Jarduera fisikoak berebiziko garrantzia du gure seme-alaben garapen integralean, eta ongizate fisikoari ez ezik, garapen emozional, sozial eta kognitiboari ere laguntzen dio. Lauaxeta Ikastolan, gure ustez, kirola eta mugimendua hezkuntza prozesuaren parte izan behar dira bizitzako lehen etapetatik. Horregatik, ikasturte honetan Haur Hezkuntzarekin dugun konpromisoa indartu dugu, ikuspegi progresiboa eta adin-talde bakoitzari egokitua ezarriz. Gure...Sakondu
5 urteko ikasleak abentura berri batean murgildu dira: igerilekuan! Hiruhileko honetan, gure gorputz-hezkuntzako planaren barruan, beraiekin lanean ari gara igeriketan, kirolaz haratago doan esperientzian. Hiruhileko bakoitzean, kirol-jarduera desberdin batean jarriko dugu arreta, eta orain igerilekuaren txanda da. Astean ordubetez, profesional batek gidatutako saioez gozatuko dute, aurrera egiten eta uraren barruan ikasten laguntzeko. Baina, zer garatzen...Sakondu
Batzuetan, horrenbeste espero dogun asteburua iristen da, eta ez dakigu zer egin. Familia osoa dibertituko duen planen bat nahi dugu, eta bide batez balio erantsiren bat badu, hobe. Ideia horrekin, ekintza proposamen batzuk pentsatu ditugu. Begiradatxo bat bota nahi? Hezkuntza-etaparen eta ikasturtearen arabera bereizitako ibilbideak, bisitak, jarduerak eta ekitaldiak dira, gelan lantzen ari diren edukiei lotutakoak. Ikusteko, esteka honetara sartu zaitezke.Sakondu
Lauaxeta Ikastolan urrats garrantzitsuak egiten ari gara gure hezkuntza-eredua Nazioarteko Batxilergoan (IB) akreditatzeko. IBa, erreferentziazko errekonozimendua da mundu osoan, eta dagoeneko abian dugun hezkuntza-proiektua indartzen eta aberasten du. Zer da Nazioarteko Batxilergoa (IB)? International Baccalaureate (IB) nazioarteko ospea duen hezkuntza-akreditazioa da, eta ikasleen garapen integralean oinarritutako ikuspegi pedagogiko sendo eta kalitatezkoa bermatzen du. Joan den...Sakondu
Ikastolan semea edo alaba negarrez izteak guraso bezala larritu egiten gaitu. Normala da; gehien maite duguna dira, eta normala da baita haurrek negar egitea ere. Helduoi ez al zaigu kostatzen oporrak atzean itzi eta ikasturteko errutina eta erronkei aurre egitea? Ez larritu gehiegi egokitzapena hasieran zaila bada. Osasungarria da, eta ziur asko zurekin duen lotura oso...Sakondu
Ikasturte honetan, Haur Hezkuntzako ikasleek hainbat berrikuntza eta hobekuntza dituzte musikaren, ingelesaren eta ongizate fisiko eta emozionalari ematen dioten arretaren esparruetan. Musikaren arloko berrikuntzak: Musikarako hastapena Haur Hezkuntzatik gure proiektuaren zati bat bazen ere, aurten beste urrats bat eman dugu musika ikaskuntza egituratzeko. 5 urteko ikasleek Itsasorekin, Lehen Hezkuntzako musika irakaslearekin, astean behin egiten duten...Sakondu
Eta oporren ondoren, aste honetan ohiko ohiturei heldu eta ikasturtea hastea tokatzen zen. Ilusioa, logura, berrelkartzeko gogoa, urduritasuna, eta hainbat emozioen egunak… ez al zaigu helduoi ere gertatzen? Baina lehen astea gainditu dugu eta giroa oso ona da. Erakusteko, bideo txiki bat utziko dizugu. Asteburu on. Deskantsatu eta astelehena arte! Aurrera!Sakondu
Egun hauetan 2 eta 3 urteko ikasturte hasierako bilerak egin ditugu. Lehenengo bilera horiek funtsezkoak dira familien eta ikastolaren artean koordinazio ona ezartzeko, eta hori funtsezkoa da ikasleen garapenerako eta ongizaterako. Badakigu hezkuntza etxean hasten dela, baina ikastolan osatzen da; horregatik da hain garrantzitsua denok norabide berean lan egitea. Koordinazio hori eraginkorra izan dadin, lehenik...Sakondu
Prest al zaude? Ikastolan lanean dihardugu, zuri datorren astean harrera egiteko! Esteka honetan , ikasturteko egutegia ikus dezakezula gogorarazten dizugu eta beste honetan Haur Hezkuntzako egutegi berezia, baita hemen, Harrera gidak ere. Besarkada bat!Sakondu
Alde batera zein bestera begiratu, egutegiaz haratago, Lauaxetan uda eta oporrak arnasten dira. Baina beste zerbait ere arnasten da: aire garbia eta natura. Naturak hormarik gabeko gela eskaintzen du, haurren garapen integrala sustatzen duten ikasgaiez betea. Beren ingurune naturalarekin elkarreragina dutenean, beste modu batera ikasi eta hazten dira. Ez gaude hirigunean, baina hori zortea da...Sakondu