta eguneroko jardueretarako. Zergatik da garrantzitsua motrizitate fina lantzea? Motrizitate finak eskuetako giharrak indartzen ditu eta begi-eskuko koordinazioa hobetzen du, zehaztasuna sustatuz. Gaitasun horiek ezinbestekoak dira arkatza ongi...Sakondu
Gaur, 3 urtekoek esperientzia ahaztezina bizi izan dute Lauaxetako baserri eskolan, Laia Lab instalazioan. Bisitan, eguneroko zerbaiten jatorria bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute: esnearena! Eta nola ikasi hobeto, zentzumen guztiak erabiliz ez bada? Jardueran zehar, haurrek ikusi dute nola jezten diren ahuntzak eta ulertu dute nola bihurtzen den elikagai natural hau gure mahaietara iristen...Sakondu
Pertsona guztiok ez dogu bardin ikasten, batzuentzat adierazgarria aldamenekorentzat ez da horrenbeste beharbada. Horregatik, Lauaxeta ikastolak estrategia metodologiko, aukera akademiko-kurrikular, ikasteko espazio eta esperientzia sorta zabala eskaintzearen aldeko apustua egiten dau, ikasteko eta garatzeko modu eta esparru posible guztiak sustatzeko helburuz.ย Besteak beste, gure Haur Hezkuntzako zentzumen anitzeko gela. Gehiago jakin nahi dozu? Lauaxeta Ikastolan, haur...Sakondu
Gaur, Laia Gunean, 3 urteko txikiek esperientzia benetan magikoa bizi izan dute. Bizilagun berri eta maitagarri bat ezagutzeko aukera izan dute: antxume txiki bat! Topaketa honi esker, txikiek bizitzaren zikloa ikasi dute, animaliak nola familia handitzen duten eta naturaren oreka miragarriaren parte den prozesu hau deskubrituz. Jarduera hau askoz gehiago izan da liluraz betetako momentu...Sakondu
ย Joan den larunbatean, 5 urteko taldeak ikasitako guztia erakutsi zuen igerilekuan egindako demostratzeko ekitaldian. ๐๐ฆ๐ง Familien begirada harro eta ilusioz betearen aurrean, txikiek beren aurrerapenak erakutsi zituzten: lehenengo brazadetatik flotatzen, urpean murgiltzen eta segurtasun osoz igerian egitera arte. Kirola baino harago, esperientzia hau hazkunde pertsonaleko bidaia bat izan da. Beldurrak gainditzen, konfiantza irabazten, mugimenduak koordinatzen...Sakondu
Aste honetan, Lauaxeta Ikastolan Jostailu Azoka Solidarioa ospatu dugu, elkartasunez eta konpromisoz beteriko ekitaldi bat. Gure hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioari esker, 1.086 euro bildu ditugu, eta diru hori Mundu Bakean GKE-ra bideratuko da, Senegalgo ONGFEE GKEra zehazki, proiektu berri eta ezinbesteko baterako. GKE honek egoera ahulenean dauden emakume taldeekin egiten du lan: genero-indarkeriaren biktimak, pobrezia-arriskuan dauden...Sakondu
Eskerrik asko “Non dago Peter Rabbit?” ekitaldian gure baratze eskolarraren produktuen mini-feriari esker, KulturLab-eko liburutegian liburu berriak ditugu! ๐ Gaur Haur Hezkuntzako txikienei eman dizkiegu. ๐ค๐ Haien artean, Mamuki, Nerea Ariznabarretarena, Lauaxetan ipuin musikatuan izan zena!๐ Aurpegiak ikusi nahi dituzue? Hemen dituzue bideo batean!Sakondu